Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Aurreskua Cadiz-en: horrela ikusten dituzte gure dantzak kanpoan?

2016/03/15

Erne ondoko bideoari. Cadizeko dantza ikasle gazte batzuk dira, dantza ikasketen 5. mailan euskal dantzak landu behar izan dituzte eta hauxe da emaitza.  Aitor Alavak jaso du bere blogean eta horren bidez izan dugu bideo honen berri. Baztan-dantza txinatarra Orain urte batzuk famatu b...

Gehiago irakurri

Emakumeak aurreskua dantzatzen 1921ean Santurtzin

2016/02/23

Luzaroan entzun eta irakurri dugu garai batean emakumeek ez zutela dantzatzen. Euskal dantzetan egiten zituzten dantza gehienak "prestamoak" zirela, gizonezkoek "utzitakoak". Aita Donostiak esan zuen emakumeak ez zuela dantzatzen , asko jota dantzatua izaten zela. Azken urteotan hainbat ikertzaile...

Gehiago irakurri

Urbeltzen Argia

2016/01/18

Orain 50 urte bezala, gaur egun ere, mainstream izan eta kultura nagusien ekoizpen komertzialekin homologatzeko obsesioak gidatzen ditu euskal dantzari saiatuen oinak. Aldi berean, orain bost hamarkada bezala, bazterrean, itzalean, fokutik kanpo, erditu dituen dantza isolatu eta gutxietsian dirau...

Gehiago irakurri 1

Memoria argitzera zatoz neregana

2015/12/01

Memoria arazo latzak ditugu. Memoria digitalaz ari naiz, ordenagailu, zerbitzari eta disko gogorretan gordeta dugun horretaz. Dantzan.eus -en azken hamalau urteotan pilatu zaizkigunak 16 Terabyte-ko (horietatik 15 bideoetan) tamaina dute. Elkarte txikia gara, eta beste batzuekin alderatuta kantit...

Gehiago irakurri

Animen Gaua: 2015eko uzta

2015/11/03

Iaz etxekoekin egindako proposamenak, " Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri! " formulak, aurten zabalkunde handiagoa hartu du. Eibarko Mogel Ikastolaren guraso elkartearen bidez ikastolako guraso eta irakasleei zabaldu genien proposamena. Bi ideia zehatz zeuden proposamenean: koko...

Gehiago irakurri

Ziegan entzun ditugu preso dauden kantak

2015/09/21

Ziega batean entzun ditugu presoek kantatu eta preso dauden orain 100 urteko kantuak .  Ahots betez, ezer gorde gabe kantatuta entzun ditugu abesten presoak. Kanta ezagunak dira asko.  Gernikako Arbola, Donostiako hiru damatxo, Atharratzeko jauregian, Partitzeko tenorea, Argia dela diozu, Bort�...

Gehiago irakurri

Barazki purea

2015/09/18

Porruak, lekak, kalabazina eta tipulak erabili ditugu purea egiteko. Barazki batzuk ortuan jaso berriak dira, baina haiekin batera jarri ditugu iaztik izozkailuan genituenak, eta gainera dendan erositako pure pote bat gehitu diogu. Turmixak egin du sinkretismoa. Lagun batek gure festetako eta...

Gehiago irakurri 2

Ramon Pelinski hil da

2015/07/07

Musikari, etnomusikologo eta musika eta dantza ikertzailea, bart zendu da Ramon Pelinski (1932-2015). Argentinan jaio eta Argentinan bertan, Frantzian, Polonian eta Alemanian egin zituen musika eta filosofia ikasketak, eta doktore izendatuta Montreal-eko (Kanada) unibertsitatean katedratiko izan ...

Gehiago irakurri

Dantza ez da euskal kultura

2015/06/11

"Emunen uste dugu euskal kulturaz ari garenean euskarazkoaz ari garela hizketan, hau da, euskal kulturaren ardatza euskara dela."  Ibai Iztuetak argitaratu duen  Cultura vasca vs. euskal kultura liburuaren harira, Emun-ek euskal kultura zer den definitzeko dauden joera nagusiei buruzko sar...

Gehiago irakurri 3

"Dantza tradizionala ez da DANTZA"

2015/05/27

Dantza tradizionalaren alorrean dihardugunok maiz entzun behar izan ditugu horrelako mespretxu hitzak dantza klasikoa edo garaikidea egiten duten zenbaiten aldetik: " hori ez da DANTZA ". Dantza zer izan behar den mugatu nahi duen aurrejuzku baten ondorio da hori, eta hori salatu berri du Steve ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Commando Dantzan: Dantzan Bizi

2012/10/01

Mila esker eta zorionak Arrabots taldeari ekimenagatik, parte hartu duzue dantzazale guztioi zuen dantza-pozagatik eta Eire Vilari edizio lan ederrarengatik.

Eskerrik asko eta laster arte

2012/01/01

Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!

Arrarasen aldaketak

2011/11/08

Aupa Julen! Oso interesgarriak zure azalpenak!

Otsagabian Arrarasek egindako aldaketen inguruan informazio dezente Rosa Villafranca eta Angel Aldaia-ren "Las Danzas de Ochagavia. 300 años de historia" liburuan aurki daiteke. Bertan azaltzen dutenez, 1974an egin zituen aldaketak, eta modorroz gain beste dantza batzuetan ere egin zituen aldaketak, baina hurrengo urteetan aldaketa horietako gehienak atzera bota zituzten dantzariek eta aurrekora itzuli ziren. Modorro ordea horrela geratu zen. Jantzietan ere egin zituen aldaketak Arraras-ek, besteak beste galtza beltzak sartu zituen, eta jantzi berriarekin 3 urtez aritu ziren, baina 77an berriz aurreko jantzira itzuli ziren.

