Gaztemundu 11: Durangaldeko dantzari-dantza

2014/07/24
Gaztemundu 11: Durangaldeko dantzari-dantza

Dantzari-dantza, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo hedapen eta erabilera handienetakoa izan duen errepertorioa lantzeko aukera eskaini zuen Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak eskainitako ikastaroak. Uztailaren 17an, Mikel Goitia, Kepa Artetxe eta Jon Eguskiza hurbildu ziren Galdakaotik D...

Dantzari-dantza, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo hedapen eta erabilera handienetakoa izan duen errepertorioa lantzeko aukera eskaini zuen Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak eskainitako ikastaroak. Uztailaren 17an, Mikel Goitia, Kepa Artetxe eta Jon Eguskiza hurbildu ziren Galdakaotik Donostiara, eta bai Gaztemundu eta bai Dantzan Ikasiko ikasleei, Durangaldeko dantzari-dantzaren inguruko ikastaro trinko eta zehatza eskaini zieten. Goiz partean Etxepare Institutuko zuzendari den Aizpea Goenagaren bisita izan zuten Gaztemunduko kideek. 

Durangaldeko dantzari-dantza zikloko dantzak landu ziren Andra Mariko dantza-maisuen eskutik, eta haiek Berrizko Alejandro Aldekoa dantza-maisuarekin ikasitako eran egiten zutela kontuan hartuta: zortzinangoa, banangoa, binangoa, launangoa, ezpata-joko nagusia eta makil-jokoa.

Bazkal ostean, dantzari-dantzaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Mikel Goitiak. Dantzari-dantzari buruzko dokumentazio zaharra, XX. mende hasierako ezpata-dantza motaren sorrera, dantzaren eraldaketa eta alardeen antolaketa, eta herriz herriko egutegi, ezaugarri bereizgarri eta gora-beherak.  Bateko eta besteko argazki eta bideoz osatu zuen hitzaldia, eta bukatzeko harribitxi bat oparitu zigun, 1920 inguruko irudiak jarri baitzituen, Berrizko dantzariak dantzari-dantza egiten erakusten zutenak. 

Ondotik, goizean ikusi gabe utzitako Agintariena eta Txotxongilo ikasteko tenorea iritsi zen. Eta amaitzeko, ikastaroan bildutako guztiek elkarrekin jota eta porrusalda dantzatu ahal izan zuten eta amaitzeko eskutil helduta kalejira bat egin zuten.