Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Bozkatu dantzan.com!

2003/11/18

dantzan.com Buber sarietarako finalista hautatu dute kulturako atalean, eta orain azken bozketaren fasean sartu da. Abenduaren 2an amaituko da bozketa, eta hilaren 3an jakinaraziko dira irabazleak. Bozkatu dantzan.com eta bidali mezu hau zure ezagunei!

Gehiago irakurri

Euskal dantzari txikien argazkia sarituta

2003/11/04

Elko-ko dantzari txiki talde bat erakusten duen argazkia nazioarteko lehiaketa garrantzitsu batean saritu dute. Euskal jaian parte hartzeko prest zeuden Arinak taldeko dantzariak erretratatu zituen Ross Andresson-ek.

Gehiago irakurri 1

Manresako Firatik bueltan

2003/11/03

Katalunia aldean ibili gara asteburuan. Manresan antolatzen den Fira d'espectacles d'arrel tradicional-ean. Musika, dantza, antzerkia eta orotariko 125 ikuskizun inguru aurkeztu dira hiru egunetan.

Gehiago irakurri

Folklore mintegia Eusko Ikaskuntzaren eskutik

2003/10/24

Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak mintegi interesgarri bat antolatu du. "Musika eta dantza tradizionalei buruzko ikerketa gaurko egunean" du izenburua eta Donostiako Miramar jauregian burutuko da 2003ko azaroaren 8an.

Gehiago irakurri

Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria

2003/10/16

Pozez hartu nuen joan den astean Xabier Etxaberen emaila. Pirmin Treku izeneko bati elkarrizketa egin ziola herriko aldizkarirako eta abar... Ezin nuen sinestu. PIRMIN TREKU!!! Euskal dantzari bati buruzko istoria politenetako bat osatzeko nahikoa ezaugarri ditu Pirmin Trekuk.

Gehiago irakurri 1

Nacho Duatoren Txalaparta Bilbon

2003/10/14

La Fundicion-eko taldeak "Dantzaldia" izeneko egitarua prestatu du aurten ere Bilbon eta goi mailako dantza ikuskizunak eskainiko dira bertan: Farruquito, Danza Hoy eta Nacho Duatok zuzendauta Espainikoa Dantza Konpainia tartean. Txalaparta koreografia erakutsiko du Nacho Duatok.

Gehiago irakurri 1

Dantzak elizetan debekatu?

2003/10/02

Vatikanoak prestatu duen testu zirriborro batek elizetan egiten diren hainbat gehiegikeria debekatzeko asmoa agertu du, tartean txaloak, neskatilek monagillo egitea eta... dantzak.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita

2003/09/29

Aurtengo udan AEBtako kazetari bat Bilboko Aste Nagusian izan da eta euskal dantzak ikusi zituen Plaza Barrian. Gauza bitxiak esaten ditu ikusitako dantzariei buruz.

Gehiago irakurri 3

Gipuzkoako dantzak CDa argitaratuko du EDBk

2003/09/11

Elkar diskoetxeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak "Gipuzkoako dantzak" CD bikoitza plazaratuko dute azaroan. Bertan Gipuzkoako dantzen doinuak plazaratuko dira dantza taldeek erabil ditzaten.

Gehiago irakurri

Dantza eta Musika tradizional ikastaro eskaintza zabala Ikasfolken eskutik

2003/09/10

BilbaoMusika zentroak Ikasfolk ikastaro multzoa jarri du abian dantza eta musika tradizionalaren inguruko hainbat eskaintzarekin. Dantzari-dantza, soka-dantza, jotak eta kontradantzak ikasteko aukera izango da eta baita trikitixa, txistua, alboka edo biolinarekin lotutakoak ere.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!

Oihartzuna medioetan

2006/07/14

Pirmin Trekuren heriotzak oihartzun zabala izan du komunikabideetan. Atzo bertan Sustatuk jaso zuen albistea eta gaur hainbat egunkaritan argitaratu dira artikuluak:

Pirmin Treku hil da Sustatu, 2006-07-13 http://www.sustatu.com/1152801630

Gerrak dantzan ibilitako artista Atzo goizaldean hil zen Pirmin Aldabaldetreku, ballet klasikoko dantzari zarauztarra Berria, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/gerrak-dantzan-ibilitako-artista

Fallece el bailarín Pirmin Treku en su casa de Zarautz, a los 76 años Después de haber vivido en londres y en Oporto , el artista volvió a su localidad natal en 2004 Noticias de Gipuzkoa, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-el-bailarin-pirmin-treku

Fallece de un infarto el bailarín Pirmin Treku Diario Vasco, 2006/07/14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-de-infarto-pirmin-treku

Emanaldia bertan behera

Emanaldi hau bertan behera geratu da dantzarietako baten lesioaren ondorioz.