Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Helduen dantza eta dantzaren heldutasuna

2011/10/14

Azken asteotan, laurogei urtetik gorako dantzariak albiste izaten ari dira. "Oroitzen naiz ikuskizuna" batetik, berriki Andra Marik Intxaurragatar jotalariekin egindako grabazioa, dantzari beteranoen Gure Dantzak jaialdia... Dantzari helduak ikustea ez-ohikoa izan da zenbait urtetan eta zenbait testuingurutan, eta pena da, ongi ondutako dantzariak lanean ikustea plazer handia baita.

Gehiago irakurri

Mini bat jokoan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzariak leihan

2011/09/26

Beti Prest taldeak antolatuta, dantza solteko beteranoen topaketak burutu dira larunbatean, irailaren 24an, Errenterian. Beren ibilbidea, kezkak, pozak eta gora-beherak kontatu zituzten Bizkaiko bi lagunek: Iñaki Mugerrak eta Arkaitz Paskuasek. Patxi Larrea omendu dute, eta lezokoak Gipuzkoatik nola bizi izan diren gauzak kontatu du. Jose Inazio Ansorenak, berriz, dantza soltearen sorkuntzaren aztarnak azaldu ditu. Hona hemen jardunaldietan entzundakoen kronika.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzek erotuta

2011/09/21

Ezpata-dantzekin liluratuta, ez zeukan besterik buruan gizonak. Frantisek Pospisilek Brnoko museoan egiten zuen lan, baina ezpata-dantzekiko zuen zaletasunak bere lan-eremua gainditzen zuen, eta bere kasa hasi zen batera eta bestera haiek ikusten eta aztertzen. Diotenez, emaztearen ondasunak xahutu ...

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak eta nesken parte-hartzea

2011/07/29

Elizondon, Santiago egunean neskak atera ziren mutil-dantzetan eta ondorioz urtero dantzatzen duten hainbat dantzarik plaza utzi zuten. Horren inguruan eztabaida dago Baztan-en, azken urteotako eztabaidak jarraitzen du, eta Baztandik kanpo ere izaten ari da oihartzuna. Atzo ETBtik deitu zidaten...

Gehiago irakurri

Gizon-dantza Donostian: tradizioa, alkatea eta bestelakoak

2011/06/28

San Joan bezperan Donostiako konstituzio plazan egin ohi den gizon-dantzan Juan Karlos Izagirre alkateak eta udal-batza berriko zinegotziek parte hartzeak oihartzun zabala izan du, eta hainbat kontu idatzi eta esan dira horren harira egunotan. Horietako batzuk bildu eta kontuak argitzen eta zehazten saiatuko gara ondoko lerrootan.

Gehiago irakurri

Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen

2011/06/16

San Lorentzoko danzanteen kofradiak argitaratu duen boletinean Erronkariko ttun-ttunaren inguruko artikulua idatzi du Fernando Hualdek. Izaba, Uztarroze eta Garden dantza berreskuratzeko egindako ahaleginak aipatzen ditu, eta oro har, Erronkariko ttun-ttunaren inguruan izan diren ekimenak jasotzen ditu. Baina ibilbide horretan zenbait lan garrantzitsu aipatu gabe geratu dira, eta lan hori osatzen saiatuko gara honekin.

Gehiago irakurri 2

Dantzaren alorreko bilera bat Jaurlaritzan

2011/05/11

Pasa den maiatzaren 5ean Bilbon elkartu ginen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Kultura Herritarren Aldeko Kontratuaren baitan antolatutako dantzaren alorreko lehen bileran. Taldearen osaketa Dantzako sektorearen aldetik honako hauek izan ginen bertan: Iratxe de Arantzibia, Jon Ugarriza, Idoia Zabal...

Gehiago irakurri

Aurrezki kutxek euskal kulturaren alde egindakoa

2011/04/15

“Medikura noa” esan, bulegotik irten, kotxea hartu eta Bilbotik Iruñeara, dantzarien elkarteko  bilerara bata. Lantokiko telefonoa eta agendarekin kultur aste osoa antolatzen bestea. Aurrezki kutxan bata, eta bankuan bestea, eta ordu erdiko telefono elkarrizketa bien artean, hurrengo astean eg...

Gehiago irakurri

Euskal dantza irakasleen meeting bat Gardnervillen

2011/04/14

Pasa den apirilaren 2an Estatu Batuetan, Nevadan, Ipar-Ameriketako Mendebaldeko euskal dantza taldeen zuzendarien bilkura burutu da. Hamar dantza taldetako hamasei ordezkari bildu dira Gardnervillen, eta euskal dantzaren inguruko hainbat kontu izan dituzte aztergai eta mintzagai. Saio horietako batz...

Gehiago irakurri

Euskal dantza irakasleen meeting bat Gardnervillen

2011/04/13

Pasa den apirilaren 2an Estatu Batuetan, Nevadan, Ipar-Ameriketako Mendebaldeko euskal dantza taldeen zuzendarien bilkura burutu da. Hamar dantza taldetako hamasei ordezkari bildu dira Gardnervillen, eta euskal dantzaren inguruko hainbat kontu izan dituzte aztergai eta mintzagai. Saio horietako batzuk zuzentzera joan naiz ni bertara Euskal Herritik, eta ez dakit ezer aportatu diedan, baina neu behintzat, harrituta eta hunkituta etorri naiz.

