Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irungo aurresku txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Irungo aurresku txapelketa

2001/11/08 22:48

Txapelketa azaroaren 17an (larunbata) izango da, Irungo Amaia Kultur Zentruan, arratsaldeko 17.00etan, eta dantzariek 16.00etan bertako atari nagusian egon beharko dute.

Aurresku txapelketako baldintzako honakoak dira:

1. Euskalerriko dantzari guztiek har dezakete parte, 15 urte edo gehiago eta usadiozko moduan jantzirik izanez gero. Gipuzkoar dantzariek, Dantzarien Biltzarran federaturik egon beharko dute.

2. Izen emateko epea, Azaroaren 12an, astelehena, gaueko 21.00etan amaituko da. Epez kanpo egindako izen emateak ez dira haintzakotzat hartuak izanen. Izen emateko, honako telefonoetara dei egin beharko da: 943 61 98 97 (Bittor) eta 943 64 11 94 (Aiala)

3. Txapelketan hiru izango dira egin beharreko dantzak; Desafioa lehenik, aurresailkapenean dantzatu beharrekoa. Ondoren, lehenengo hamar sailkatuek Agurra eta Zortzikoa dantzatu beharko dituzte, azken bi dantzetan musikoek zein doinu joko duten aldez aurretik jakingo ez dutelarik. (Dantzariek, hamar Zortziko eta 4 Agurra ezberdinen doinuak Euskal Dantzarien Biltzarrean eskura ditzakete).

4. Txapelketaren irabazleak txapela, gerrikoa, oroigarria eta 25.000 pezeta jasoko ditu.
Bigarrenak, oroigarria eta 20.000 pezeta.
Hirugarrenak, oroigarria eta 15.000 pezeta.
Laugarrenak, oroigarria eta 10.000 pezeta.
Bosgarrenak, oroigarria eta 7.000 pezeta.
Seigarrenetik hamargarrenera, oroigarria eta 4.000 pezeta.
Sari hauez gain, Irungo lehen sailkatuak eta Hondarribiako lehen sailkatuak oroigarria jasoko dute eta gainerako partaide guztiek 4.000 pezeta dieta gisa.

5. Baldintza hauetan erabakitzen ez den edozein arazo sortzen baldin bada, txapelketaren antolatzaileen esku geldituko da haren konponketa.

Dokumentuaren akzioak

2001/12/18 18:42

Kemen-eko Patxi Pagolaren bidez iritsi zaigu txapelketaren emaitza:

1. Aiert Beobide
2. Jon Maya
3. Ibon Huarte

Ikusi erantsitako artxiboan irabazlearen argazki bat.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.