Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Arnaldo Patterson, Euskal Herrian aztarna utzi zuen dantza-maisu kubarra

Dokumentuaren akzioak

Arnaldo Patterson, Euskal Herrian aztarna utzi zuen dantza-maisu kubarra

2017/05/12 08:30
Arnaldo Patterson, Euskal Herrian aztarna utzi zuen dantza-maisu kubarra

Arnaldo Patterson

Kubako dantza garaikidean erreferentzia, Kubako Konpainia Nazionaleko dantza-maisua izandakoa, Kubako Dantza Garaikide Konpainiaren sortzaileetakoa... 1981. urtean iritsi zen Euskal Herrira Arnaldo Patterson (1936-1995), euskal dantzari baten, Ana Mendiolarekin eskutik. Hainbat ikastaro eta eskola eskaini zituen Euskal Herrian, eta arrasto sakona utzi zuen euskal dantzaren alorrean. 

Bere bizitza eta ekarpenak ezagutzera emateko dokumentala egin dute Mercedes Borges eta Pedro Maytin-ek.

1993. urtean Arnaldo Pattersonekin dantza ikastaroa egin nuen. Esperientzia berezia izan zen. Bagenekien Kuban maila altuko konpainiekin lan egitera ohituta zegoen dantza-maisu entzutetsua zela, eta ohartzen ginen aukera bereziaz gozatzen ari ginela. Oroitzapen polita utzi zigun.

Ana Mendiola eta Arnaldo Patterson
Ana Mendiola eta Arnaldo Patterson.

Bere bikote eta seme-alaben ama izan zen Ana Mendiolak jarraipena eman dio Arnaldo Pattersonen irakaspenei eta besteak beste Patterson teknikan formazioa eskaini izan du.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.