Gehiago irakurri 2

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en

2014/03/25

Argazkia begiratuta gehienek antzemango zeniotenez, Mundi eta Andoni anaia bikiak dira, eta horrelakoetan ohikoa den legez, jolasti bihurriak ere bai. Emilio Xabier Dueñas-ek abisatu digu argazkian bikoteak "trukatuta" ageri direla, alegia, bakoitza bere koinatarekin jarri dela argazkirako!

Oier Araolaza on Puruandiro: danza del paloteo

2014/03/24

Kuriositatetik harridurara pasa eta 15 minutu zur eta lur dantzari hauen sinkronizazioaz eta indarraz gozatzen. Mila esker!

Oier Araolaza on Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924

2014/02/14

Bai Mikel. Izugarrizko altxorra da Frantisek Pospisil-en grabazio sorta eder hau. Eta oraindik baditu beste hainbat harribitxi argitaratzeko, tartean, Euskal Herrian egindako grabazioak! Niri ere jantziaren kontuak atentzioa eman zidan. Dantzarako jantzia, dotore jantzia! Muxuarena oso bitxia da. Susmoa dut hori beste bideoren baten ere ikusia dudala. Polita!

Oier Araolaza on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

Dantza garaikideko sortzaile gazteen hautu linguistikoak harritu eta kezkatzen nau urtero. Bederatzi proiektuetatik, seik gazteleraz dute izenburua, bik ingelesez eta bakarrak euskaraz.

Oier Araolaza on Mikel Urbeltz: Berrizko Itsuari 1995

2014/02/13

A zer sorpresa eman zigun azken segundoetan ageri den gizon dantzariak. Grabazioa egiten ari ginela, aurrean jarri eta espontaneoki dantzan hasi zitzaigun, gure pozerako!

Oier Araolaza on Mummers-ak Ternuan

2014/01/10

Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen.

Oier Araolaza on Miranda del Castanar: Jota Serrana 2013

2013/11/20

Zoragarria iruditu zait mutilak jota dantzatzeko daukan estiloa. Lasai-lasai ari dela transmititzen du, baina dagokionean nolako indarra erakusten duen. Ze ona!

Oier Araolaza on USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!

2013/11/20

Ormatxulo, billantziko edo hegi badira, akaso bai, kuarrentako erregela edo mutil-dantzak sartzeko... Gb-ekin ez da nahikoa, gutxienez Tb-ak behar!

Oier Araolaza on Bost dantza-maisu: Iriarte, Larralde, Elizalde, Izeta eta Aldekoa

2013/11/19

A zer boskotea! Bai gustura entzun dudala dena. MIla esker berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari, aurretik egindako lanaz gain, orain lan horien grabazioak konpartitzeagatik. Biba zuek!

Oier Araolaza on ETB Seguran 30 urte

2013/10/24

Argi dago erreportajea auto-satisfakziotik abiatzen dela, eta beraz, Telleriarena da 45 minutuetan entzun daitekeen ahots kritiko (horrela deitu baldin badaiteke behintzat) bakarra. Pena da, erreportajean bertan agertzen baitira hainbat hari-mutur tiratzeko aukera eskaintzen zutenak. Telleriak aipatzen duena adibidez, dantzakeraren bilakaeraz. Lierni eta Maixabel Elorzak, Segurako txapelketari buruzko liburuaren egileek ere esana dute: "Egun ez dago estilo propiorik, den-dena askoz akademikoagoa da, fabrikatuagoa, klonikoa". Baina hari mutur hori ez zion tira egin erreportajeak.

Beste hari mutur interegarri bat: Euskal Herriko dantza txapelketa egin nahi, baina Gipuzkoakoak ez diren dantzariak erakartzeko dituzten zailtasunak. 9 bikote, zortzi gipuzkoar eta bizkaitar bakarra, aurkezten diren txapelketak badu lejitimitaterik Euskal Herriko txapelketa bezala aurkezteko? Nork eman du, eta zein lejitimitaterekin, Segurako txapelketa Euskal Herriko txapelketa izendatzeko baimena? Zergatik enpeinatzen dira "dantza txapelketa" moduan aurkezten, berez, "dantza solte eredu estilizatu eta txapelketeroaren" txapelketa baino ez dena?

Segurako txapelketaren historian izan dira kontu interesgarriak erreportajean aipatu zitezkeenak, baina itzalean utzi direnak. Adibidez, Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko dantzariak aurkeztu zirenekoak, jota eta porrua Arratia eta Bizkaiko adineko dantzariekin ikasitako moduan egiten. Teknikoki eskasagoak ziren? Ez, horixe. Biziak, indartsuak, espresiboak ziren? Bai, txapelkeketan ikusten diren gehienak baino dezente gehiago. Baina ez zetozen bat txapelketako epai-mahaiak markatutako ereduarekin. Jantzirik onenaren saria eman zieten. Irain bat.