Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Nafarroako dantzen erradiografia

2001/10/20

Joxemiel Bidador dantzari eta ikertzaileak Nafarroako folklore dantzen ikusmira bat eskainiko du Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatu duen Euskal Entografiaren XXII. Astean.

Gehiago irakurri

Kemen dantza taldea Japonian

2001/10/16

Irungo Kemen dantza taldeak Japoniako jaialdi batean parte hartuko du urriaren 17tik 22ra bitartean.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzak interneten

2001/10/16

Bizkaiko dantzen inguruko informazio osatua jarri dute interneten. Dantzeei buruzko idatzizko informazioaz gain, argazkiak, bideoak, animazioak, doinuak eta partiturak aurki daitezke bertan. Bizkaiko Foru Aldundia eta Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldearen ekimena da eta http://www.dantzak.com helbidean kokatu da.

Gehiago irakurri 2

Alkartasunak 25 urte

2001/10/12

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 25 urte ospatzen ditu aurten eta urte osoan hainbat ekitaldi burutu dituzte. Urteurreneko ospakizun handiena asteburu honetan, urriaren 12-14 bitartean egingo dute.

Gehiago irakurri

Ortzadarren Jardunaldiak

2001/10/11

Folklore eta Kultura Tradizionalari buruzko XVII. Jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Ortzadar elkarteak. Urriaren 22tik 27ra bitartean egingo dira jardunaldiak eta aurtengo gaia: "musika tradizionalak" da. Hona antolatzaileek aurreratu duten informazioa:

Gehiago irakurri 2

Ballet Biarritz Azkoitian

2001/10/04

Ballet Biarritz-ek "Ballet Mecanique" ikuskizuna aurkeztuko du Azkoitiko Baztartxo antzokian datorre urriaren 6an.

Gehiago irakurri

Goizaldi IV. Bikote Dantza Txapelketa

2001/09/14

Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek irabazi dute Goizaldik antolatzen duen bikote dantza txapelketa.

Gehiago irakurri

Basauriko 29. Dantza Agerketa

2001/09/11

Irailaren 15ean eta 16an egingo da Basaurin Euskal Herriko 29. Dantza Agerketa. Tokian-tokiko dantzak erakusten dira Basauriko Dantza Agerketan, hau da "autoktonoak" bezala izendatzen direnek parte hartzen dute, beren herriko dantza bereziari eusten diotenak.

Gehiago irakurri

Donostiako dantza solte txapelketa

2001/09/04

Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek osatutako bikoteak irabazi du Donostiako Euskal Jaietan ospatzen den Dantza Solte Txapelketa.

Gehiago irakurri

Maitaldia Miarritzen

2001/09/03

Mota guztietako dantza ikus ahal izango da Miarritzen, irailaren 7tik 22ra. Nazioarteko 21 konpainiaren eskutik dantza klasikoa zein garaikide erakutsiz 43 ikuskizun aurkeztuko dira.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928

2015/11/18

Dantzarien arteko distantziari buruz, horren antzeko erreferentzia, oraindik nabarmenagoa gainera, Oñatiko Korpus dantzena izan daiteke. Oñatiko plaza oso handia izan arren, zortzi dantzari eta kapitainaren artean plaza osorik hartzera iristen dira, desplazamendu dantzatu harrigarriak eginez. Berrizko hau ez da hainbesteraino iristen, baina nabarmena da espazioaren erabilera askoz zabalagoa darabiltela gaur egun ohikoa denaren aldean.

Aiba, banango bukaerako saltoarekin konturatu gabe nengoen. Benetan bitxia eta galdera mordoa mahai gainean jartzen dituena! Badago hari polit bat hor tira egiteko...

Oier Araolaza on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juan Antonio, Argia dantzari taldea, eta euskal dantzaren familia osoari! Ondo merezitako saria!

Oier Araolaza on Euskal kultura protagonista izango da Washingtoneko Smithsonian Folklive jaialdian

2015/10/13

Albiste ona da, ea Euskal Kulturaren ordezkaritza dotorea eskaintzen den. Dena den, ulertezina zait zergatik hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiak sinatu duen eta ez Eusko Jaurlaritzak edo Etxepare Institutuak.

Oier Araolaza on Barazki purea

2015/09/22

Aupa Ander, mila esker zure iruzkinagatik. Nire ustez ohituren transmisioak eta errepikatzea balio interesgarri asko ditu. Horiei esker komunitatea egituratzen da, belaunaldien arteko transmisioa gauzatzen da, gure giza-taldearen kultura jasotzen dugu. Horrek ez du esan nahi dena berdin-berdin errepikatu eta mantendu behar dugunik. Ez, noski. Etengabe bahea pasa eta merezi duena mantendu eta komeni ez zaiguna baztertu beharko genuke. Ondo diozun moduan, ohitura onak mantendu behar dira. Gaur egun justu kontrakoa gertatzen dela esango nuke: Berria bilatu eta sustatzen da, eta edozer gauza ontzat ematen da ustez berria bada. Eta hor, ohituratzat aipatutako irizpidea aplikatzea eskatzen dut nik. Berria izate hutsa ez dadila izan balio bakarra, estimatu ditzagun gauzak onak direlako, ez berriak direlako.

