Dokumentuaren akzioak
Ihesean korrika doan elefante taldea
«Ihesean korrika doan elefante talde baten modukoa da euskal dantza tradizionala» agertu da nire ahotik ateratako titularra (Ez dakit Aritzek ala Berriako erredakzioan aukeratua). Zalantzak ditut metaforarekin ondo asmatu dudan. Indartsu, eroantzean korrika, baina norabide argirik gabe ari den sektorea irudikatu nahi nuen adibide horrekin. Bisonte estanpida nuen buruan eta elefanteena atera zitzaidan.
Neurri batean behintzat adibideak nahiko ondo erantzuten dio nire asmoari, baina gero konturatu naiz badagoela ezaugarri bat ez dela nik nahi beste nabarmenduta geratu. Nire irudimenean sortutako elefante ihes horretan bakoitza norabide batean doa, batzuk aurrerantz, beste batzuk atzerantz, beste batzuk eskumaruntz... Eta harrotzen duten hautsaren eraginez ez dute ikusten taldean jarraitzen duten korrika ala bakarrik doazen.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?
Titularra nik hautatu nuen eta egia da, testutik aterata agian zentzua gal dezakeela. Dena den gero elkarrizketan diozu: "Itsu-itsuan dabil aurrera egiteko bide bila, norantz doan pentsatzeko astirik hartu gabe eta bidean harrapatzen duen guztia hankaz gora irauliz."
Horrekin argi geratu zen. Zer esanik ez gaurko mezuaren ondotik!
Berrian horrelako elkarrizketak ikustea ederra da dantzazaleondako. Kontraportadan askotan gai interesgarri askoak izaten ditu berriak. Elkarrizketa irakurtzerakoan gauza batek harritu ninduen. Dantzak eta tradizioak gaur egungo gazterian interesik ez duela pizten diozu, eta ez duzula hortaz ongi ulertzen nola dagoen horrenbeste gazte euskal dantzan. Hori irakurrita hasiera batean pentsatu nuen, ba arrazoi izanen du. Baina, orduan zergatik jarraitzen du horrenbeste gazte egoten dantza taldeen inguruan? Zerbaitengatik izanen da. Bestalde, behin baino gehiagotan inguruan horrelakoak entzun izan ditut. Gure ondoko gelan ensaio orduetan aerobik klaseak egiten dituzte. Eta behin baino gehiagotan esan izan dugu batek baino gehiagok dantzari batzuk egunen batean gelaz okertuko balira agian berdin izango zitzaiela. Baina ez dira gelaz okertzen, beti etortzen dira gurera eta zerbaitengatik izanen da. Eta ez bakarrik gure taldean, Iruñerrian talde asko baitira. Eta denetan dago jende dexente. Beraz, izanen du zer edo zer dantzak jendea erakartzeko.
Bestalde elefante taldearena metafora egokia iruditu zitzaidan. Aurten Ortzadar folklore elkarteak antolatuko dituen jardunaldiez gogoratu nintzen hori irakurtzerakoan. Folklore taldeei buruzkoak izanen dira, eta beraz dantza taldeen inguruan ere mintzatuko direlakoan nago. Gai interesgarri askoak atera daitezke, udazkenerarte itxaron beharko dugu jakiteko.
Aritz, nire kezka titularraren hautaketarekin baino metaforaren egokitasunarekin lotuta zegoen. Batipat blogeko mezuan ematen ditudan arrazoiengatik.
Eskerrikasko Irune! Arrazoi duzu. Nire erantzunetan hainbat kontraesan zeudela esaterakoan aipatu duzun hori zen buruan neukanetako bat. Batetik esaten dut gazteek ez dutela dantzan eta tradizioan interesik, eta bestetik onartzen dut gazte pila bat dabilela dantzan gaur egun ere. Zergatik dabiltza orduan? Horixe da nik ere askotan galdetzen diodana nire buruari.
Uste dut oso erantzun konplexua duela, eta mereziko lukeela ikerketa lan bat egitea horren inguruan. Aldez aurretik niri zenbait hipotesi okurritzen zaizkit. Uste dut faktore politikoak oraindik indar handia duela. Alegia, kolektibo kultural -gutxienez- batekin identifikatu eta horrekiko pertenentzia sentipenak bultzatuta, "talde" sentipena indartzeko gogoak badaukala bere eragina. Identitate kezkek maila askotan joka-arazten gaituztela uste dut: batzuk balizko nazioa dute gogoan, beste batzuk kultur komunitatea, beste batzuk herrialdea, herria, auzoa, dantza-taldea,... Gizartean gure tokia eta funtzioa izatea, posizio bat, garrantzitsua da eta esango nuke kasu bakoitzean ezaugarri horietako bakoitzetik piskabat egon daitekeela.
Horrekin ez dut esan nahi dantza egitea ez zaigunik gustatzen. Benetan uste dut dantza egitea jarduera izugarri gozagarria dela, eta bere baitan, beste batzurentzat aerobika bezala, dantza egiteko hutsaren plazera nahikoa arrazoi izan daitekeela. Hori balio unibertsala da, alegia, nik sinesten dut gizon-emakume guztientzat dela plazerra dantza. Baina egungo gizartean eta gazteen kultura europarrean dantza ez da modan dagoen balio bat, ez behintzat dantza tradizionala. Orduan zergatik dabiltza horrenbeste gazte dantzan Euskal Herrian eta hain gutxi adibidez Ingalaterran? Nire ustez beste arrazoi batzuk daudelako hesi hori jauzi egin eta dantzaz gozatzeko aukera ematen digutenak. Arrazoi horiek zeintzuk diren aztertzea lan polita litzateke.