Orain arteko ekarpenak
Maitaldia Miarritzen
2001/09/03
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza on Zeraingo dantza-soka: beste behin ere herritar sentitu naiz
2012/10/09
Bada argazkietan kontu bat atentzioa deitu didana. Bi urte desberdinetako argazkietan Jesus Mari Garate dantzarien ondo ondoan ageri da, dantza bertatik bertara jarraitzen. Garai bateko argazkiak gogorarazi dizkit, Jose Lorenzo Pujana dantzari taldea eszenatoki bertatik zuzentzen erakusten duten horietakoa. Ordiziako Santaneroen esku-dantzan ere, irakasle aritzen direnak (Enrike Lacalle, Joseba Juarez eta Gurutz Ojanguren adibidez) ikusi izan ditut dantza oso gertutik jarraitzen eta laguntzen, baina makurtuta gehienetan. Zeraingo honetan, dantza-irakaslea tente-tente ageri da dantzarien ondoan, ensaioa izango balitz bezala, baina saioa bera da.
Horrelako beste adibiderik, dantza-maisua dantzaldian bertan zuzentzen aritzen denik inork?
Oier Araolaza on Elburua Gernika 1962
2012/10/09
Horrez gain erregeletako irudiak oso polita iruditu zaizkit. Pena da hain laburrak eta doinurik gabe izatea. Urdaibai aldeko soka-dantzaren itxura hartzen diot, baina hain motza izanik, ezin askoz gehiago esan.
Oier Araolaza on Hermua: Barteko aurreskua 2012
2012/10/04
Desafioan txapela lurrean jartzearena ere oso polita da, eta egoki lotu duzue Gipuzkoako dantza-sokekin, izan ere, Gipuzkoan ere ohikoa zen hori egitea. Hona Bergarako San Martzial erromeriako soka-dantzaren XX. mende hasierako adibide bat:
http://bit.ly/QZNFFE
Oier Araolaza on Commando Dantzan: Dantzan Bizi
2012/10/01
Eskerrik asko eta laster arte
2012/01/01
Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!
Arrarasen aldaketak
2011/11/08
Aupa Julen! Oso interesgarriak zure azalpenak!
Otsagabian Arrarasek egindako aldaketen inguruan informazio dezente Rosa Villafranca eta Angel Aldaia-ren "Las Danzas de Ochagavia. 300 años de historia" liburuan aurki daiteke. Bertan azaltzen dutenez, 1974an egin zituen aldaketak, eta modorroz gain beste dantza batzuetan ere egin zituen aldaketak, baina hurrengo urteetan aldaketa horietako gehienak atzera bota zituzten dantzariek eta aurrekora itzuli ziren. Modorro ordea horrela geratu zen. Jantzietan ere egin zituen aldaketak Arraras-ek, besteak beste galtza beltzak sartu zituen, eta jantzi berriarekin 3 urtez aritu ziren, baina 77an berriz aurreko jantzira itzuli ziren.
Modorron makilekin lurrak kolpatzeko tartea bikoizteko arrazoiari buruz, oso interesgarria da eman duzun interpretazioa, kuadrikulazioaren obsesioarena, Julen. Nik beste bat entzuna nuen. Arrarasen garaian oso indarrean zeuden folklorean Frazerren eskolako interpretazioak, alegia, errito eta dantza gehienak lurraren emankortasuna sustatzeko nekazarien konjuroak direla esaten dutenak. Ikuspuntu horretatik, makilekin lurra kolpatzea, Ama Lurra iratzarri eta loratu dadin egiten da, emaitza oparo eta emankorra eman dezan. Hortik begiratuta, buelta bakarreko mugimendua azkarra (azkarregia) zen, eta Arrarasek, dantzaren aldaketa keinu sinboliko hori areagotu eta bisibilizatzeko egin zuela entzuna nuen nik.
Eta orain zer? Otsagabian atzera egin? Ez, ez dut uste hori gertatuko denik. Dagoeneko ia 40 urte pasa dira ordutik, eta erabat errotuta dago. Zenbaitek uste du jatorrizko tokian egiten den moduan dantzatzen ez baduzu hanka sartze larria egiten ari zarela, eta nik ostera uste dut oso interesgarria dela "bertsio" desberdinak mantentzea. Adibidez, Otsagabian bi bueltakin egiten dutenez, beste talde batzuk buelta bakarrarekin egitea oso interesgarria da, dantza horren historiaren beste etapa baten oroitzapena gordetzen duzulako hor.
Dantza guztiak, guzti-guztiak, joan dira aldatzen denboran zehar, eta ari dira aldatzen gaur egun ere. Nahita ala nahigabe. Konturatuta ala konturatu gabe. Eta horrelako gauzek laguntzen dute kontziente izaten etengabeko aldakortasun horretaz.
buelta batekin
2011/11/07
Guk ere buelta bakarrarekin ikasi genuen Argia dantzari taldearekin, Urbeltz eta konpainia Otsagabian ikasten izan zirenean, 1969 inguruan, horrela egiten baitzuten. Irudi zaharretan modorroa buelta bakarrarekin egiten ikus daiteke, adibidez, Click "Navarra las cuatro estaciones" (1971) filmean eta "TVEko Raices (1970) programa honetan. Bide batez, mila esker dokumentu eder honengatik!
Oier A. on IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA
2011/09/18
lapurtarra?
2011/06/22
Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz gainera Bizkaiko kostaldean. Izan ere, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urrunako kostaldean bizi izan ziren ijito arrantzale eta arrain-saltzaileengandik iritsi omen den dantza dela aipatzen da, baina ez dago frogatua lotura hori, eta ordea, dantza nahiko "koreografiatuta" dagoela antzematen da. Ondarroan, Deba edo Bermeon nola dantzatzen ikusita, Bizkaikoa ez dakit, baina Bizkaiko golkoko kostaldeko "jatortasun" labela eskuratua duela esango nuke! ;-)
Eskerrak zuei!
2011/06/20
Mila esker argibide gehigarriengatik Karlos! Gehitu ditut testu nagusira. Horrez gain, artikulua argitaratu eta gero jaso ditudan beste zenbait informazio gehitu dizkiot testuari. Mintxo Garaikoetxeak konfirmatu dit berak jotzen dituela Soñuak argitaratutako diskan Erronkariko ttun-ttunaren doinauk. Amaia Baglietok jakinarazi dit Aiko Taldeak ere baduela grabazio bat Izabako ttun-ttunaren doinuekin. Gari Otamendik argitu dit Arkaitz taldeak 2001ean dantzatu zuela ttun-ttuna Garden lehen aldiz. Mila esker denori!