Dantza da ariketa fisikoa eta gozamena uztartzen dituen jarduera perfektua
Ariketa fisikoa eta burmuinaren arteko harremana zuzena dela frogatu du ikerketa batek. Ariketaren arabera mesedegarria izan daiteke, baina kaltegarria ere bai. Ariketa egiteak estresa sor dezakeela gure organismoan dio Jose Luis Trejo neurogenesian adituak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. CSICeko ikertzailea da Trejo eta Coral Sanfeliurekin argitaratu berri du Cerebro y ejercicio liburua. Ariketak neurrian eta pertsonalizatuta egin behar direla uste du. Dantza, bai gorputzarentzat eta bai burmuinarentzat, primerako jarduera dela dio.
Gorputz ariketak onuragarriak dira gorputzarentzat eta buruarentzat, besteak beste, neurona berriak sorrarazten dituelako eta gainera ariketa fisikoaren onurak herentzian transmititzen direlako. Hala ere, intentsitate handiko ariketak egiteak, estresa sor dezake eta aurreko onura guztiak galtzeko arriskua dago.
Ariketa pertsonalizatua gomendatzen du Trejok: sedentarioa bazara, ibiltzen hastea eta mugitzeko ohitura baduzu kirola egitea. Normalean egiten duzuna baino koska bat gehiago igotzea proposatzen du, baina beti ere, onura kalte bihurtu dezakeen estresa eragin gabe. Aukerarik onena ariketa fisikoa eta gozamena uztartzea dio eta hori dantzaren bidez lortzen dela. Hogeita bost bat urtera arte triatloietan ibilia da Trejo, gorputzari eta buruari nahiko egur emana bere garaian. Orain, ibiltzera ateratzen da eta etxean dantzatzen da.
Elkarrizketa: Beneficios y perjuicios del deporte en el cerebro, y agresiones sexuales oportunistas (Radio Euskadi, 2020-11-03)