Lucia Lacarra dantzaren gailurrean

2003/01/03

Abenduaren 14an, Monacon eman zitzaion Nijinsky saria Lucia Lacarrari. Bost sari nagusi izaten dira Nijinsky sarietan: Emakume dantzari onena, Gizon dantzari onena, koreografo onena, koreografo berria, eta dantza ekoizpen onena.

Lucia Lacarra-rekin batera Alina Cojocaru, Tamara Rojo, Diana Vishneva, Nina Ananiashvili eta Aurelie Dupont ziren emakume dantzari onenari ematen zaion Nijinsky sarirako hautagaiak.

Hona 2002ko Nijinsky saridunak:
Emakume Dantzaria: Lucia Lacarra
Gizon Dantzaria: Vladimir Malakhov
Koreogorafoa: William Forsythe
Ekoizpen Koreografikoa: La Belle, Les Ballets de Monte Carlo, Jean-Christophe Maillot
Koreografo Berria: Sidi Larbi Cherkaoui