Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Dantza eta genero-identitatea aztertzen dituen doktore-tesiaren defentsa

2020/03/03

Apirilaren 30ean, osteguna, 11:00etan izango da doktore-tesiaren defentsa, eta bideo-konferentziaz burutuko da saioa. Ekitaldia jarraitu nahi duzuenok bete formulario hau eta emailean jasoko duzue ekitaldian sartzeko lotura. Hori bai, ohartarazi didate kontu hartzeko kamera eta mikrofonoa itzaldu...

Gehiago irakurri

Olentzerok ez du zertan gizonezkoa izan beharrik

2019/12/19

Lizarraldeko Kotarro aldizkarirako Olentzero eta Eguberrien inguruko elkarrizketa egin didate. Hona elkarrizketa: Hasteko, zerk bultzatu zintuen eguberrietako sinbolo nagusien inguruko gogoeta burutzera? Dantzaria naiz, euskal dantzaria, eta zer dantzatzen dugun jakin nahian gure festa, tradi...

Gehiago irakurri

Ez dago aurreskurik sokarik gabe

2019/12/18

Sinbolo kultural eta koreografikoekin despistatuta dago euskal egitura politiko eta kulturala. Eta ziur aski Lehendakaria bera ―eta Lehendakariaren protokolo zuzendaritza― dago galduen. Bizirik diren EAEko Lehendakariak batu dira   Gernikan abenduaren 15ean,  erbestean Lehendakari izan ziren...

Gehiago irakurri 2

Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak

2019/09/30

Julietaren titia ukitzean sortu zaizkidan emozioak kontatzera nator. Ez, ez zen silikonazkoa, baina haragizkoa zenik ere ez nuke esango. Benetakoak ez baziren, guztiz gezurretakoak zirenik ere ezin esan, mundu bat batu baikinen bere etxean eskua bularrean jarri eta ukitu beharrekoa ukituz erretrata...

Gehiago irakurri 2

Kirola, dantza eta generoa

2019/03/11

Berriaren eztabaida gelarako kirola, dantza eta generoaren inguruko iritzia eskatu zidaten. Atal berean, Beñat Amenabarrek ikastetxeetako espazioaren antolaketan futbolak duen zentralitatearen inguruan gogoeta egiteko gonbidapena egin du. Espazio mugatua duen atalak dira, eta beraz, bion iritziak ...

Gehiago irakurri 1

Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/02/14

Tradiziozko dantza, musika eta kantua maite ditugunak kultura akademikoarekiko gutxitasun konplexuarekin etengabe borrokatzera behartuta gaude. Gutxietsi eta mugatzen gaituen, eta gure kultur tradizioa deuseztatu dezakeen menpekotasun hori salatzeko enegarren oihua da sarrera hau. Konbertitu berri...

Gehiago irakurri 3

Gallastegik jokatzen zuen moduan dantzatzea izan da gure ametsa

2019/01/04

Migel Gallastegi hil da gaur, pilotari HANDIA, handirik izan bada. Mito bat joan da, eta jokatzen ikusi ez dugunok ere mitotzat hartzeak adierazten du zerion argiaren tamaina.  Astelena frontoian ohiko ikuslea izan da azken unera arte Gallastegi, eta beti atsegin eta adeitsu, dantzariokin hitz ...

Gehiago irakurri

Egun berriak eta gaba onak

2018/12/18

Kontsumismoarekin enpatxatuta eta erlijioarekin gogaituta, Gabonetako espiritua Zabalgarbira bidaltzeko gogoz sumatzen ditut zenbait lagun azkenaldian. Errausketa ideia ona iruditzen zait, gure bizitzan izan eta ikusi nahi ez ditugunak, trabatik kendu, sutara bota eta bertan erretzea oso ondo ez...

Gehiago irakurri

Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/27

Euskal kulturaren eta nazioaren sokak bizirik dirauela berretsi du Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena loratu duen Oñatiko ekitaldiak , baina aldi berean, euskal agintari gorenak beren burua soka horretatik kanpo kokatzen dutela irudikatzeko balio izan du. Larunbatean Oñatin bildutako euskal kultura...

Gehiago irakurri 2

Askatuko ote da ehun urteko sokaren korapiloa?

2018/11/22

Larunbat honetan, azaroaren 24an, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren 100. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko da Oñatin. 1918. urtean egindakoa gogoan, mendeurrenerako antolatutako programaren azken ekitaldia egingo da, erakunde horren jaiotzaren testigu izan zen herri eta plaza berean. Orain 100...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Arantza: Dantza-luzea 2006

2013/02/13

Ze doinu sorta ederra duen Arantzako dantza-luzeak! Dantzak ere gozagarriak dira goitik behera, baina oraindik gehiago doinu horiekin.

Oier Araolaza on Eszenika egiteko lanak bertan behera geratu dira

2013/02/12

Dantzariok, antzerkilariek eta teknikariek behar dugu eskola bat. Premia benetakoa da. Eta abiatuta zegoen proiektu hau hutsean geratzea galera larria izango da. Lehen bultzadan dantza tradizionala ez zuten aintzat hartu Eszenikarako, baina bazegoen aukera aurrerago bidea egiteko bertan. Orain askoz zailagoa izango da.

