Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Kultura Auzolanean: Kulturaren Euskal Plana 2014-2015 aurkezpena

2014/03/25

Bilbon izan naiz gaur, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak egin duen Kultura Auzolanean planaren aurkezpenean. Kulturaren Euskal Planaren oinordeko izateko asmoz abiatu duten egitasmo honen nondik norakoak azaldu dituzte Kultura saileko arduradunek, eta horren inguruan lehen inpresio trukea izan dugu.

Gehiago irakurri 1

Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

2014/03/20

Emakumeak inauterietan gaiaren inguruan argazkiak egiten aritu da inauteriz inauteri Gari Garaialde argazkilaria. Argazkiei laguntzeko testu bat idaztea proposatu zidan Garik. Lan horren emaitza argitaratu du orain Argia astekariak: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan.

Gehiago irakurri

Akademizazioaren ondorioak

2014/03/06

Dantzan maiz mintzatzen gara akademizazioak gure dantzakeran dituen ondorioetaz. Honako bideo honetan, Mari Hirigoyen Bidart musikologoak, kantaera tradizionalean erabiltzen diren (ziren?) noten perzepzio eta galeren kontua oso ongi azaltzen du.

Gehiago irakurri

Urrats txikiak

2013/12/31

Glaziazio ekonomiko honen erdian zulora joan dira zenbait kultur proiektu. Dantzan ere ari dira murrizketak antzematen. Jose Uruñuela Dantza Kontserbategia ataka larrian aurkitzen da. Diru-laguntzak urrituta, aurrekontua orekatzeko ikasleen matrikula %500 igo beharko dela iragarri du Gasteizko alk...

Gehiago irakurri

Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!

2013/12/09

Aritz Ibañez-ek idatzitako  Maridomingi Go Home! sarrerari erantzuten hasi naiz, baina gehiegi luzatu eta azkenean blogera ekarri dut. Mari Domingirekin egiten ari garen hankasartzearen salaketan sakontzera nator. Olentzerotik Bizar Zurira Ezin da ulertu Mari Domingiren sorrera eta hedape...

Gehiago irakurri

Likinkeriaren bitsa

2013/12/01

"Kazuelan erlea legez, mordo batean gizon eta andreak nahasian" deskribatu zigun dantzaldia Madariagak. “Mutilak eta neskak, guztiak, zintzotasuna galtzeko prest” joaten zirela festara. Mutilak neskaren aurrean “mila keinu indezente” egiten zituzten “hezi gabekoak, asto basatiak” ziren....

Gehiago irakurri

Leandro anaiak dantzan, eskola boleroaren azken dantza-maisuak

2013/10/01

Ikaragarriak Manuel Sanchez Martinez-ek sareratu dituen bideo hauek! Mariano eta Anastasio Leandro anaiak dira, Murtziako Eskola Boleroaren azken dantza-maisuak, 1994ko grabazio batean dantzan. Eta nola dantzatu gainera! Itzela! Gipuzkoako dantzak balira, Jose Lorenzo Pujana dantzan ikustea modukoa litzateke hau. Gozatu!

Gehiago irakurri 1

Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta

2013/09/13

Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "T...

Gehiago irakurri

Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai

2013/09/09

Euskal kulturgintzaren estrategia ildoetan dantza bigarren mailako jardueratzat hartzeak eragiten didan kezkaz aritu nintzen Argia aldizkarirako egindako azken kolaborazioan . Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausa...

Gehiago irakurri

Ez berbazkoak

2013/07/01

Euskararen biziberritzeaz eta euskal kulturgintzaz gogoeta mamitsuak egin ditu Sorguneak ikerguneak azken urteotan. Kultur bizitzaren azterketatik abiatu eta euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak proposatu ditu. Azterketa eta estrategia, egunerokoan kateatuta bizi garenok premiazko...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Arantza: Dantza-luzea 2006

2013/02/13

Ze doinu sorta ederra duen Arantzako dantza-luzeak! Dantzak ere gozagarriak dira goitik behera, baina oraindik gehiago doinu horiekin.

Oier Araolaza on Eszenika egiteko lanak bertan behera geratu dira

2013/02/12

Dantzariok, antzerkilariek eta teknikariek behar dugu eskola bat. Premia benetakoa da. Eta abiatuta zegoen proiektu hau hutsean geratzea galera larria izango da. Lehen bultzadan dantza tradizionala ez zuten aintzat hartu Eszenikarako, baina bazegoen aukera aurrerago bidea egiteko bertan. Orain askoz zailagoa izango da.

