Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria

Dokumentuaren akzioak

Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria

2003/10/16 18:20
Pozez hartu nuen joan den astean Xabier Etxaberen emaila. Pirmin Treku izeneko bati elkarrizketa egin ziola herriko aldizkarirako eta abar... Ezin nuen sinestu. PIRMIN TREKU!!! Euskal dantzari bati buruzko istoria politenetako bat osatzeko nahikoa ezaugarri ditu Pirmin Trekuk.

Xabier Etxabe bere emailean aipatzen duen Juan A. Urbeltz-en "Dantzak" liburuaren hitzaurrean izan nuen nik ere Pirmin Trekuren berri lehen aldiz. Bertan, Luis Iriondo Etxaniz-ek gerra zibiletik ihesi Ingalaterrara iritsi zen euskaldun gazte baten istorioa kontatzen du. Umeak berehala egokitzen dira inguru berrietara eta Fermin Aldabaldetreku Ingalaterrako bizimodura egindako 17 urteko gazte arrunta da ezustean Royal Ballet famatuaren emanaldi bat ikustea egokitzen zaion arte. "Loti ederra" da ikuskizuna eta dantza klasikoaren emanaldi goren horietako batek liluratuta dantzaria izan nahi duela erabakitzen du.

Baina 17 urteko gaztea "zaharregia" da dantza klasikoan hasteko, familiak ere ez du ulertzen bapateko kapritxo estrabagante hori, eta Pirminen nahia ez da betetzen oso erraza. Baina Luis Iriondoren esanetan une horretan zerbait berezia gertatzen da. Dantzari bikaina eta Royal Balleteko zuzendari eta koreografoa izandako emakume batek, Ninette de Valois-ek, Pirmin Trekuren alde apustua egingo du eta denbora gutxian nazioarteko baletaren maila gorenera bultzatuko du. Luis Iriondoren ustez Ninette de Valois-ek esperimentu moduko bat egin zuen. Balletaren historian euskal dantzariek izandako eraginaren berri zuen, eta Pirmin euskalduna zela jakinik dantzari bikaina izateko berezko dohainak ote zituen probatu nahi izan zuen. Pirmin-ek bikain erantzun zion erronkari eta Royal Ballet-eko dantzari aitzindaria izatera iritsi zen.

Baina gero zer gertatu zen Pirmin Trekurekin? Lesio batek behar baino goizago erretiratu arazi zuen Pirmin eskenatokietatik eta Portugalen, Porton, dantzari gazteak hezitzeko lanari heldu zion. Lan handia egin du bertan eta bere eskolan ikasitako hainbat dantzarik goi mailan dihardute gaur egun.

Orain bi urte omenaldia egin zioten Porton eta orduan izan nuen nik berriz bere berri. Informazioa biltzen saiatu nintzen eta jakin nuen bihotzekoa ere izan zuela, bihotzeko transplantea egin ziotela, eta hara bizitzaren kontuak, Santanderren egin zioten ebakuntzan moto istripuz hildako Bilboko gazte baten bihotza jarri ziotela Pirmin-i. Beraz, lehen euskaldunen dantzari gorputza baldin bazuen, orain euskaldun baten bihotza ere zuen!

Portora joan eta Pirmin bera elkarrizketatu behar nuela behin baino gehiagotan pentsatuta neukan, eta hara non iritsi den Xabier-en elkarrizketa. Eta gainera Zarautzera datorrela dio!

Dokumentuaren akzioak

2003/10/16 20:25

Hona hemen Luis Iriondok Dantzak liburuaren Hitzaurrean Pirmin Trekuri buruz idatzitakoa.

Hemen berriz Xabier Etxabek egindako elkarrizketa Zarauzko Txaparro aldizkarirako:

Eta azkenik horra Portoko Espresso egunkarian O bailarino basco izenburuaz argitaratu zuten erreportajea Pirmin Trekuri egin zitzaion omenaldiaren inguruan.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.