Orain arteko ekarpenak
Dantza, hainbatetan hizkuntza ordezkatzen duena identitate osagai moduan...
2014/09/22
Bernardo Atxagak, Eskoziaren independentziarako gogoen azpian egon daitezkeen arrazoiak aztertzen honakoa idatzi du:
"la danza, que tantas veces sustituye a la lengua como elemento identitario, era socialmente tan importante que hasta los jóvenes de Japón y de Pakistán que estudiaban en la Univer...
Ipurbeltz
2014/09/12
Belea ikusi eta muturra okertu, dena da bat. Zozoa naiz, bai horixe, eta zurikeriatan saiatu arren, abilagoa naiz belzten orroa. Hizkuntzalariak deskribatze lanetara mugatu beharko luketela pentsatzen duenetakoa naiz, eta hizkuntzaren eguneratze, berritze eta sortze lanak hiztun eta sortzaileen mih...
Dantza festaren erdian: San Esteban egunez Beran
2014/08/05
Plaza mukuru beteta dagoela iritsi dira dantzariak, txistulariak, udal ordezkariak, banderaria, laguntzailea eta segizio osoa Herriko Etxera. San Esteban eguna da Beran, jai egun handia, eta goiz parteko emanaldi nagusia eskaintzera doaz dantzariak. Bandera-dantzaren ondoren egingo dituzte bordon-...
Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da
2014/08/01
Poliki-poliki ari dira txertatzen emakumeak euskal dantza tradizionaletan, baita tradizio zahar eta erritualetan ere. Iaz besteak beste Deban, Villabuenan eta Tolosan izan zen, aurten Villabonan izan dira, asteburuan Beran gertatuko da. Baztanen badira zenbait urte mutil-dantzetan emakumearen parte...
Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"
2014/08/01
Grazia egin dit esaldiak. Sinboloen eta gizartearen arteko loturak lausoak izaten dira maiz, arbitrarioak ere bai, baina beste batzuetan badirudi txakurra eta nagusiaren arteko esaera — berandu baino lehen txakur orok bere ugazabaren tankera (ala alderantziz da? ;-) hartzen duela — bete egiten de...
Tradizioa Europako kultur hiriburutzan
2014/06/26
2014an Europako Kultur Hiriburutza du Rigak, eta han egiten ari denari buruzko erreportajea ekarri du Berriak: Kultura, hiria eraldatzeko bide (Berria, 2014-06-25). Honako ahapaldi honekin egin dut topo bertan:
Programazioaren inspirazio iturri garrantzitsuenetako bat Letoniako tradizioak dir...
Dantzaren komunikazioa sarean, dantzan.com, facebook eta horien inguruko kontuak
2014/06/05
Dantzan.com-en parte hartu eta ekarpenak egiteko modua erraztu eta erakargarriago egiteko hobekuntzak egiten ari gara azken hilabeteotan. Funtsean, dantzan.com-en hasiera hasieratik sustatu nahi izan dugun parte-hartze eredu irekia da orain ere bilatzen duguna. Dantzan.com-eko lehen bertsioan da...
Irudimentsuak
2014/03/31
Antzerkilariak eta dantzariak ameslariak gara ofizioz; irudimena ohiko lantresna dugu. Behin, sabaia eta lurra besterik ez zituen tailer itxurako orube sakon eta ilun bat erakutsi ziguten, eta guk oso erraz irudikatu genuen bertan aspaldian desio genuen eskola. Burdin erdoildu eta porlan belztuz betetako bazterrera seinalatuz “hemen ikasgelak izango dira eta han entsegu-gelak” esan ziguten. Guk zoko ilunera begiratu eta ikusi egin genituen ikasgelak, entsegu-gelak, eta haietan ikasleak ikusi genituen: aktore, teknikari eta dantzari izan nahi zuten gazte eta ez-hain gazteak ziren, beren buruak prestatzen, trebatzen ari ziren han bertan, gure begien aurrean.
Kultura Auzolanean: Kulturaren Euskal Plana 2014-2015 aurkezpena
2014/03/25
Bilbon izan naiz gaur, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak egin duen Kultura Auzolanean planaren aurkezpenean. Kulturaren Euskal Planaren oinordeko izateko asmoz abiatu duten egitasmo honen nondik norakoak azaldu dituzte Kultura saileko arduradunek, eta horren inguruan lehen inpresio trukea izan dugu.
Emakumeak Euskal Herriko inauterietan
2014/03/20
Emakumeak inauterietan gaiaren inguruan argazkiak egiten aritu da inauteriz inauteri Gari Garaialde argazkilaria. Argazkiei laguntzeko testu bat idaztea proposatu zidan Garik. Lan horren emaitza argitaratu du orain Argia astekariak: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Lucia Lacarra dantzaren gailurrean
2003/01/03
Monaco Dance Forum antolatzen ditu Nijinsky sariak eta 150 kazetarik eta 60 dantza adituk hautatzen dituzte saridunak. Publikoak ere eman dezake bere iritzia internet bidez [...]
Anonimoak - Zuberoako Maskaradak abiatzear
2003/01/03
Sohütako Maskaradei buruz Allande Sokarros-ek Euskaldunon Egunkariarako idatzitako artikulua hemen.
Anonimoak - Sohütan abiatuko dira 2003ko maskaradak
2003/01/02
Mila esker Allande, egin ditugu zuzenketak eta Euskaldunon Egunkarian argitaratuko duzun artikuluaren zain gaituzu orain. Ondo segi!
Anonimoak - San Juan jaiak
2002/06/21
Eibarren San Juan egunean, ekainaren 24an, gaueko 23.30etan dantzatzen da soka-dantza edo aurreskua Untzaga Plazan. Kezka Dantza Taldeko dantzariak, Eibarko Udalaren txistulariak eta Udal-batza, hau [...]
Anonimoak - Bi maskarada aurten Zuberoan
2002/01/07
Allande Sokarros-ek aurtengo Maskaradei buruzko erreportajea argitaratu du Euskaldunon Egunkarian. Irakurri hemerotekan
Anonimoak - Irungo aurresku txapelketa
2001/12/18
Kemen-eko Patxi Pagolaren bidez iritsi zaigu txapelketaren emaitza: 1. Aiert Beobide 2. Jon Maya 3. Ibon Huarte Ikusi erantsitako artxiboan irabazlearen argazki bat.