Orain arteko ekarpenak
2006/04/11
Sokadantzari eta Elgoibarko Izarrako umeen
irakaskuntzari begira eman zituen lehenengo urratsak Haritz Dantzari
Taldeak, baina taldea indartzen joan ahala emanaldiak zabaltzeko gogoa
piztu zen. Umeei irakasteko ikasten ziren dantzen kopurua hazten zihoan
eta gutxi behar izan zuten dantzari helduen talde iraunkorra osatu eta
dantza saioak eskaintzen hasteko.
1976an, Trinitateetako danborradan dantzatu zuten dagoeneko dantzari
gazteek. Urte horretan bertan, ekainaren 9an, Morkaikok ...
2006/04/11
1.1 Elgoibarko aurreskuaren soka luzea
Koldo Lizarraldek eta Pello Arrietak
artxiboetan egin duten bilaketa lan sakonak erakutsi du dantzak soka
luzea duela Elgoibarren. Agiriak testigu ditugunetik, hamaika gosari,
bazkari, otordu eta ardo-zahagi jan-edan dituzte dantzariek
dantza-lanen ordainetan. Izenik gabeko ehundaka dantzarik osatzen duten
soka luze horrek eutsi dio gaurdaino dantza egiteko ohiturari
Elgoibarren eta ohitura horrek dantza berezi bat jarraitzen du
erakusten ...
2006/04/11
Elgoibar Dantzan
Edukiak:
Juan Antonio Urbeltzen hitzaurrea Koldo Lizarralde Elberdin: "Ezpata dantza Elgoibarren" Pello Arrieta Soraiz: "Dantzak Elgoibarren" Jose Inazio Sarasua Garate: "Elgoibarko Dantzariak" Oier Araolaza Arrieta: "Haritz euskal dantzari taldea. 25 urte dantzan" Koldo Lizarralde Elberdin: "Danbolinteroak Elgoibarren"
**********
Fitxa teknikoa:
Elgoibar Dantzan
Argitarapena: Haritz EDT, Elgoibarko Udala, Grupo Danobat, Ongarri KE.
...
2006/04/11
AGIRRE SORONDO, Antxon.
1990: "Siglo XVIII: tamborileros en Eibar" in Revista
Eibar, 1990.
ARANA MARTIJA, Jose Antonio.
1977: Elai Alai: Euskalherriko lehenengo
koreografi taldea, Gernika-Lumo: Gernika Kultur Elkartea.
1986: Eresoinka. Embajada cultural vasca 1937-1939, Vitoria-Gasteiz:
Eusko Jaurlaritza.
ARANBURU URTASUN, Mikel.
1997: ...
2006/04/11
21x15,5 zmko tamainako orri koadrikulatuz osatutako koadernoetan idatzi
zituen dantzak. Tinta urdineko lumaz, oinarrizko azalpenak idatzi zituen lehenengo
orrietan, eta urratsa esplikatu ostean, koreografien bilakaerak jaso zituen ondokoetan.
Koreografiak adierazteko lumaz marraztu zituen koadro desberdinak, dantzari bakoitzari
zenbaki bana egokituz, eta mugimenduak kolore gorrizko geziekin adierazi zituen.
Sistema soila baina pazientzia handiz gauzatzekoa zen eta horrela
...
2006/04/11
1. Gregorio Santa Cruz
Díganos: ¿Cómo se celebraban antes en Eibar
los "sanjuanes"?
Hace cincuenta años nuestras fiestas tenían el sabor típico de las
fiestas de los pueblos. Eibar era la mitad de ahora y existía entre la juventud,
principalmente, más armonía, más unión. De esta forma era fácil organizar
festejos.
De estos, ¿cuáles eran los
que más sobresalían?
La víspera de San Juan daban comienzo las fiestas de ...
2006/04/11
1. Lehenengo urratsak
Gregorio Santa Cruz Beristain 1898ko maiatzaren 24an jaio zen
Ondarroan. Lau anaia artetik gazteena zen Gregorio. Aita, Teodoro, hospizioko umea zen.
Hospizioan Teodoro Andres Avelino zituen izen-abizenak, baina ondarrutar familia batek
hartu zuen eta Santa Cruz abizena hartu zuen. Manuel izenarekin ezagutzen zuten askok
Teodoro Santa Cruz. Teodoro, Josefa Beristainekin ezkondu eta lau seme izan zituzten:
Manuel, Jose, Inazio eta Gregorio.
