Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela

Dokumentuaren akzioak

Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela

2017/10/20 12:55
Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela

Animen gaua Eibarko Mandiola auzoan. Argazkia: Ane Sarasketa

Orain hamar urte Euskal Herrian ez zen Halloween ia-ospatzen. Domu Santu eguna bai, Arimen gaua toki gutxi batzuetan ere bai. Baina Halloween filmeetako eta telebistako kontu amerikarra zelakoan lasai egiten genuen lo Domu Santu Egunaren inguruan. 2007ko urrian Bilbon, merkekariak saltzen zituen bazar baten eskaparatean ikusi nituen Halloween-eko hainbat traste (plastikozko kalabazak, disfraz ergelak,...) saltzen zituztela. Harritu nintzen. Barrura sartu eta saltzaileari galdetu nion: "Aizu, ikusi ditut erakusleihoan dituzunak, baina hemen saltzen al dira Halloweeneko gauzak?". "Bai horixe!" erantzun zidan gizonak, "Urtetik urtera aurrekoaren bikoitza ekartzen dut eta dena saltzen da!" esan zidan harro.

Artikulutxo bat idatzi nuen hori kontatuz. Gero etxean atera nuen gaia, eta aitak eman zidan ezustekoa. "Bai, guk ere umetan [50eko hamarkada hasiera], Zizurkilen, baratzetan kalabaza edo arbiak hartu, zulatu, hustu, kandelak jarri, eta bide bazterretan jartzen genituen jendea beldurtzeko". Zur eta lur, gaiaz dokumentatzen hasi nintzen eta blogean joan nintzen nire harridura konpartitzen. Erantzuna harrigarria izan zen, han eta hemen, joan zen agertzen jendea gure aitaren testigantza berdintsuarekin.

Animen gaua 2016 Azpiri
Animen gaua Azpiri baserrian, Eibar, 2016-10-31. Argazkia: Marta Vitores.

Inbasioa eta erresistentzia

Urteotan elkarrizketa ugari egin dizkidate, hainbat hitzaldi eman ditut, artikuluak,... Bi prozesu bateratsu joan dira. Batetik, merkataritza industriaren Halloween inbasioa eremu ia-guztietara iritsi da, eta hiri, herri handi, herri txiki eta auzo, umeek ospatu ala ez, denek badakite zer den. Bestetik, hainbatek euskal tradizioan festa honen, Animen gauaren eta Domu Santu egunaren testigantzak, eske-formulak, mozorro ohiturak eta abarrekoak batu, ezagutzera eman eta bertako ñabardurekin ospatzeko ahaleginak egin dituzte.

Aste honetan Josu Ozaita eta Jaime Altunak, Juan San Martin bekarekin egindako ikerketaren berri eman digute Eibarren. Ikuspegi zabal eta irekia eskaini digute, eta pozgarria da gure begien aurrean gertatzen ari diren aldaketak behatu eta aztertzeko antropologiaren tresnak baliatu dituzten ikertzaileen lana ikustea. Hona gaiari buruzko lotura sorta bat:

    Dokumentuaren akzioak

    Erantzun

    Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.