Dokumentuaren akzioak
Eibarko jaialdiaren kronika
Iruñatik larunbat gauean iritsi eta gaua UNI Hezkuntza Esparruan eman zuten taldeak -Burgos hiriko Danzas burgalesas Justo del Río, Okzitaniako Tolosako Le Poutou eta Betanzoseko Danzas gremiales de marineros y labradores Xovenes do pobo- baita igandean bertan etorri beharrekoak –Iruñeko Danzantes de San Lorenzo, Añorgako Arkaitz Añorgako dantzariak, Oñatiko Oñatz eta, jakina, Eibarko Kezka taldeak- behar zuten ordurako agertu ziren udaletxean, eta Coliseorantz abiatu. Aldez aurretik aditzera emanda zegoen komunikabideetan eguraldi txarra egokitzera, antzokian izango zela jaialdia.
Eibarko Ezpalak jaialdia 12:30ean puntuan hasi zen. Lehen taldea Eibarko Kezka dantza taldea izan zen. Ibartzabal arku-dantza eskaini zuten eibartarrek, hiru aldiz. Izan ere, nola Euskal Jai egunean talde oso-osoa plazaratzen den -haur, gazte eta nagusi- ezinezkoa suertatu zitzaien denek batera dantzatu ahal izatea antzokian. Horretara, hiru txandatan igaro behar izan zuten eskenatokitik. Ibartzabal arku-dantza XX. mendearen hasierako Eibarko dokumentuetan aipatzen den dantza bakarrenetako bat da, eta lehen Gregorio Santa Cruz-ek hamabi neskarentzat moldatu zuen bezala, orain hamasei neska-mutilen taldeetan emateko prestatu du Kezka-k.
Danzas burgalesas Justo del Río taldearen txanda izan zen. Ibilbide luze eta sendoko taldea da, eskarmentu handikoa eta tradiziotik jasotako dantzak eszenaratzen jaioa. Makila-dantza bizi-bizi bat eta La Campiña arku-dantza eskaini zituzten, eta horrekin batera Arco de Frías izeneko egitura ikusgarria osatu zuten.
Danzantes de San Lorenzo taldea aritu zen gero. Euren dantzetako batzuk eman zituzten -arku-dantza bat ere bai artean- kalerik kale dantzan egiten eta, ikusleak gozarazten ezezik, eurak ere gozatzen ohituta dauden dantzarien alaitasunez. Musika ere zoragarri entzun zen antzokian.
Le Poutou taldea taularatu zen. Talde alai eta atsegina da hau eta Les treillles dantza eta muntaia eskaini zuten. Mahats-uzta oparoa eskatzearren, Bako jainko paganoari eginiko eskaintza omen da. Musikaz talde ederra eta jantzi dotoreak ekarri zituzten.
Arkaitz Añorgako dantzariak taldearen txanda zen. Hurrenez hurren, Gipuzkoako uztai txikien eta uztai handien dantzak eman zituzten mutilen eta nesken bi zortzikotek, buruzagi banarekin.
Danzas gremiales de marineros y labradores Xovenes do pobo taldeak egin zuen dantzan gero. Erritual kutsu oso handia zuen kaleko arku-dantza eman zuten, eta dantzarien kopuru handiak batetik, interpretazioaren seriotasunak bestetik eta ia antzeztutako beste zati batzuen artean, oso indar handiko emanaldia ahalbidetu zuten.
Oñatz dantza taldea izan zen. Oñatiko bertako Corpus eguneko dantzak egin zituzten -arku-dantza ikusgarri eta ezaguna ere bai, jakina- eta berriz ere egiaztatu ahal izan zen zer nolako ardura hartzen duten oñatiarrek euren dantzak, musikak eta jantziak zaintzen eta gordetzen. Eredugarria da euren jarrera, alde horretatik.
Jaialdia 14:00ak baino apur bat lehenago amaitu zen, eta eskertzekoa da taldeei euren emanaldien iraupenaz eta sarrera-irteerez eman zitzaizkien argibideak hain zintzo bete izana.Ikusi hemen Ezpalak 2008 jaialdiaren argazki gehiago.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ezpalak jaialdia
Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.
Orain arteko Ezpalak
2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak
Jasotako azken erantzunak
- Ezpalak jaialdia on Ezpalak 2017ko Afitxa 2017/05/09
- Ion Lizarazu on Ezpalak 2017ko Afitxa 2017/05/09
- Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia 2014/06/02
- Patxi Montero on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia 2014/06/02
-
axeri on Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
axeri2009/05/06
-
Urki on Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
Urki2009/05/06
-
on Jo makilak, dantzatu oinak!
-
Kezka - Duguna on Egitaraua
Kezka - Duguna2007/05/10
-
matx on Egitaraua
matx2007/05/10