Proiektua bultzatu behar zenean lokartu, eta gero, azken orduan, gauzak presaka eta gaizki egitearen ondorioz bertan behera geratu da Eszenika. Baina bai Hezkuntza sailaren aurrean eta baita eskolaren aldeko plataformaren aurrean salatu dudan moduan, Eszenika Bilbon jarri nahiak, eta horretarako eraikin berri bat prestatu nahiak lagundu du horretan. Eraikin bat hutsetik eskola bihurtzeko 5-6 miloi euro xahutu beharrean bazeuden beste aukera batzuk lehendik dauden beste azpiegitura batzuetan eskola martxan jartzeko. Isabel Celari berari jakinarazi zitzaion 2009 urtean, bazituela beste aukera batzuk, 2009an bertan eskolako ateak irekitzeko moduan. Lantaldea antolatu beharra soilik zuen. Ez zeukan gainera egoitza definitiboa izan beharrik, abiatu zitekeen toki batean, eta egoitza definitiboa prest zegoenean aldatu tokiz. Baina eskola lehen egunetik Bilbon jartzearekin tematuta zeuden eta beste aukerak aintzat hartu gabe egin zuten aurrera.

Oier Araolaza on Ezteiak, tiroak eta dantzak: Txetxenia erromerian

2013/01/28

Joe, txetxeno hauek ezkontzetara ere armekin joaten dira. Ikusi bideo honetan 2:05ean...
http://www.youtube.com/watch?v=ZUqh58NlFTI

Oier Araolaza on Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea

2012/12/11

Hara, niri ere pasatzean atentzioa deitu dit, eta oso interesgarria kontatu duzuna. Ioannes de Quirno, baler arpoinlaria eta dantzari aparta. Oso polita kontakizuna Aritz! Eskerrikasko!

Oier Araolaza on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren liburuan agertzea harro egoteko kontua da edo lotsatzekoa? Niri dantza talde batek curriculumean bidaltzen badit Guinness errekorra duela zinta-dantzan... ez dakit parrez hasi ala auzo-lotsaz irakurri ez banu bezala egin.

Oier Araolaza on Bukatu dira oilasko jokoak Amasan

2012/11/19

Neuk ere uste dut animaliei tratu txarrak egiten zaizkiela festa batzuetan eta horiek ez direla baimendu behar, baina oilasko jokoaren kontu honekin zalantza handiak ditut. Egunero milaka oilasko hiltzen ditugu baserri eta granjetan oilasko-jokoan egiten den modu bertsu edo krudelagoetan, baina ezkutuan egiten denez ez da ezer pasatzen. Oilaskoak plaza agerian hiltzea tratu txarra da? Ez dakit, baina hori tratu txarra bada, jateko hiltzen ditugun animalia guztiei tratu txarrak eragiten dizkiegu.

Nik pena hartu dut Amasako oilasko jokoa bukatu dela jakinda. Arrautzekin segitzea beste erremediorik ez badute, gutxienez arrautz-joko bat ere asmatu beharko lukete iriarena doinuarekin!

Oier Araolaza on Eguren orkestrarekin erromeria

2012/11/16

Bai, hori da! Mikelue begi luze, ja, ja! Jota dantzatzerakoan ere bikote bat elkarrekin dantzan ageri da.

Oier Araolaza on Company XIV, Barrokoko dantza gaurkotu eta erotikoa

2012/11/15

Konpainia hau oso ona da, baina zehazki bideo hau (film laburra esan daiteke) izugarria iruditzen zait. Pantaila handian jarri eta musika altu jarrita ikustekoa da. Juanma Sanchez musikari madrildarraren bidez ezagutu nuen eta eskerrak berari.

Oier Araolaza on El Mayorazgo de Basterretxe (1928)

2012/11/13

Joe, itxuraz aurreko bideoko dantzari simetrikoarekin afektatuta geratu naiz, eta orain edozein tokitan ikusten ditut ispilu dantzatzen dutenak... Konturatu zarete bideo honetan, dantzari batek zati batean alderantzizko hanka altxatu eta kontrara ematen duela buelta? Begiratu, begiratu adi! 0:57 segunduan gertatzen da. Ikusi duzue?

Nik orain urte batzuk ikusi nuen bideo hau, eta orduan konturatu nintzen, eta orain Andra Marikoek bideoa igo dutenean, horren bila joan naiz. Baina oraingo honetan iruditu zait, atzetik aurrera etortzerakoan galdu egiten duela urratsa, eta berreskuratu nahian kontrara hartzen duela... Edo hori, edo bestela, hau Rufino Garai bera da, gaztetan! kar, kar, kar. http://www.dantzan.com/[…]/elburua-gernika-gotzon-elorza

Oier Araolaza on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Beñat Aranburu da beraz dantzari ikaragarri hori. Mila esker Aritz peskisagatik!
Bai Iñaki, niretzat herritarren "gorputz espresioa" nabarmena da. Dantzarako aire berezi bat dute, tentea, dotorea, airosoa. Nik esango nuek formazio akademikoa (zuberotar dantzetako trebakuntza sistematikoa bezala ulertua) testuinguru erlaxatuan agertzen denean, antzematen dela eredu hori bere ederrenean.