Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantzak morris dantzari baten begietan

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak morris dantzari baten begietan

2004/06/04 16:45

Ingalaterrako Kent konterriko Headcorn herrikoak ziren Euskal Herrira etorritako morris dantzariak. Headcorn Morris da beraien morris taldea. Taldeko kide Pete Thomas-ek posta zerrenda horretara bidali duen mezu honetan azaltzen duenez, Getxoko Itxas Argia taldeak gonbidatu zituen herriko jai batean parte hartzera. Eta igandean 50 dantza talde eta 3000 dantzari inguru bildu zituen jaialdi handi bat ikusteko aukera izan omen zuten. Itxura guztien arabera abadiñoko Dantzari Eguna dela dirudi.

Ikusitako dantza emanaldi handi horretatik gauza askok atentzioa deitu zion Pete Thomas-i. Gizonezkoen dantzek Costwold morris-en dantzekin estilo antzekotasun handia dutela dio, baina dantza klasikoarekin antz handiagoa dutela euskal dantza horiek. Talde desberdinek dantza bera egiterakoan oso diferentzia gutxi izaten direla nabarmentzen du, eta aldiz, talde berak egiten dituen dantzen artean diferentzia handiak izaten direla dantza batetik bestera. Dantza herri honentzat oso garrantzitsua dela nabarmentzen dela dio, eta bandera guztiak ikurrinak zirela eta iragarpen guztiak euskaraz egiten direla.

Iaz Sidmouth-en euskal dantzen ikastaro bat egin zela aipatzen du, eta makil jokoekin egindako pare bat makila-dantza ikasteko aukera izan zutela. Ba 50 talde denak batera makil-joko haiek Sidmouth-en ikasi zutenaren abiadura bikoitzean egiten ikustea ikusgarria izan zela dio.

Bestalde, Bilbon pasiatzen zebiltzala, denda batean morris ingeles talde bat ageri zen kartela ikusi zutela zion, hobby horsea eta guzti ageri zirela. Euskaraz omen zegoen afitxa eta itzultzeko eskatu ondoren English Morris Dancing ikastaro baten iragarpena zela esan zietela. Irakasleak Peter William eta Eleanor Mary Oakley. Inork horri buruz zerbait gehiago dakien galdetzen du.

Morris Dancing Discussion List edo Morris Dantzan Eztabaida Zerrendan alor horretako posta zerrenda garrantzitsuena da eta mundu osoko ehunka morris zalek jarduten duten morris dantzen inguruan hizketan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.