Orain arteko ekarpenak

Urbeltzen Argia

2016/01/18

Urbeltzen Argia
Orain 50 urte bezala, gaur egun ere, mainstream izan eta kultura nagusien ekoizpen komertzialekin homologatzeko obsesioak gidatzen ditu euskal dantzari saiatuen oinak. Aldi berean, orain bost hamarkada bezala, bazterrean, itzalean, fokutik kanpo, erditu dituen dantza isolatu eta gutxietsian diraute...

Gehiago irakurri 1

Memoria argitzera zatoz neregana

2015/12/01

Memoria argitzera zatoz neregana
Memoria arazo latzak ditugu. Memoria digitalaz ari naiz, ordenagailu, zerbitzari eta disko gogorretan gordeta dugun horretaz. Dantzan.eus -en azken hamalau urteotan pilatu zaizkigunak 16 Terabyte-ko (horietatik 15 bideoetan) tamaina dute. Elkarte txikia gara, eta beste batzuekin alderatuta kantit...

Gehiago irakurri 1

Animen Gaua: 2015eko uzta

2015/11/03

Animen Gaua: 2015eko uzta
Iaz etxekoekin egindako proposamenak, " Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri! " formulak, aurten zabalkunde handiagoa hartu du. Eibarko Mogel Ikastolaren guraso elkartearen bidez ikastolako guraso eta irakasleei zabaldu genien proposamena. Bi ideia zehatz zeuden proposamenean: koko...

Gehiago irakurri

Ziegan entzun ditugu preso dauden kantak

2015/09/21

Ziegan entzun ditugu preso dauden kantak
Ziega batean entzun ditugu presoek kantatu eta preso dauden orain 100 urteko kantuak .  Ahots betez, ezer gorde gabe kantatuta entzun ditugu abesten presoak. Kanta ezagunak dira asko.  Gernikako Arbola, Donostiako hiru damatxo, Atharratzeko jauregian, Partitzeko tenorea, Argia dela diozu, Bortüan...

Gehiago irakurri

Barazki purea

2015/09/18

Barazki purea
Porruak, lekak, kalabazina eta tipulak erabili ditugu purea egiteko. Barazki batzuk ortuan jaso berriak dira, baina haiekin batera jarri ditugu iaztik izozkailuan genituenak, eta gainera dendan erositako pure pote bat gehitu diogu. Turmixak egin du sinkretismoa. Lagun batek gure festetako eta ...

Gehiago irakurri 2

Ramon Pelinski hil da

2015/07/07

Ramon Pelinski hil da
Musikari, etnomusikologo eta musika eta dantza ikertzailea, bart zendu da Ramon Pelinski (1932-2015). Argentinan jaio eta Argentinan bertan, Frantzian, Polonian eta Alemanian egin zituen musika eta filosofia ikasketak, eta doktore izendatuta Montreal-eko (Kanada) unibertsitatean katedratiko izan ...

Gehiago irakurri

Dantza ez da euskal kultura

2015/06/11

Dantza ez da euskal kultura
"Emunen uste dugu euskal kulturaz ari garenean euskarazkoaz ari garela hizketan, hau da, euskal kulturaren ardatza euskara dela."  Ibai Iztuetak argitaratu duen  Cultura vasca vs. euskal kultura liburuaren harira, Emun-ek euskal kultura zer den definitzeko dauden joera nagusiei buruzko sarrera ...

Gehiago irakurri 3

"Dantza tradizionala ez da DANTZA"

2015/05/27

"Dantza tradizionala ez da DANTZA"
Dantza tradizionalaren alorrean dihardugunok maiz entzun behar izan ditugu horrelako mespretxu hitzak dantza klasikoa edo garaikidea egiten duten zenbaiten aldetik: " hori ez da DANTZA ". Dantza zer izan behar den mugatu nahi duen aurrejuzku baten ondorio da hori, eta hori salatu berri du Steve Pa...

Gehiago irakurri

Sabin Bikandi Max sarien biharamunean

2015/05/22

Sabin Bikandi Max sarien biharamunean
Max saria jasotzeak dakarren medioen atentzioa dantza tradizionalaren alorrean daukagun egoera agerian uzteko aprobetxatu du Sabin Bikandik. Hainbat elkarrizketa egin dizkiote egunotan eta aukera izan duenetan agertu ditu kezkak eta gogoetak, eta guztien artean Berrian aurkitu ditugu zabalen. Hon...

Gehiago irakurri

Ongi etorri Dantzerti!

2015/05/08

Ongi etorri Dantzerti!
Irailean irekiko ditu ateak Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak. Dantzari eta antzerkilariak pozik gaude, ez zaigu antzematen, baina pozik gaude. Orain hamar urte inguru sortu zen arte eszenikoen goi mailako eskolaren aldeko plataforma. Hamar urteotan, aldarrikapen...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Antzuola: trokeo-dantzak 1997

2011/03/02

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/08

Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta [...]

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/08

Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi [...]

Anonimoak - Zubieta - Ituren: joaldunak eta mozorroak 2011

2011/02/03

Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta [...]

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/03

Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri [...]

Anonimoak - Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena

2010/11/29

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden [...]

Anonimoak - Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

2010/11/28

Ba ikusi gabe nituen Leitzako argazki eder hauek, baina zu bezala, dantza ekitaldi askotara joana nintzen argazki kamerarekin, eta horrelakoetan "toki" ona hartzeko izaten diren [...]

Anonimoak - Dantza Hirian, Ortzadarren jardunaldiak bideoan

2010/10/30

Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!

Anonimoak - Otsagabia 1970 Modorro ikasten

2010/10/08

Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?

Anonimoak - Zarautz: Euskal Jaiak 2010

2010/09/15

Bai, guri ere hala iruditu zaigu eta horregatik jarri dugu bideoa. Aipatu beharrekoa da txistularia Mintxo Garaikotxea dela, eta horrekin dantza egiten ez duenak ez [...]