Proiektua bultzatu behar zenean lokartu, eta gero, azken orduan, gauzak presaka eta gaizki egitearen ondorioz bertan behera geratu da Eszenika. Baina bai Hezkuntza sailaren aurrean eta baita eskolaren aldeko plataformaren aurrean salatu dudan moduan, Eszenika Bilbon jarri nahiak, eta horretarako eraikin berri bat prestatu nahiak lagundu du horretan. Eraikin bat hutsetik eskola bihurtzeko 5-6 miloi euro xahutu beharrean bazeuden beste aukera batzuk lehendik dauden beste azpiegitura batzuetan eskola martxan jartzeko. Isabel Celari berari jakinarazi zitzaion 2009 urtean, bazituela beste aukera batzuk, 2009an bertan eskolako ateak irekitzeko moduan. Lantaldea antolatu beharra soilik zuen. Ez zeukan gainera egoitza definitiboa izan beharrik, abiatu zitekeen toki batean, eta egoitza definitiboa prest zegoenean aldatu tokiz. Baina eskola lehen egunetik Bilbon jartzearekin tematuta zeuden eta beste aukerak aintzat hartu gabe egin zuten aurrera.

Oier Araolaza on Ezteiak, tiroak eta dantzak: Txetxenia erromerian

2013/01/28

Joe, txetxeno hauek ezkontzetara ere armekin joaten dira. Ikusi bideo honetan 2:05ean...
http://www.youtube.com/watch?v=ZUqh58NlFTI

Oier Araolaza on Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea

2012/12/11

Hara, niri ere pasatzean atentzioa deitu dit, eta oso interesgarria kontatu duzuna. Ioannes de Quirno, baler arpoinlaria eta dantzari aparta. Oso polita kontakizuna Aritz! Eskerrikasko!

Oier Araolaza on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren liburuan agertzea harro egoteko kontua da edo lotsatzekoa? Niri dantza talde batek curriculumean bidaltzen badit Guinness errekorra duela zinta-dantzan... ez dakit parrez hasi ala auzo-lotsaz irakurri ez banu bezala egin.

Oier Araolaza on Bukatu dira oilasko jokoak Amasan

2012/11/19

Neuk ere uste dut animaliei tratu txarrak egiten zaizkiela festa batzuetan eta horiek ez direla baimendu behar, baina oilasko jokoaren kontu honekin zalantza handiak ditut. Egunero milaka oilasko hiltzen ditugu baserri eta granjetan oilasko-jokoan egiten den modu bertsu edo krudelagoetan, baina ezkutuan egiten denez ez da ezer pasatzen. Oilaskoak plaza agerian hiltzea tratu txarra da? Ez dakit, baina hori tratu txarra bada, jateko hiltzen ditugun animalia guztiei tratu txarrak eragiten dizkiegu.

Nik pena hartu dut Amasako oilasko jokoa bukatu dela jakinda. Arrautzekin segitzea beste erremediorik ez badute, gutxienez arrautz-joko bat ere asmatu beharko lukete iriarena doinuarekin!

Oier Araolaza on Eguren orkestrarekin erromeria

2012/11/16

Bai, hori da! Mikelue begi luze, ja, ja! Jota dantzatzerakoan ere bikote bat elkarrekin dantzan ageri da.

Oier Araolaza on Company XIV, Barrokoko dantza gaurkotu eta erotikoa

2012/11/15

Konpainia hau oso ona da, baina zehazki bideo hau (film laburra esan daiteke) izugarria iruditzen zait. Pantaila handian jarri eta musika altu jarrita ikustekoa da. Juanma Sanchez musikari madrildarraren bidez ezagutu nuen eta eskerrak berari.

Oier Araolaza on El Mayorazgo de Basterretxe (1928)

2012/11/13

Joe, itxuraz aurreko bideoko dantzari simetrikoarekin afektatuta geratu naiz, eta orain edozein tokitan ikusten ditut ispilu dantzatzen dutenak... Konturatu zarete bideo honetan, dantzari batek zati batean alderantzizko hanka altxatu eta kontrara ematen duela buelta? Begiratu, begiratu adi! 0:57 segunduan gertatzen da. Ikusi duzue?

Nik orain urte batzuk ikusi nuen bideo hau, eta orduan konturatu nintzen, eta orain Andra Marikoek bideoa igo dutenean, horren bila joan naiz. Baina oraingo honetan iruditu zait, atzetik aurrera etortzerakoan galdu egiten duela urratsa, eta berreskuratu nahian kontrara hartzen duela... Edo hori, edo bestela, hau Rufino Garai bera da, gaztetan! kar, kar, kar. http://www.dantzan.com/[…]/elburua-gernika-gotzon-elorza

Oier Araolaza on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Beñat Aranburu da beraz dantzari ikaragarri hori. Mila esker Aritz peskisagatik!
Bai Iñaki, niretzat herritarren "gorputz espresioa" nabarmena da. Dantzarako aire berezi bat dute, tentea, dotorea, airosoa. Nik esango nuek formazio akademikoa (zuberotar dantzetako trebakuntza sistematikoa bezala ulertua) testuinguru erlaxatuan agertzen denean, antzematen dela eredu hori bere ederrenean.