Dokumentuaren akzioak
Bozkatu dantzan.com!
Nola bozkatu?
Bakoitzaren posta elektronikoa erabili behar da bozkatu ahal izateko. @Euskadi aldizkari elektronikoaren harpidedun izan behar da bozkatu ahal izateko. Dohaineko aldizkaria da eta erraza da harpidetzea.
A) Beraz, @Euskadi aldizkari elektronikoaren harpidedun bazara joan ondoko helbidera eta bozkatu:
B) Ez bazara @Euskadi aldizkari elektronikoaren harpidedun, ondoko prozedura sinple hau jarraitu behar duzu, eta bi egun barru izango duzu botoa emateko modua.
1. Joan ondoko helbide honetara:
http://buber.interneteuskadi.org/bozketa_eu.php
2. Zure helbidea sartu bigarren laukitxoan eta klik egin.
3. Zure posta begiratu eta konfirmazio mezua jasotzen duzunean mezu hori erantzun eta bidali (reply egin eta bidali, ez dago ezer idatzi beharrik.)
4. Bi egun itxaron.
5. Bi egun pasa ondoren sartu berriz ondoko helbidean:
http://buber.interneteuskadi.org/bozketa_eu.php
6. Sartu zure helbidea lehenengo laukitxoan eta klik egin.
7. Bozketa gunean sartu eta hautatu dantzan.com kultura alorreko webgune onena bezala.
8. Bozketa prozesatzeko agintzen duen botoian klik egin.
Urteko euskal webgune hoberena aukeratzeaz gain hainbat sailetako sariak ematen dira: erakundea, norbanakoa, kirola, enpresa, komunikabidea, kultura, euskara eta webgunea. Dantzan.com kultura webgune onenaren sarirako dago hautagai.
Saria
Vicente Arnoriaga euskal eskultoreak bereziki ekitaldi honetarako egin duen garaikurra jasoko dute irabazleek. Bestalde, kolaboratzaile diren komunikabideetan agerpena izango dute eta Buber-en webgunean beren presentzia iraunkorra mantenduko da. Beraz, dirurik ez, baina fama piskat bat bai.
Sari hauei Buber izena Blas Pedro Uberuagaren ohoretan jarri zitzaien. Idahora emigratu zuten euskal artzainen semea da Blas Pedro, 1994an osoki Euskal Herriari eskeinitako lehen web-aren
sortzailea bera.
Abenduaren 3an egingo da sari emate ekitaldia Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 18.30etatik aurrera. Ekitaldian, Interneteko aditu diren hizlariak entzuteko aukera izango da. Amaitzeko, pintxo eta edariak dastatzeko aukera izango da. Ekitaldia Internet&Euskadi Elkarteak antolatu du Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren eta EITBren kolaborazioarekin.
Bozkatu dantzan.com!!
Dokumentuaren akzioak