Oier Araolaza on Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

2015/09/15

Maider Bedaxagarrek jakinarazi digunez, igande honetan, irailaren 20an, Ahatsa (Nafarroa Beherea, Donibane Garazitik 8 kmra), Lehen Mundu Gerlan euskal presoei egindako grabaketak entzuteko aukera izango da. Arratsaldeko 14:15ean, 16:30ean eta 17:30ean egingo dira entzunaldiak Ahatsako herriko gelan. Atharratze Jauregian, Bortüan Ahüzki, Donostiako Hiru Damatxo, Ziburutik Sarara, Orai düzü ene maitea...

Oier Araolaza on Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

2015/09/03

Eskerrak zuri Iñaxio. Zure lana eta arduragatik ez balitz ez genuke altxor horren berri izango, eta gutxiago gozatu ahal izango.

Uste dut presoen grabaketak Baionako Mediatekan ere dituztela. Bertan lan egiten du Maider Bedaxagar-ek eta mahai inguru honetan hitzegin zuen horiei buruz: http://www.xiberokobotza.or[…]toreaz-estabaida-entzuengei

Ondarearen jabe egiteko trikimailuei dagokionez arrazoi osoa duzu. Zenbait museok iparra galdua du fondoen kudeaketan, eta batez ere, jabetza eta eskubideen eremuan.

Animo!

Oier Araolaza on Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

2015/09/03

Bai, neuk ere entzun ahal izan ditut. Oker ez banaiz Trebisch-enak Iñaxio Lopez de Aranari esker ekarri dira hona eta dokumentazio zentroetan eta ikertzaileentzat badaude eskura. Hemen aldarrikatzen duguna da publiko jartzea, sarean, edonork entzuteko moduan, eta hori da ukatzen dutena Alemaniatik.

Oier Araolaza on Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

2015/09/03

Mila esker zure erantzunagatik Iñaxio! Rudoldf Trebitsch-en grabaketei buruz egiten ari zaren ikerketen ingurukoak interes handiz irakurri ditugu:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1370504926
http://www.argia.com/argia-[…]h-en-lekukotasun-soinudunak

Izan ere, euskal musika eta dantzaren zaleontzat altxor bikaina ezagutarazi duzu, besteak beste Gernikako arbola kantuaren lehenengo lekukotasun soinuduna. Dantzari dagokionez, 'ostalersa', 'barrikada', 'San Joan zortzikoa', 'monein', edo 'satan-dantza' modukoen 1913ko grabazioak entzun ahal izatea (Trebisch-ek grabatu eta zure ikerketa lanari esker entzun ahal izan ditugunak, dokumentazio zentroetan bada ere) zoragarria da.

Ulertezina da altxor horiek, ondare hori, Gernikako arbolak dion moduan, "Eman da zabalzazu fruitua munduan" egiterik ez izatea. Kulturaren Euskal Kontseiluan aipatuko dut gaia, ea gure kultur agintariek zerbait egiteko biderik ikusten duten, Salamankako paperak bezala, hauek ere gurean, edo gutxienez denon eskura, libre eta publiko, izan beharko lirateke eta.

Eta noski, irrikaz itxarongo dugu honi buruz idatzi duzun artikulua irakurtzeko. Abisatu argitaratzen denean!

Oier Araolaza on Maixuaren irribarrea ispiluan

2015/07/24

Ze testu ederra Mikel! Gogoan dut kuadrilarekin sagardotegira joan eta Joseba bertan topatu nuela behin. Txistulari bat ere agertu zen, eta konturatu orduko aurrez aurre, ispiluan, dantzatzen ari ginen kupel artean. Desafioa bai, baina irribarrez, dantzan eta irribarrez. Halaxe gogoratuko dugu beti Joseba. Bikaina Maixuaren irribarrea ispiluan.

Oier Araolaza on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Aupa Etor! Mila esker erantzun eta argibide guztiengatik! Nire zalantza Olaeta eta Etorkiren artean izan daiteke. Izan ere, Filipe Oihanburuk Olaetan ikasi eta dantzatu zuen bere taldea, Etorki sortu aurretik, eta koreografia berdintsuak egiten zituzten, estiloa bera zen eta dantzariak ere handik eta hemendik hartzen zituzten, beraz, askotan dantzari berak aritzen ziren batean eta bestean. Horrez gain, bada kontu bat zalantza eragiten didana. Nire ustez argazkian ageri den dantzarietako bat emakumezkoa da. Etorkin ohikoa zen hori, emakumeak prakekin dantzan mutilekin batera aritzea, eta Olaetarekin ostera zalantza dut, hori ez dut uste hain ohikoa zenik. Ea ba argitzen dugun kontua. Eskerrikasko!!