Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Neguko festak, inauteriak eta hitzaldiak

Dokumentuaren akzioak

Neguko festak, inauteriak eta hitzaldiak

2013/01/18 12:04
Aurten ere hasita nago inauterien inguruko hitzaldiak han eta hemen ematen. Zuzen izateko,  neguko festen inguruan aritzen naiz, eta hitzaldi egutegia ere neguko festen tamainakoa izaten da, hau da, azarotik otsailera.



Animen eguna edo Halloween-etik hasi eta Garizumara bitartean, San Martinak, San Nikolas, Olentzero, Gabon zahar eta urte-berria, Santa Ageda, Inauteriak... Hainbat neguko festaren inguruko kontuak aipatzen ditut hitzaldian, eta bereziki kuestazioak, Santa Claus, Olentzero, mozorro kontuak eta arketipoak moduko kontuak jorratzen ditut.

Orain aste batzuk Zumaian izan nintzen  Inpernupe Kultur Elkarteak gonbidatuta. Hitzaldiak erantzun ona izan zuen entzuleen aldetik, eta Alondegiko Oxford aretoan lagun talde polita bildu ginen. Baina horrez gain, komunikabideetan ere oihartzun polita izan zuen hitzaldiak.  Aiora Larrañagak Urolako Hitzarako elkarrizketatu ninduen aurreko egunetan. Inpernupe elkarteko Axier Lopez antolatzaile lanetan ibiltzeaz gain, ondoren hitzaldiaren kronika egin zuen Argian estreinatu berri zuen blogean: Horra, horra, trans-olentzeroa! Eta Gorka Zabaletak erreportajea egin zuen Baleike aldizkarirako.

Zabaleta hitzaldira etorri eta hitzaldi osoa entzun zuen (hau ez da ohikoa izaten kazetarien kasuan...). Horrekin, niri eskatutako argibide gehiagorekin eta bere kasa bildutako dokumentazioarekin, erreportaje ederra prestatu du Baleike aldizkarirako. Ez naiz harritzen Zabaletak Rikardo Arregi saria irabazi izana orain pare bat urte. Bikain jaso ditu hitzaldian esandako kontu gehienak, eta berak egindako zenbait argazki eder eta maketazio txukunarekin, dotore asko geratu da. Hemen duzue erreportajea:
"Mozorrotzea ez da disfrazatzea" eta horrelako izenburuak jartzen dizkiet hitzaldiei, oraindik ez dut eta izenburu hoberik topatu, beraz, inork alde horretatik ekarpenik egin nahi badu, aurrera.

Hitzaldi egutegia

Aurtengo neguan emandako hitzaldiak eta antolatzaileak hauek:
  • Azaroak 27 Eibar, Irale-Udal euskaltegia.
  • Abenduak 19 Zumaia, Inpernupe elkartea.
  • Abenduak 27 Eibar, Kezka dantza taldea.
Eta datozen asteotan emango ditudanak hemen:
  • Urtarrilak 22, Elgoibar, Haritz dantzari taldea.
  • Otsailak 1, Andoain, Urki dantza taldea.
  • Otsailak 5, Donostia, Irale.
  • Otsailak 6, Mallabia, Orraittio euskara elkartea.
  • Otsailak 27, Getaria, Harritan blai kultur elkartea.


Dokumentuaren akzioak

Mikel S.
2013/01/19 11:10
Zorionak Oier ! beste behin, labur eta zehatz, komunikatzeko abileziaz biltzen dituk oso gai "klabeak" eta gaurkoak. Oso oso ona Gorka Zabaletaren erreportaia. Eskupaper moduan zabaldu beharko litzateke Euskal Herriko kale eta plaza guztietan, ea gauzak argi geratzen zaizkigun. Aipamen txiki bat, gaurko eguna kontutan izanda: ez al duk danborrada pakete berean sartzen? zenbait argazki zahar ikusita, mozorrotzeaz gertuago ikusten dituk, gaur egungo danborzale apain hoietatik baino. Behar bada eskeko izaera galdu dik, baina ni han izan naizenetan elkartez elkarte egiten den peregrinazioak izan zezakek horrelakoaren zantzurik (?)
oier
2013/01/21 16:53
Mila esker Mikel! Danborrada ere bai, noski! Noizbait sartu izan dut, gero kendu ere bai luzeegi zihoalako, eta orain berriz ere sartuta dut gidoian.  Arazoa da, inauteri barregarri zena alarde serio bihurtu dutela Donostian, eta kosta egiten dela orain mozorro hori eranstea.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.