Orain arteko ekarpenak
Maitaldia abiatzeko prest
2002/08/30
Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.
Baigorriko Arrolak 60 urte
2002/08/19
Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
2002/07/26
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7.
zenbakia argitaratu du.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
2002/07/21
Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Folklore Bizian jaialdia
2002/07/14
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
2002/06/28
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
Dantza ikastaroak UEUn
2002/06/06
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Gorpuzti Eguna
2002/05/31
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak
2002/05/16
Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.
Dance-en berpizkundea
2002/05/13
Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Buruzagi-makila, dantza gidatzen duen aginte-ikurra
2026/06/15
Buruzagi-makila eskuan hartzeko moduaz galdetu izan digute zenbait dantzarik. Argazki hauetan, eta bereziki argazki zaharretan, begiratu besterik ez dago ikusteko zein izan den buruzagi-makila heltzeko [...]
Oier Araolaza - Ez dago hau azal dezakeen esku-programarik
2026/06/09
Zur eta lur naukazue zuek kronikak irakurtzen. Estoniarren gaitasuna harrigarria, baina zuen kronikari dohainak ere parekoak. 10926 dantzariak Tuljak elkarrekin dantzatzen ikustea itzela izan behar [...]
Oier Araolaza - Zirkularra eta lerroari buruzko ohartxoa
2026/05/13
Orain erte kontu harrigarriak eta iradokitzaileak ekarri dizkiguzu, Juanan. GU borobila eta ZU lerro zuzena beraz. Komunitatea (GU) eta norbanakoaren (ZU, NI) arteko sokatiran pasatzen [...]
Oier Araolaza - Dantza, generoa eta euskara gurutzatzen direnean
2026/05/08
Aisialdi eta euskara ikertu ditu Aztikerreko Enara Eizagirrek. Ondorioak errepikatzen dira: - Mutilek kirol jardueretarako joera handiagoa dute, eta neskek, dantzarako eta musikarako. - Euskararen [...]
Oier Araolaza - Iseoma
2026/05/05
Ai letxe! Zenbat kontu bitxi, harrigarri eta jakingarri lehen atalean. Aireportuko eserlekuen tapizeria! WTF!!! Eta garraio konpainiaren izena, Tantsupidu/Dantza festa. :-O Euskal dantzariak diruditenen argazkia [...]
Oier Araolaza - Usurbilgo ordenantzak (1888)
2025/10/13
Mila esker ekarpen eder honengatik, Ekaitz. Usurbilko ordenantza horien berri Imanoltxuren bidez, gazterik hil zen gure lagun eibartarraren bidez izan genuen. 2001ean argitaratu zuen Imanol [...]
Oier Araolaza - Gaur ez noa udalekuetara dantza egin behar dugu eta
2025/09/05
Bikain adierazi duzu panorama Amaiur. Artikulu bikaina agerian jartzen duena "Mutilazioa" deitzen dugun fenomenoa: nola erauzten dituzten mutilek gorputzetik dantza eta maskulinate toxikoarekin bateragarri jotzen [...]
Oier Araolaza - Folklorearen infantilizazioaren ajeak agerian... hamaikagarrenez...
2025/05/19
Beste hainbat gaitan bezala, kontraesanak eta inkoherentziak azaleratzen dizkigu gai honek. Umeekin goizegi hastea eta gehiegizko protagonismoa ematea kaltegarriak gertatzen dira, baina egungo gizarte honetan [...]
Oier Araolaza - Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
2024/07/19
Mutilak dantzatik nola aldentzen diren salatuz idatzitakoak oihartzuna izan du sarean. https://x.com/dantzan/status/1813495392236916852 Gaiarekin sentsibilitatea dutenek hartu dute interesez nagusiki; beste askok uste dute dantzarekin interesik [...]
Oier Araolaza - Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
2024/07/19
Eskerrik asko erantzunengatik. Halaxe da Patxi, aspalditik datorren kontua da, Ibon Arrizabalagaren lana ere ezagutzen dugu eta asko ikasten dugu hortik, eta oraingo hau guzti [...]