Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Leitzako ingurutxoa bizi-bizirik

Dokumentuaren akzioak

Leitzako ingurutxoa bizi-bizirik

2004/06/03 16:58

60ko hamarkadan ikasi zuten Galdakaokoek Leitzako Ingurutxoa Leitzan bertan. Kepa Artetxe Galdakaoko dantza maisuak prestatutako Andra Mari taldeko dantzariek eskaini zuten beraz lehengo ingurutxoa Leitzako plazan. Ondoren herritarrak, Aurrera taldekoak, dantzatu zuten ingurutxoa. Azken urteotan dantza gertatu diren aldaketa batzuk berreskuratu dituzte TVEko “Raices” saioko grabaketa zahar bat aztertu ondoren.

Galdakaoko Andra Mari talde sendoa eta zorrotza dela ezaguna da, eta ingurutxo ederra eskaini zuen. Baina Leitzako Aurrera ere primerako taldea zela erakutsi zuen, eta are gehiago, etorkizuna ere ziurtatu duela, aurresku eta atzesku lanetan jardun zuten dantzarien gaztetatasuna eta dohainak ikusita.

Bi taldeek plazaratutako ingurutxoen artean diferentzia txikiak antzeman zitezken, eta horien nondik norakoak aztertu eta bideratzeko tartea dute orain. San Tiburtziotan dantzatuko dute berriz ingurutxoa Leitzako dantzariek, eta ordurako, XX. mende hasierako dantzarien antzeko jantziak eginak izango dituzte. Izan ere, argazki zaharrak aztertuta orduko jantziak berreskuratzea pentsatu dute eta larunbat goizean herrian egindako diru-bilketan 3.000 eurotik gora jaso zituzten helburu horrekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.