Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Il Circo Italiano: Gaurko saltinbankiak, moixigangak eta giza-dorreak

Dokumentuaren akzioak

Il Circo Italiano: Gaurko saltinbankiak, moixigangak eta giza-dorreak

2017/07/07 09:15
Il Circo Italiano: Gaurko saltinbankiak, moixigangak eta giza-dorreak

Giza-dorrea, Il Circo Italiano, 2017-07-02. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

Antion, Zumarragan, Santa Isabel eguneko ezpata-dantzaz beste behin gozatuta (ikuskizun eta festa bikaina berau) Eibarrera etorri eta Il Circo Italianoren emanaldira joan ginen. Emanaldi dotorea, ikusgarria, duintasunez betea ikusi genuen. Sarreran bertan, azafatari sarrerak erakutsi eta "eskumako harmailan, bigarren lerrotik gora nahi duzuen tokia eseri" euskara garbian esan zigunetik irabazi gintuzten. Akrobata, trapezista, ilusionista, kontorsionista eta pailazoen erakustaldiak liluratuta jarraitu genituen, eta giza-dorre sinestezinak egin zituzten saltinbankiekin aho-zabalik geratu ginen.

2017-07-02_Il-Circo-Italiano_OA_2132120_1600p.jpg
Giza-dorrea, Il Circo Italiano, 2017-07-02. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

2017-07-02_Il-Circo-Italiano_OA_212817_1600p.jpg
Giza-dorrea, Il Circo Italiano, 2017-07-02. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

Giza-dorreak: iragana eta etorkizuna

Kataluniako castellersak eta Valentziako moixigangak giza-dorre ezagunak dira, baina XVII. mendetik aurrera gure inguruko hainbat herritan ageri dira eta Europako eskualde gehienetan ohikoak izan dira moxiganga edo giza-dorreak egiten zituzten dantzari-saltinbankien kontuak.

Nuremberg_Schembartlauf_01.jpg
Giza-dorrea Nuremberg-en (1449-1539)

Lekeition XVIII. mendean aipatzen dira Moxigangak, eta gaur egunera etorrita, Andoain eta Adunako axeri-dantzetan, edo Kuartangoko Trinitate festan urtero ikusi daitezke era horietako formazioak.

Aduna Axeri-dantza 2007_317

Jose Antonio Kijerak "Giza dorreak folklore koreografikoan" izeneko artikuluan (Jentilbaratz, 7) beste hainbat adibide bildu zituen. Horietako batzuk zuzenean gozatu ahal izan ditugu azken urteotan, San Asensioko eta Burgosko dantzariek edo Miranda do Douroko pauliteiroek Ezpalak jaialdian egindakoa adibidez.

2007-05-19_Makila-dantzen-jaialdia-Irunean_IZ_8868.jpg
Pauliteiros Miranda do Douro, Ezpalak, 2007, Iruñea. Argazkia: Iñaki Zugasti.

Horiek denak etorri zitzaizkidan gogora Il Circo Italianoko saltinbanki afrikarrak beraien erakustaldia egiten hasi zirenean. Abiadura, altura, zehaztasuna, indarra, figura aniztasuna... Zer nolako erakustaldia! XXI. mendeko saltinbankiak, moixiganga eta giza-dorre egileak gure begi aurrean izan genituen.

2017-07-02_Il-Circo-Italiano_OA_212652_r.jpg
Giza-dorrea, Il Circo Italiano, 2017-07-02. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

2017-07-02_Il-Circo-Italiano_OA_212719_r.jpg
Giza-dorrea, Il Circo Italiano, 2017-07-02. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.