Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak World Sword Spectacular 2004

Dokumentuaren akzioak

World Sword Spectacular 2004

2004/05/25 18:19

World Sword Spectacular 2004 Jaialdia Whitby izeneko herrian ospatuko da, North Yorkshire konterrian. Ez da urtero egiten den jaialdia, 1996, 1998 eta 2000an egin zen, eta lau urteko atsedenaren ondoren 2004an egingo da.

Britainia Handiko 28 dantza taldez gain Italia, AEB, Txekia, Beljika eta Alemaniako taldeak parte hartzekoak dira bertan. Euskal Herritik ere ordezkari bat izatekoa zen, Markiñako Zerutxu, baina azken orduan ezinezkoa egin omen zaie bertaratzea. 2000ko jaialdian Markiñako Zerutxu eta Irungo Kemen dantza taldeak izan ziren euskal ordezkariak.

Britainia handiko taldeen artean ezpata luzeko dantzariak (longsword) eta ezpata motzekoa daude (rapper), baina ezpata motz hauek ez dira euskal ezpata-dantzetatko ezpata txikiekin nahastu behar. Ezpata luzeak bezala erabiltzen dira, elkargurutzatuz eta konbinatuz egitura desberdinak sortuz.

Dantza saio eta kalejirez gain, hitzaldiak, ikastaroak eta mahainguruak izango dira jaialdian, denak ezpata-dantzen ingurukoak.

Aurtengo jaialdian Renaat Van Craenenbroeck-i omenaldia egin nahi zaio. Renaat Van Craenenbroeck 2001ean hil zen Beljikako ezpata-dantzari eta ikertzaile handia izan zen. Europako ezpata-dantzen alorrean aditu handienetakoa izan zen, eta ezpata-dantzak berreskuratu eta birsortzeko ahalegin handia egin zuen. Euskal Herrian ere izana zen Van Craenenbroeck ezpata-dantzak ikusten. Juan A. Urbeltz ezagutu zuen Txekiako jaialdi batean eta Euskal Herrira etorri zenean Markinako ezpata-dantza ikustera eraman zuen Urbeltzek. Ondorioz, Markinako Zerutxuko dantzariekin harremanetan jarri zen Van Craenenbroeck eta harrezkero Xemeingo ezpata-dantzariak maiz izan dira Beljikan eta Ingalaterran beren ezpata-dantza erakusten. Hona Trevor Stonek idatzitako testua Renaat Van Craenenbroeck omenduz: Hommage à Renaat Van Craenenbroeck

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.