Modorron makilekin lurrak kolpatzeko tartea bikoizteko arrazoiari buruz, oso interesgarria da eman duzun interpretazioa, kuadrikulazioaren obsesioarena, Julen. Nik beste bat entzuna nuen. Arrarasen garaian oso indarrean zeuden folklorean Frazerren eskolako interpretazioak, alegia, errito eta dantza gehienak lurraren emankortasuna sustatzeko nekazarien konjuroak direla esaten dutenak. Ikuspuntu horretatik, makilekin lurra kolpatzea, Ama Lurra iratzarri eta loratu dadin egiten da, emaitza oparo eta emankorra eman dezan. Hortik begiratuta, buelta bakarreko mugimendua azkarra (azkarregia) zen, eta Arrarasek, dantzaren aldaketa keinu sinboliko hori areagotu eta bisibilizatzeko egin zuela entzuna nuen nik.

Eta orain zer? Otsagabian atzera egin? Ez, ez dut uste hori gertatuko denik. Dagoeneko ia 40 urte pasa dira ordutik, eta erabat errotuta dago. Zenbaitek uste du jatorrizko tokian egiten den moduan dantzatzen ez baduzu hanka sartze larria egiten ari zarela, eta nik ostera uste dut oso interesgarria dela "bertsio" desberdinak mantentzea. Adibidez, Otsagabian bi bueltakin egiten dutenez, beste talde batzuk buelta bakarrarekin egitea oso interesgarria da, dantza horren historiaren beste etapa baten oroitzapena gordetzen duzulako hor.

Dantza guztiak, guzti-guztiak, joan dira aldatzen denboran zehar, eta ari dira aldatzen gaur egun ere. Nahita ala nahigabe. Konturatuta ala konturatu gabe. Eta horrelako gauzek laguntzen dute kontziente izaten etengabeko aldakortasun horretaz.

buelta batekin

2011/11/07

Guk ere buelta bakarrarekin ikasi genuen Argia dantzari taldearekin, Urbeltz eta konpainia Otsagabian ikasten izan zirenean, 1969 inguruan, horrela egiten baitzuten. Irudi zaharretan modorroa buelta bakarrarekin egiten ikus daiteke, adibidez, Click "Navarra las cuatro estaciones" (1971) filmean eta "TVEko Raices (1970) programa honetan. Bide batez, mila esker dokumentu eder honengatik!

Oier A. on IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

2011/09/18

joooeeeee, itxuraz gafatuta nago!!!! Ezin nire mezuak ager arazi!!! Mikel, lehenengo mezua ez da nirea. Nik bigarrena idatzi dut, baina testua ez da ageri, ez dakit zergatik, honen aurreko mezuan gertatu zaidan bezala. Eta nire mezuan Zorionak eman eta argazki ederrak direla aipatzen nizuen. Besterik ez. Ez dakit nor den lehen mezua idatzi duena, haren izena ez baita ageri...

lapurtarra?

2011/06/22

Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz gainera Bizkaiko kostaldean. Izan ere, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urrunako kostaldean bizi izan ziren ijito arrantzale eta arrain-saltzaileengandik iritsi omen den dantza dela aipatzen da, baina ez dago frogatua lotura hori, eta ordea, dantza nahiko "koreografiatuta" dagoela antzematen da. Ondarroan, Deba edo Bermeon nola dantzatzen ikusita, Bizkaikoa ez dakit, baina Bizkaiko golkoko kostaldeko "jatortasun" labela eskuratua duela esango nuke! ;-)

Eskerrak zuei!

2011/06/20

Mila esker argibide gehigarriengatik Karlos! Gehitu ditut testu nagusira. Horrez gain, artikulua argitaratu eta gero jaso ditudan beste zenbait informazio gehitu dizkiot testuari. Mintxo Garaikoetxeak konfirmatu dit berak jotzen dituela Soñuak argitaratutako diskan Erronkariko ttun-ttunaren doinauk. Amaia Baglietok jakinarazi dit Aiko Taldeak ere baduela grabazio bat Izabako ttun-ttunaren doinuekin. Gari Otamendik argitu dit Arkaitz taldeak 2001ean dantzatu zuela ttun-ttuna Garden lehen aldiz. Mila esker denori!

Eskerrikasko eta ttun-ttunari buruz bi hitz

2011/05/26

Eskerrikasko San Lorentzoko danzanteei boletin mamitsu eta interesgarriagatik. Artikulu gehienak zorrotzak eta argigarriak dira, baina penaz irakurri dut Erronkariko ttun-ttunari buruzkoa, dantza horren azken mendeko ibilbidea egiterakoan hutsune garrantzitsuak egiten dituelako. Lehen ere aipatu izan dira kontu hauek posta zerrendan Fernando Hualde Diario de Noticias-en argitaratutako artikulu baten harira, eta orain ere lehengo hutsuneak errepikatzen dira. 1943an Oberenak egindako berreskuraketa, 1956an Gaizka Barandiaran-ek BRSAPV-an argitaratutako lana, 1969an Argia dantzari taldeak egindakoa...

Bai horixe!

2011/05/24

Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren bastonersak makila-dantzak eginez, ball de gitanes delakoak (zinta-dantza eginez), mota askotako musikariak, e.a. castellers-ak ere ikusgarriak, herriko kale estu horietan.

pausoak

2011/05/09

Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak jotzen ere a zer erakustaldia.