Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Entzuten ikasi

2007/11/22

Azken asteotan Donostian, Gasteizen eta Iruñean hitzaldi eta mahainguruetan parte hartzea egokitu zait. Donostian, Ikasbide elkarteak gonbidatuta "Euskal dantza bidegurutzean" izeneko txapa bota nuen, Gasteizen Folklore Akademiako ikasleei dantza maisuetaz hitzegin nien, eta Iruñean, Ortzadarren ...

Gehiago irakurri

Euskara nagusi omen da euskal dantza ekitaldietan

2007/11/15

Atzo hasi eta bihar arte Kulturaren Euskal Behatokia ren jardunaldiak egiten ari dira Donostian. Lehen bi egunetan lan saio itxiak egiten ari dira, nazioarteko beste bost behatokirekin elkarlanean, eta bihar, ostirala, jardunaldien ondorioak eta behatokiak egin duen lehen txostena aurkeztuko dituzt...

Gehiago irakurri

Gure dantzen historia egiteko baliabideak eskura

2007/11/09

Gipuzkoakulturan irakurri dut gaur KOLDO MITXELENA Kulturunea k bere fondoetan dituen hainbat argitalpen digitalizatu dituela. Prentsa digitalizatua atalean daude erabiltzaile ororen eskura. Digitalizatu eta denon eskura jarritakoen artean Argia, Baserritarra, Euskadi Roja, Euskal Esnalea, La ...

Gehiago irakurri

Axuri beltza eta Mutrikuko Gaba Beltza

2007/10/30

Bilbon, mozorro denda batean sartu eta Halloween-en inguruko hamaika kalabaza eta mozorro ikusi nituen pasa den astean. Saltzaileari galdetu eta argi esan zidan "urtetik urtera izugarri igotzen ari da Halloween, ekartzen dudan guztia saltzen dut eta hurrengo urtean bikoitza ekarrita berriz ere agort...

Gehiago irakurri

Txapelketak, ereduak eta mahainguru bat

2007/09/13

Ekain jaio bezperan, irailaren 6an, Donostian geunden Ainhoa eta biok, Trikitixa elkarteak antolatutako Infernuko Poza jardunaldietan . Txapelketak hartu dituzte gogoeta-gai trikitlariek aurtengo jardunaldietan. Miel Anjel Elustondo eta Joseba Tapiak hitzaldi bana eskaini zuten aurreko egunetan...

Gehiago irakurri

Errazagoa da dantza egitea

2007/07/27

Argia, 2007-07-29 San Fermin eguna da, eta ez gaude ez Iruñean ez Lesakan, baina dantzan ari gara. Miranda do Douron gaude , Portugalen, makila-dantzen nazioarteko jaialdi batean. Miranda inguruko pauliteiroak eta Zamora ko paloteoak dira nagusi jaialdian, eta gu urrutitik iritsitako euskald...

Gehiago irakurri

Ihesean korrika doan elefante taldea

2007/07/23

Aritz Ibañez -ek egin didan elkarrizketa argitaratu da asteburuan Berriako kontraportadan . Udako elkarrizketa fresko horietako bat izan nahi zuela esan zidan, eta saiatu nintzen erantzunetan serioegi ez aritzen. Orain elkarrizketa irakurrita konturatu naiz galdera batzuetan nahiko serio erantz...

Gehiago irakurri

Aurreskuaren bertsio ingelesa

2007/06/27

Ingalaterran bizi den lagun batek, Nereak, erakutsi dio bertako lagun ingeles bati gure dantzen bideo bat. Agurra dantzatzen ageri da dantzaria, gure ustez elegante asko. Michael bideoa ikusten hasi da eta berehala barrezka hasi da. "Aizu, hau gauza serioa da, hau aurreskua da!" esan dio Nereak, bai...

Gehiago irakurri

Jaietako biharginak eta Wifia

2007/05/24

Astelehenen goiza, Beasain, Loinaz jaiak. Goizeko prozesioa eta ezpata-dantza ikustera joan naiz. Prozesioa pasatzen ari zen kalean, eta espaloian, bi ijito globo saltzaile lanetan. Berriketa batean ari ziren eta burua jiratu dut. Sorpresa! Portatila zakarrontzi gainean jarrita serio demonio ari...

