Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Agur Jose Inazio

2017/05/18

Argia aldizkariaren orriotan argitaratutako artikulu guztiak irakurri eta estimatzen zenizkidan, eta orriotatik bidali nahi dizkizut esker on hitzak. Kultur sistemaren bazterreko eremuetan, maiz gutxietsiak diren horietan, kulturaren sustapenean eta antolaketan nabarmendu zara, eta euskal kulturari...

Gehiago irakurri

Arnaldo Patterson, Euskal Herrian aztarna utzi zuen dantza-maisu kubarra

2017/05/12

Kubako dantza garaikidean erreferentzia, Kubako Konpainia Nazionaleko dantza-maisua izandakoa, Kubako Dantza Garaikide Konpainiaren sortzaileetakoa... 1981. urtean iritsi zen Euskal Herrira Arnaldo Patterson (1936-1995), euskal dantzari baten, Ana Mendiolarekin eskutik. Hainbat ikastaro eta eskol...

Gehiago irakurri

Itxurakeria dantzan

2017/01/25

Telebistan, sarean, oholtzan eta plazan, itxurakerian erorita ageri gara dantzariak. Beldurra diot telebista pizteari, gure lotsak agerian jartzeko gaitasuna baitu ispilu makur horrek. Alperrik da ostrukarena egitea, berehala dut uasapa agintari: “ Jarri telebista! Ikusi zelako dantzak! ”. Eta...

Gehiago irakurri

Ikerketa dantzan kongresua Valentzian

2016/11/29

Azaroaren 25, 26 eta 27an Ikerketa Dantzan nazioarteko kongresua ospatu da Valentzian, Danza más Investigación elkarteak antolatuta. Bertan izateko aukera izan dut eta zakua ideiez eta aukerez beteta ekarri dut bueltan.  Mamitsua Hiru egun bete-bete izan dira Valentzian eman ditugunak. D...

Gehiago irakurri

"Sorkuntza gainbaloratu egin dugu; hutsetik ez du inork ezer sortzen"

2016/10/24

Hazi Hezi aldizkarirako elkarrizketa egin dit Arantzazu Muñoak eta 18. zenbakian argitaratu da. Dantzak hezkuntzan duen tokiaz, transmisiorako aukera eta arazoetaz, tradizioaz eta sorkuntzaz, eta kulturaren infantilizazioaz eta disneylizazioaz aritu ginen besteak beste. Hik Hasi-ren webgunean d...

Gehiago irakurri

Aldapako San Fermin jaiak 2016

2016/09/25

Aldapako San Fermin jaiak, ezpata-dantza. Iruñea, 2016-09-25. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA Aldapako San Fermin jaiak, ezpata-dantza. Iruñea, 2016-09-25. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA Aldapako San Fermin jaiak, ezpata-dantza. Iruñea,...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza bat Bartzelonan 1920ko hamarkadan

2016/09/23

Aurreko batean argazki zaharren liburu bat ikusten ari nintzela dantza argazki berezi bat agertu zitzaidan. Ezpata-dantza bat ageri zen, Bartzelonan, eta argazkiarekin batera zetorren testuaren arabera Katalunia eta Euskal Herriaren arteko harreman onen erakusgarri zen 1920ko hamarkadan Bartzelonan...

Gehiago irakurri 2

Txapeloaz

2016/09/20

Smithsonian Fundazio estatu-batuar ahaltsuak Euskal Kulturari eskaini dio Washingtonen egin ohi duen folklore jaialdi erraldoia. Eztabaida izan da euskal ordezkaritza folklorikoegia ala justu kontrakoa, folklorearekin akonplejatua izan ote den. Nik bigarrena diot, eta salatu nahi izan dut euskal...

Gehiago irakurri

Bere folkloreaz lotsatzen den herria izango da aurten Smithsonian Folklife jaialdian

2016/06/20

Datorren ekainaren 29an hasiko da Washingtonen Smithsonian Folklife Festival , aurtengoan euskal kultura ardatz izango duen jaialdi handia. Bi astez munduko ondare kultural biziak erakusten ditu Smithsonian jaialdiak, hain zuzen ere Etxe Zuriaren aurrean duen egoitzan eta inguruko kaleetan. Euskal...

