Dokumentuaren akzioak
Korpus dantzak asteburuan
Oñatiko dantzariek ez dute lan makala egiten asteburu honetan Korpus jaia dela eta. Ostiralean hasi eta igandera bitartean herri osoko txoko guztietan dantzatuko dituzte beren dantza bereziak. Gaur eskoletan izango dira, bihar baserriz baserri eta auzoz-auzo Oñatiko bazter guztiak bisitatuko dituzte eta igandean prozesioa eta plazako emanaldia. Igande arratsaldeko emanaldiaren aurretik Oñatz-eko dantzari bati entzun nion hiru egunotako emanaldien kontaketa egiten jardun zuela eta, besteak beste, 65 arku-dantza eta 80 banako inguru egin omen zituztela hiru egunetan.
Korpus eguna egutegi liturgikoaren arabera ezartzen den data horietakoa da. Bere garaian Mikel Aranburuk primeran azaldu zuen hori Dantzariak aldizkarian eta argibide haiei jarraituz bildutako datak eta azalpenak hemen dituzue.
Orain 15 urte arte Korpus eguna jai eguna zen, baina 1990ean ezabatu zen jai hori EAEn eta harrezkero asteburuan egiten dira ospakizunak. Aurten Oñatin Korpus egunean bertan zenbait ekitaldi egin dituzte
Dokumentuaren akzioak