Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jalgi Hadi dantzara Berrizen

Dokumentuaren akzioak

Jalgi Hadi dantzara Berrizen

2004/06/18 22:57

Berrizko "Jalgi hadi dantzara" jaialdia NAZIO MAILAKO BIGARREN ERROMERIA izango omen da. Hurrengoa 2006.urtean, Araban izango da.

Antolatzaileek honela aurkeztu dute ekimena:

Zer da "JALGI HADI DANTZARA?" Euskal Herrian gainbeheran dauden plazako dantza eta erromeriak berreskuratu gura dituen jaialdi erraldoia da.
Honetarako, Euskal Herriko herriren bat aukeratuko da urte birik behin. Gure kulturaren arlo garrantzitsu honi bultzada emateko ezinbestekoa da dantzazale guztion partaidetza, eta zelan ez, zeurea ere.

Honegatik guztiagatik, Euskal Herria dantzan jarri behar dugulako, etor zaitez eta egin dantza besteokin batera!!

Egitaraua:

11:00-tan Kalejira, 12:30 Dantza ikuskizuna, 14:30 Herri Bazkaria, 18:00 -
21:00 Erromeria eta 22:00-etatik aurrera Dantzaldia.

Erromeriako Partehartzaileak:

Xabier Amuriza
Zabale -Larrañaga
Eneritz- Edurtzeta
R. Etxeberria- k.Arrizabalaga
J.Santamaria - S. Bikandi (Albokariak)
Bizkaiko Gaiteroak
Durangaldeko txistulariak
Herrialde bakoitzeko bikoteak
Tapia ta Leturia

Bazkariko Menua:

Patatak Errixar Erara
Oilasko izterra letxugarekin
Ijito besoa izozkiarekin
Kafea, pattarra, edariak

10 euro eta txartelak salgai: Berrizko Polikiroldegia (946824374), Fonda
taberna (946824009), Euskal Dantzarien Biltzarra (94 4432883)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.