Gehiago irakurri 3

Dantzaren aienea Jalgi jardunaldietan

2016/06/14

Euskal kulturaren transmisioa aztergai izan da Jalgi jardunaldietan pasa den maiatzaren 26an eta 27an. Ostiral arratsaldean mahai-inguru batean izan nintzen, Idurre Alonso, Lorea Agirre, Oihane Perea eta Andonio Tolosa "Morau"rekin. Gotzon Barandiaranek eskatu zigun bakoitzari euskal kultur sorku...

Gehiago irakurri 2

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2014/07/10

Zur eta lur geratu naiz deialdia irakurrita. Honen arabera Gipuzkoako Foru Aldundiak estrategikotzat jotzen du "dantza tradizionaletik abiatuta dantza garaikideruntz egin beharreko bidea" sustatzea. Alegia, ez du estrategikotzat jotzen dantza tradizionala sustatzea, klasikoa laguntzea edo dantza garaikidea indartzea. Ez, estrategikotzat jotzen du dantza tradizionaletik abiatu eta dantza garaikideruntz joateko bidean egotea. Baina erne! Abiatu bazara, ez zaizu komeni inora (adibidez garaikidera) iristea, ze orduan estrategiko izateari utziko diozu. Beraz, abiatu eta bidean geratzea da estrategikoa Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.

Nik dantza tradizionala dut etxetzat, eta argi eta garbi esan nahi dut dantza tradizionala dantza garaikidea dela, eta beraz, ez daukadala inongo biderik hartu beharrik bizi naizen etxera etorri ahal izateko.

Oier Araolaza on Dantza eta tiro, tiro eta dantza ezteietan

2014/04/15

Dantza egiteko modua harrigarria da, tarteka kalanbreak eraginda bezala hasten dira mugitzen, eta gero pistolena... daflipat. Nobia berriz asper asper eginda, kar, kar, kar.

Oier Araolaza on Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en

2014/03/25

Argazkia begiratuta gehienek antzemango zeniotenez, Mundi eta Andoni anaia bikiak dira, eta horrelakoetan ohikoa den legez, jolasti bihurriak ere bai. Emilio Xabier Dueñas-ek abisatu digu argazkian bikoteak "trukatuta" ageri direla, alegia, bakoitza bere koinatarekin jarri dela argazkirako!

Oier Araolaza on Puruandiro: danza del paloteo

2014/03/24

Kuriositatetik harridurara pasa eta 15 minutu zur eta lur dantzari hauen sinkronizazioaz eta indarraz gozatzen. Mila esker!

Oier Araolaza on Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924

2014/02/14

Bai Mikel. Izugarrizko altxorra da Frantisek Pospisil-en grabazio sorta eder hau. Eta oraindik baditu beste hainbat harribitxi argitaratzeko, tartean, Euskal Herrian egindako grabazioak! Niri ere jantziaren kontuak atentzioa eman zidan. Dantzarako jantzia, dotore jantzia! Muxuarena oso bitxia da. Susmoa dut hori beste bideoren baten ere ikusia dudala. Polita!

Oier Araolaza on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

Dantza garaikideko sortzaile gazteen hautu linguistikoak harritu eta kezkatzen nau urtero. Bederatzi proiektuetatik, seik gazteleraz dute izenburua, bik ingelesez eta bakarrak euskaraz.

Oier Araolaza on Mikel Urbeltz: Berrizko Itsuari 1995

2014/02/13

A zer sorpresa eman zigun azken segundoetan ageri den gizon dantzariak. Grabazioa egiten ari ginela, aurrean jarri eta espontaneoki dantzan hasi zitzaigun, gure pozerako!

Oier Araolaza on Mummers-ak Ternuan

2014/01/10

Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen.

Oier Araolaza on Miranda del Castanar: Jota Serrana 2013

2013/11/20

Zoragarria iruditu zait mutilak jota dantzatzeko daukan estiloa. Lasai-lasai ari dela transmititzen du, baina dagokionean nolako indarra erakusten duen. Ze ona!

Oier Araolaza on USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!

2013/11/20

Ormatxulo, billantziko edo hegi badira, akaso bai, kuarrentako erregela edo mutil-dantzak sartzeko... Gb-ekin ez da nahikoa, gutxienez Tb-ak behar!