Gehiago irakurri

Handituta daukat atzamarra

2007/05/18

Berria, 2007-05-18 Ederra eman dit Enrikek. Gainera, aurreko astean Malen-ek eman zidan toki berean. Handi-handituta daukat atzamarra. Ez dakizue zeinen minbera den horrelako makilakada bat aurrekoak jo zuen hatz berean jasotzea. Eta ez dago ihes egiterik. Dantzariak emozionatuta dabiltza eta it...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

2015/05/11

Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan da Martin Garitano azken lau urteotan, eta agintaldia bukatzen ari zaion honetan Berrian elkarrizketatu dute agintaldiari errepasoa eginez. Elkarrizketa bukaeran kontatzen duenak konfirmatzen ditu aurreskuaren burbuilari buruz esandakoak. Zenbat aurresku "egin" dizkioten lau urteotan kontatu omen du: «Ahaldun nagusi naizenetik 297 egin dizkidate».
http://www.berria.eus/[…]/kazetari_bat_agintean_tarte_batez.htm


Oier Araolaza on Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

2015/04/14


Bai Patxi, nire erantzunean jarri dudan bezala "amorratuta" nago "funtzio horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat". Dena den, "prostituzio merkeari" buruz, niretzat okerrena merkea izatea da. Ondo ordaindua bada, ni alde nago. Nik bi arrazoigatik ondo ikusiko nuke aurreskua dantzatzea:

1. Dantzariak dantza hori eskaini nahi dio beste pertsona bati, esker-onez, zoriontzeko, aitortzeko, balioan-jartzeko, e.a.
2. Ongi ordaintzen dute.

1. Lehena imajinatzen dut gehienek ontzat joko dutela, eta nik ostera, kasu horietan ahalegintzen naiz aurreskua egin beharrean soka-dantza bat antolatzen. Egokitasunagatik eta aurreskua bera debaluata, zentzua galduta, sentitzen dudalako. Eta soka-dantzatik aurreskua erauzterakoan dantzaren beraren balioa, indarra, interesa eraldatu eta hankazgora geratu delako. Soka-dantzan ohorea sokan zegoen, parte hartzean, sokan eskuz-esku dantzatzean. Aurreskua ostera erreberentzia moduko bat da, batek beste bati aurkezten diona. Aldaketa itzela da eta euskal dantzan izugarrizko atzerapausoa egin dugu horretan. Beraz, lehen kasua, onargarritzat izan litekeena askorentzat, ez zait batera atsegina gertatzen niri, eta aukera badut soka-dantza bat antolatzen dut ekitaldian bildutakoekin. Familiako ospakizun, lehendakariaren harrera edo ezkontza bat izan, denetan antolatu ditugu soka-dantzak azken urteotan.

2. Bigarren arrazoia defendatzeak denetarik entzuteko bidean jar nazake: mertzenarioa, prostitutoa, e.a. Egia esan ez dut inoiz dantzatu "ongi ordaintzen" zidatelako, baina hala balitz ez nuke kontzientzia txarrik izango. Uste dut aurreskurik okerrena dela gutxi ordainduta egiten dena. Debaluatuta eta funtzioa galdutako dantza desegoki bat itxurakeriagatik egiteko, gutxienez ondo ordainduko dute, ez? Baina... ondo ordaintzen al dute? Ba ez!!! Gehienetan nik entzun ditudan prezioek ez dute merezi prostituitzea. Eta horretan bai dugula errua dantzariok, gure lana ez dugulako balioesten ez baloratua izan dadin behar beste exijitzen. Are gehiago, esango nuke dantzarien arteko konpetentziak eta axolagabekeriak duintasunaren marraren azpira eraman duela aurreskua eta dantzaren balorazioa. Eta ondo ordaintzea ez da diru kontua soilik, balorazioa da. Besteak beste merkeegi (edo dohain) dantzatzearen ondorioz gertatu da inflazioa eta debaluazioa.

Oier Araolaza on Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

2015/04/14

Ni gero eta ipurterreago naiz kontu hauekin. Kokoteraino nago gizarte honetan dantzarioi ezarri diguten loreontzi funtzioarekin eta amorratuta funtzio horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat. Dantza batere axola ez zaien politikari, protokolo arduradun, kudeatzaile eta antolatzaileei ohore egiten diegu behin eta berriz, zergatik eta zertarako inork ez dakiela, eta kontrara, haiengandik inoiz ez dugu sumatzen gu ez gure alorrarekiko inolako interes, kezka edo gertutasunik. Gure dantza zahar eta ederrenetakoa, soka-dantza, zatikatu eta prostituitu dugu aurreskua eskaintzeko, eta trukean gutxiespena eta mespretxua baino ez ditugu jaso.

