Orain arteko ekarpenak
Tio Javier, ttunttunero ijitoa
2004/07/08
Tio Javier, edo Javier Echeverria, 1830eko hamarkadatik 1908ra, 70 urte baino gehiagoz, San Ferminetako erraldoien konpartsari ttunttunaren musika jartzen ibili zen. 97 urte zituen erretiroa hartu zuenean.
Jalgi Hadi dantzara Berrizen
2004/06/18
Berrizko Iremiñe dantza taldearen 35. urteurrena dela eta Berrizen egingo da "Jalgi Hadi dantzara" Euskal Erromeria Nazionala EDBren laguntzarekin.
Korpus dantzak asteburuan
2004/06/11
Ekainaren 10ean izan zen Korpus eguna, eta beraz, asteburuan izango dira han eta hemen Korpus inguruko ospakizunak. Euskal Herrian ezagunenetakoa Oñatikoa noski, eta dantzarientzat zita erakargarria.
Iztuetaren 1824ko liburua online
2004/06/10
Juan Inazio Iztuetaren Gipuzkoako dantza gogoagarrien kondaira edo historia liburua, 1824koa, osorik digitalizatuta irakurri daiteke Interneten.
Euskal dantzak morris dantzari baten begietan
2004/06/04
Euskal Herrian dantzan izan den Morris talde bateko dantzari batek bere esperientziaren berri eman du Morrisen eztabaida talde batean. Getxoko Itxas Argia taldeak gonbidatuta etorri ziren eta badirudi Abadiñon egindako Dantzari Eguna ikusteko aukera izan zutela.
Leitzako ingurutxoa bizi-bizirik
2004/06/03
Leitzako ingurutxoa bizi-bizirik dagoela frogatu genuen joan den larubatean, maiatzaren 29an, Leitzako plaza ederrean. Leitzako Aurrera dantza taldeko kideak ingurutxoaren oinarriak sendotzeko ahaleginetan dabiltza. Horrela, Galdakaoko Andra Mari dantza taldekoekin emanaldi berezia antolatu zuten.
Dantza bultzatzaileei omenaldia Ibilialdian
2004/05/31
Atzo Ibilaldia ospatu zen Leioan. Urtero euskal kulturaren alor bateko sustatzaileak omentzen dituzte. Aurten dantzaren alorrekoa izan dira eta 12 pertsona eta elkarteri egin zieten omenaldia goizeko 11.00tan. Hona hemen omenduen zerrenda:
Ereintza Kaliforniara
2004/05/26
Errenteriko Ereintza Dantza taldea Kaliforniara dihoa Bakersfield-en ospatuko den NABOren bileran dantza egitera.
World Sword Spectacular 2004
2004/05/25
Datorren maiatzaren 28tik 31ra World Sword Spectacular 2004 jaialdia ospatuko da Ingalaterran. 7 herrialdetako 40 talde eta 700 ezpata-dantzari espero dira datozen egunotan Whitbyn.
Aurtzakaren 25 urteurreneko ospakizunak
2004/05/18
Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen 25. urteurrena ospatzen ari dira 2004an, eta hori dela eta asteburuan izan da ospakizun egitarauko ekitaldi garrantzitsuenetakoa.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Dantzarako sorkuntza zentroa egingo da Errenterian
2013/01/10
Kultura aurrekontuak murriztu eta murriztu dauden honetan pozgarria da horrelako albiste bat irakurtzea. Aipatutako kopuruak potoloak dira, oso argiak ez badira ere. Ondo ulertu badut, [...]
Oier Araolaza - Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea
2012/12/11
Hara, niri ere pasatzean atentzioa deitu dit, eta oso interesgarria kontatu duzuna. Ioannes de Quirno, baler arpoinlaria eta dantzari aparta. Oso polita kontakizuna Aritz! Eskerrikasko!
Oier Araolaza - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren liburuan agertzea harro egoteko [...]
Oier Araolaza - Madonna eta Kalakan: Sagarra jo
2012/12/04
Eragingo diela zalantzarik ez. Aldatu bai, baina noruntz? Hortxe koska.
Oier Araolaza - Bukatu dira oilasko jokoak Amasan
2012/11/20
Oso ona Aritz! Amasan dagoeneko iriarena eta arrautzak dituzte, bakarrik biak elkartzea falta zaie!
Oier Araolaza - Bukatu dira oilasko jokoak Amasan
2012/11/19
Neuk ere uste dut animaliei tratu txarrak egiten zaizkiela festa batzuetan eta horiek ez direla baimendu behar, baina oilasko jokoaren kontu honekin zalantza handiak ditut. [...]
Oier Araolaza - Eguren orkestrarekin erromeria
2012/11/16
Bai, hori da! Mikelue begi luze, ja, ja! Jota dantzatzerakoan ere bikote bat elkarrekin dantzan ageri da.
Oier Araolaza - Company XIV, Barrokoko dantza gaurkotu eta erotikoa
2012/11/15
Konpainia hau oso ona da, baina zehazki bideo hau (film laburra esan daiteke) izugarria iruditzen zait. Pantaila handian jarri eta musika altu jarrita ikustekoa da. [...]
Oier Araolaza - El Mayorazgo de Basterretxe (1928)
2012/11/13
Joe, itxuraz aurreko bideoko dantzari simetrikoarekin afektatuta geratu naiz, eta orain edozein tokitan ikusten ditut ispilu dantzatzen dutenak... Konturatu zarete bideo honetan, dantzari batek zati [...]
Oier Araolaza - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Beñat Aranburu da beraz dantzari ikaragarri hori. Mila esker Aritz peskisagatik! Bai Iñaki, niretzat herritarren "gorputz espresioa" nabarmena da. Dantzarako aire berezi bat dute, tentea, [...]