Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Osadantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantzak osasunean dakartzan onurak erakusten hasi dira hedabideak

2021/01/18

Pixkanaka dantzak osasunari egiten dion ekarpenari arreta eskaintzen hasi dira komunikabideak. Horren adibide da Iker Tubiak Berrian egin duen Dantza eta osasuna eskutik helduta erreportajea. Nazioartean dantza eta osasunarekin lotutako hainbat ikerketa ari dira egiten azken urteetan, eta Osasuna...

Gehiago irakurri

Dantza da ariketa fisikoa eta gozamena uztartzen dituen jarduera perfektua

2020/11/17

Ariketa fisikoa eta burmuinaren arteko harremana zuzena dela frogatu du ikerketa batek . Ariketaren arabera mesedegarria izan daiteke, baina kaltegarria ere bai.  Ariketa egiteak estresa sor dezakeela gure organismoan dio Jose Luis Trejo neurogenesian adituak, Radio Euskadin egin dioten elkar...

Gehiago irakurri

Maialen Araolaza: "Euskal dantza onuragarria da zahartzaroan"

2020/09/04

Euskal dantza tradizionalaren praktikak zahartzaroan dituen onurak ikertu ditu Maialen Araolaza (Eibar, 1978) unibertsitate irakasleak eta ikertzaileak EHUn defendatu berri duen doktore tesian. Bilbao Musikan dantza tradizionala ikasten duten Patxi Labordaren hainbat ikasleren jarraipena egin du, ...

Gehiago irakurri

Munduko Osasun Erakundeak artea osasun sisteman txertatzea gomendatu du

2020/04/29

Artea, osasuna eta ongizatea lotzen dituen eskala handiko ikerketa egin du lehen aldiz  Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta gobernuei osasun eta arte sektorearen arteko elkarlana bultzatzeko politikak aplikatzeko eskatu die. Ikusi dugu itxialdi egoera honetan arteak  asperdura akabatzeaz gain...

Gehiago irakurri

Familian dantzatzea mundua gainbeheran datorrenean

2020/04/23

Sofa aurreko mahaitxoa bazterrera kenduta  dago egunotan hainbat etxetan. Dantzarako etxeko gela handiena egon-gela dela konturatu dira, baina trabaz beteta zegoela. Sukaldea edo etxeko sarrera bera dantza-gela bihurtuta ditugu hainbat pisutan. Psikologo batzuek estresari lasaitasunez eta bakar...

Gehiago irakurri

Umeek gehiago dantzatu beharko luketela diote ikerlariek

2019/12/11

Finlandiako hainbat ikerketen emaitzek haurrak mahaietatik altxa eta ariketa fisikoaren eta mugimenduen bidez ikastera bultzatzen dituela irakurri dugu ukedchat webgunean .  Umeek zein helduek gero eta ariketa eta aktibitatea fisiko gutxiago egitea arazo globala bihurtu da.  Finlandian ari dira...

Gehiago irakurri

Medikuek dantza klaseak agindu ahalko dituzte laster Britainia Handian

2019/04/05

Inguruan gero eta heldu gehiago sumatzen ditugu dantza-klaseetara joaten, horietako asko, medikuek gomendatuta. Jakinekoa da eta zientifikoki ere frogatu dituzte, dantzak dakartzan onura fisikoak eta mentalak. Britainia Handian adibidez, hemendik gutxira, medikuek dantza klaseak agindu ahalko dizki...

Gehiago irakurri

Becky Siegel: "beti izango dut dantza egiteko modu bat, ia edozein egoeratan"

2019/03/22

Becky Siegelentzat, dantza, bizitza da. Edonon ikusten duela dantza dio, "bizitza bera da dantza bat, eta teknikaz, konposizioz eta elegantziaz bizi behar da". Martha Graham, Merce Cunningham eta Mellisa Haydenekin ikasi ondoren, profesionalki aritu zen New Yorkeko hainbat konpainiatan. Bere konpai...

Gehiago irakurri

Dantzan, adinean aurrera osasuntsu egiteko bidea

2018/11/12

Oinarri zientifikoekin frogatzen ari dira dantza egiteak onura fisikoak zein mentalak dakartzala. Adinean aurrera egin ahala, hainbat gaitasun fisiko eta mental urritzen zaizkigu, beherakada hori azkarragoa eta gogorragoa izaten da endekapenezko gaixotasunetan. Ikerketa bat baino gehiagok frogatu d...

Gehiago irakurri

Amparo Sevilla: "Dantza ezazue, baliatu ezazue bizitzak ematen digun aukera eder hau"

2016/09/13

Amparo Sevilla, dantzari, antropologo eta ikertzaile mexikarra da. Dantza garaikidea eta klasikoa ikasi zituen, eta ondoren dantza folkloriko ikuskizunen alorrean jardun zuen profesionalki. Dantza tradizionalak erakarrita, Mexikoko herritar arrunten dantza ikertzen dihardu azken hamarkadetan, dant...

Gehiago irakurri 1

Osadantzan

Osadantzan

Dantzak osasuna dakar eta osasunak dantza. Adin, gorpuzkera eta tamaina guztietako jendea osasuntsu izateko jarduera egokia da dantza, onura fisikoak eta psikologikoak dakartzana. Gorputz osoari egiten dio mesede dantzak: bihotza eta birikak hauspotu, giharren tinkotasuna eta indarra areagotu, iraupen motora eta azkartasuna bizitu, gaitasun aerobikoa handitu, pisuaren kudeaketan lagundu, hezurren sendotasuna hobetu, osteoporosia atzeratu, gorputz osoaren azkartasuna eta malgutasuna, oreka eta espazioaren kontzientzia handitu, gorputzarekiko konfidantza hobetu, buruazkartasunari lagundu, eta ongi-izate fisiko eta mental orokorra hobetzen du, auto-konfidantza eta autoestima areagotuz, eta gaitasun sozialetan lagunduz.

Eta hori guztia gorputz ariketaz gozatuz, plazer hutsez egiten den jarduera eginez, dantzatuz.