Oier Araolaza on Alan Lomax-ek 1952an grabatutako euskal dantzen doinu eta irudiak sarean

2015/04/01

Grabazio interesgarriak dira Alan Lomax-enak. Dena den, badira gauza bitxiak edo nahasteak fondo horretan. Adibidez, xiru-larru jotzaile hau: http://research.culturalequ[…]oto-details.do?photoId=2758
Zeanurin egindako argazkia dela jartzen du bertan, eta atentzioa eman diogu eta Juan Mari Beltrani galdetu diogu (bera aritu zen Aintzane Camararekin batera Alan Lomax-en bi CDen argitalpena prestatzen) eta esan digunez oker jarrita dago hori hor. Gaitari hori Zamora aldekoa omen zen. Era horretako hainbat akats daudela Alan Lomax-en fondo horretan ohartarazi digu Beltranek, eta tentuz begiratu behar direla fondo horiek. Bitxikeriak ere harrigarriak daudela. Adibidez, iparraldeko kantuak Gipuzkoan grabatuta, edo 50eko hamarkadan Euskal Herrian hain ohikoa zen esku-soinuaren grabazio bakar bat ere ez egin izana.

Oier Araolaza on Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Ederki! Misterioa argituta. Oikiako oilasko-biltzea da beraz! San Bartolome jaietan bi urtetik behin egiten dute. Mila esker Gari!

Oier Araolaza on Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Zahagi-dantzak eta puska-biltzeak Aizarna eta Oikian egiten dira, baina ez dirudi horietako bat denik, Aizarna ez behintzat, dantzarien jantziagatik. Goizuetako mozorroak izan litezke inauterietan? Berastegin egiten al da horrelakorik? Nik ez diot arrastorik hartzen.

Oier Araolaza on Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat"

2015/01/08

Arrazoi du Guilcherrek, "dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat", baina hala ere... zenbat ikasten den dantzaz liburuetan eta zenbat ikasi dugun gure dantzetaz Guilcherren liburuetan! ;-)

Oier Araolaza on Lekaio-dantza Arraten 1620an: soka-dantzatik ezpatetara

2015/01/08

Itzela da herrietako gazte kuadrilen arteko liskarretarako joera. XX. mende hasieran, Arraten bertan eibartar eta elgoibartar gazteek elkarrekin haserretzen jarraitzen zuten soka-dantzaren bueltan, batzuk txanda lehenago zutela soka ateratzeko, besteek aurrea hartu eta beren herriko neskak atera zituztela dantzara... Hirurehun urte beranduago antzeratsu jarraitzen zuten. 1620ko honetan ostera, ezpaten erabilerak eragiten du harridura. Ez ziren tontakerietan ibiltzen, letxe!

Azkenik, horrelakoak irakurri eta geure burua oraindik Arraten, dantzan, eta ezpatak eskutik eskura ditugula konturatzean, ostras, pasa gara belaunaldi batzuk han goitik!!

Oier Araolaza on Lorenzo San Juan: Erromeriak eta dantzak 1951-1955

2014/12/10

Urteterdi pasa da Susana Beltran de Heredia bere aitonak 1950 inguruan egindako filmazio batzuekin etorri zitzaigunetik. Hura sorpresa dantza irudi eder haiek ikusita! Dantzan-en argitaratzeko baimena eskatu genion, eta baietz esan zigun Susanak, baina irudiak ondo prestatu eta dokumentatu behar genituela adostu genuen. Luze jo digu lanak, baina uste dut merezi zuela irudi hauek ahalik eta txukunen eta ongien dokumentatuta argitaratzea. Behin sareratuta oraindik zuzenketa, argibide eta osaketa gehiago iritsiko dira, eta horiekin borobitzen joango da irudiek duten balioa.

Oier Araolaza on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/04

Bideo hau (eta aurretik ikusi izan ditugun beste batzuk ere bai, baina hau oraindik era bortitzagoan) zaplazteko handi bat bezala sentitzen dut nik gure (irakur bakoitzak gure hori nahi duen eran, euskal dantzari edo jar ezazue nahi duzuen abizena...) dantzari aurpegietan. Gure dantzen zailtasun, edertasun, ikusgarritasun, berezitasun, bakantasun konparaezinaren aparretan ia itota ibiltzen gara maiz, eta hara, gure handikeria horiek eraikitzeko behar ditugun artifizio guztiak alperrikakoak eta trabazkoak izan daitezkeela esaten digu bideo honek. Emakume eta gizonezkoen debatea, jantziei buruzko kezkak, eszenaratzeari buruzko ardurak, gaitasun tekniko eta prestakuntza akademikoaren nahitaezkoei buruzko kaparradak... Azkenaldian telebista, facebooka eta uasapa, zein baino zein harrigarriagoa eta sinesgaitzago den ume akrobata-birtuoso-dantzariz betetzen zaigun unean bideo hau itxaropen izpi bat bezala hartzen dut. Posible da, bai, posible da edonork egiteko moduko dantza egitea eta gainera jendea hunkitzea. Biba dantza eta biba Igdireko erreginak!