Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Osadantzan Umeek gehiago dantzatu beharko luketela diote ikerlariek

Dokumentuaren akzioak

Umeek gehiago dantzatu beharko luketela diote ikerlariek

2019/12/11 08:40
Umeek gehiago dantzatu beharko luketela diote ikerlariek

Umeak dantzan Eibarko Portalean kultur etxean, 2019-05-31. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC by-sa

Finlandiako hainbat ikerketen emaitzek haurrak mahaietatik altxa eta ariketa fisikoaren eta mugimenduen bidez ikastera bultzatzen dituela irakurri dugu ukedchat webguneanUmeek zein helduek gero eta ariketa eta aktibitatea fisiko gutxiago egitea arazo globala bihurtu da. Finlandian ari dira umeak "dantzan" jartzeko asmoz metodo berriak probatzen. 

Lehia fisikoak desmotibatuta

Finlandiako txosten baten arabera, lehia fisikoak mugimendurako eta ariketak egiteko gogoa kentzen du. Gorputz hezkuntzarekin lotutako ebaluazioek, alderaketek eta lehiakortasunak esperientzia negatiboak ekar ditzakete. Emaitzetara bideratutako ariketa fisikoak gustatzen ez zaizkien ume eta nerabe askok askatasun gehiagoko ariketen bidez disfrutatzen dute, dantzaz adibidez.

"Gorputz adierazpenean eta dantzan, sentimenduen adierazpenekin, interakzio sozialarekin eta parte-hartze kulturalarekin uztartzen da ariketa fisikoa. Horrela, ikasketen eta ongizatearen arteko lotura multidimentsionala sortzen da eskolako testuinguruan. Horregatik, dantzak arazo mentalen eta haurren eta nerabeen baztertze sozialaren aurrean paper garrantzitsua bete dezake", idatzi dute Helsinkiko Arteen Unibertsitateko ikerlariek.

Lagunekin dantzan

Kideekin batera dantzatzeak umeen arteko konfiantzan lagun dezake. Dantzatzeak gorputz adierazpenari lotutako aurreiritziak gutxitzen ditu, antzezteko beldurra gainditzea adibidez. Orokorrean, kalitate altuko dantzaren pedagogiak umeen ongizaterako potentzial handia du. Nazioarteko ikerketen arabera, kognizio sozialaren garapenarekin lotuta dago dantza, enpatiarekin esate baterako. Ikerketak erakusten du autismoa, trastorno emozionalak, kognitiboak edo ikasketetan arazoak dituzten haurren gaitasun akademikoa hobetzen laguntzen duela dantzak.

Artikulu osoa: Schoolchildren should dance more in schools, say researchers (Ukedchat, 2019-02-19)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Osadantzan

Osadantzan

Dantzak osasuna dakar eta osasunak dantza. Adin, gorpuzkera eta tamaina guztietako jendea osasuntsu izateko jarduera egokia da dantza, onura fisikoak eta psikologikoak dakartzana. Gorputz osoari egiten dio mesede dantzak: bihotza eta birikak hauspotu, giharren tinkotasuna eta indarra areagotu, iraupen motora eta azkartasuna bizitu, gaitasun aerobikoa handitu, pisuaren kudeaketan lagundu, hezurren sendotasuna hobetu, osteoporosia atzeratu, gorputz osoaren azkartasuna eta malgutasuna, oreka eta espazioaren kontzientzia handitu, gorputzarekiko konfidantza hobetu, buruazkartasunari lagundu, eta ongi-izate fisiko eta mental orokorra hobetzen du, auto-konfidantza eta autoestima areagotuz, eta gaitasun sozialetan lagunduz.

Eta hori guztia gorputz ariketaz gozatuz, plazer hutsez egiten den jarduera eginez, dantzatuz.