Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folklore mintegia Eusko Ikaskuntzaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Folklore mintegia Eusko Ikaskuntzaren eskutik

2003/10/24 20:37

Hauxe Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak mintegiari buruz prestatu duen informazioa eta egitaraua:

Aspaldidanik, kultura tradizionalari buruzko ikertzaileen prestakuntza da gure sailean nabaritzen ari garen behar premiazkoenetako bat, gure jakintza eremuan ere euskal "robinsonismo" tradizionaletik ateratzea ezinbestekoa bide den unean.

Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaigu Ramón Pelinski (Montrealgo Unibertsitatea) edo Goffredo Plastino (Newcastleko Unibertsitatea) bezalako irakasleen ekarpena, zeinek gaurko eguneko ezaguera korronteak ongi ezagutzen dituzten eta penintsularen eremuan zenbait kanpo lan garrantzitsuren egile diren.

Mintegiak zortzi orduko iraupena izango du guztira eta bertaratuko direnen parte-hartze eragilea bilatuko da bereziki.

Egitaraua

10:00-12:00 Ramón Pelinski (Montreal Unibertsitatea). Teorías actuales en la investigación musical
12:00-12:30 Kafea
12:30-14:15 Ramón Pelinski (Montreal Unibertsitatea). Teorías actuales en la investigación musical
14:15-16:15: Bazkaria
16:15-20:00: Goffredo Plastino (Univ. de Newcastle). 50 años de música folk: observaciones sobre el trabajo de campo

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.