Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tio Javier, ttunttunero ijitoa

Dokumentuaren akzioak

Tio Javier, ttunttunero ijitoa

2004/07/08 17:36

San Ferminen inguruko gehigarri berezietan ttunttunero ijito bati buruzko artikulu oso polita dator gaurko Diario de Noticias-en. Iruñeko San Ferminetako ttunttunero, danbolintero edo txistularien inguruko hainbat datu eta istorio interesgarri bildu dituzte ikertzaileek (Mikel Aranburuk eta Jesus Ramos-ek adibidez) eta hau ere aipatua izango dute beren lanetan ziur aski.

Tio Javier, edo Javier Echeverria, 1830eko hamarkadatik 1908ra, 70 urte baino gehiagoz, San Ferminetako erraldoien konpartsari ttunttunaren musika jartzen ibili zen! 97 urte zituen erretiroa hartu zuenean. Omenaldia egin zioten, baina hara, 1910ean, 99 urte zituela, berriz ere erraldoien konpartsan txistua jo behar zuela pentsatu eta Linzoain-etik abiatu zen Iruñerantz. Oinez noski, eta bidea luzea denez eta 99 urte gutxi ez direnez, 4 egun behar izan zituen Iruñeara iristeko. Iritsi zen, baina bere eskuek ez ziotela nahi bezala erantzuten ikusita, txistua eta danbolina gorde, eta isilik lagundu zuen konpartsa. Urtebe beranduago hil zen Javier Etxeverria, ttunttunero ijitoa, San Fermin ondoko egunean.

Tío Javier, el chunchunero gitano 8 de julio de 1911

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.