Anaia ...
2006/04/11
XV. mendetik aurrera dokumentatzen hasten diren dantzek ibilbide
luzea egin dute XXI. mendearen atariraino iritsi arte. Baina esate baterako, datu gutxi
daukagu XV. eta XVI. mendeko agirietan aipatzen diren ezpatadantzek gaur egun ezagutzen
ditugunekin zerikusiren bat duten esateko. Hala ere, janzkerak, dantzatzeko moduak eta
doinuak aldatu badira ere, dantzen oinarrizko egiturak berberak direla pentsarazten digute
datu apurrek.
XV. mendetik aurrera udaletxeetako administrazio ...
2006/04/11
Dantza Tradizionalak komunitateko
partaide garela sentiarazten digu. Gure aurretik izandako belaunaldiek dantza egiteko
zuten modua jaso dugu, eta horrek, gure guraso, aiton-amona eta birraiton-amonekin
identifikatu eta eurengana hurbiltzen gaitu. Garenak gara gure aurrekoak izan direlako eta
etorkizunari begiratzen diogulako.
Urteak konbentziozko neurri eta zenbakiak badira ere, gaurdaino iritsi
zaigun ondareak egin duen ibilbide luzea antzemateko perspektiba ...
2006/04/10
Ballet Biarritz junior-eko kide izateko audizio deialdia martxan da berriz. Ballet Biarritzek sustatutako formakuntza konpainia gaztearen igarren ekitaldia izango da. Ekainaren 6an egingo da audizioa Donostian, Egia Kultur Etxean.BBj-ren bigarren ekinaldi honek 2006ko irailaren 7tik 2007ko abuztuaren 31rarte iraungo du. 18 eta 22 urte bitarteko dantzari gazteei zuzendutako deialdia da.
Orain arteko erantzunak
2014/12/10
Urteterdi pasa da Susana Beltran de Heredia bere aitonak 1950 inguruan egindako filmazio batzuekin etorri zitzaigunetik. Hura sorpresa dantza irudi eder haiek ikusita! Dantzan-en argitaratzeko baimena eskatu genion, eta baietz esan zigun Susanak, baina irudiak ondo prestatu eta dokumentatu behar genituela adostu genuen. Luze jo digu lanak, baina uste dut merezi zuela irudi hauek ahalik eta txukunen eta ongien dokumentatuta argitaratzea. Behin sareratuta oraindik zuzenketa, argibide eta osaketa gehiago iritsiko dira, eta horiekin borobitzen joango da irudiek duten balioa.
2014/12/04
Bideo hau (eta aurretik ikusi izan ditugun beste batzuk ere bai, baina hau oraindik era bortitzagoan) zaplazteko handi bat bezala sentitzen dut nik gure (irakur bakoitzak gure hori nahi duen eran, euskal dantzari edo jar ezazue nahi duzuen abizena...) dantzari aurpegietan. Gure dantzen zailtasun, edertasun, ikusgarritasun, berezitasun, bakantasun konparaezinaren aparretan ia itota ibiltzen gara maiz, eta hara, gure handikeria horiek eraikitzeko behar ditugun artifizio guztiak alperrikakoak eta trabazkoak izan daitezkeela esaten digu bideo honek. Emakume eta gizonezkoen debatea, jantziei buruzko kezkak, eszenaratzeari buruzko ardurak, gaitasun tekniko eta prestakuntza akademikoaren nahitaezkoei buruzko kaparradak... Azkenaldian telebista, facebooka eta uasapa, zein baino zein harrigarriagoa eta sinesgaitzago den ume akrobata-birtuoso-dantzariz betetzen zaigun unean bideo hau itxaropen izpi bat bezala hartzen dut. Posible da, bai, posible da edonork egiteko moduko dantza egitea eta gainera jendea hunkitzea. Biba dantza eta biba Igdireko erreginak!
2014/12/01
Eskerrikasko zure erantzunagatik Ane!
2014/11/10
Joseba Juarez-en dantza ibilbideen zati txiki bat bakarrik ezagutzen dugu, eta horregatik luzatu dugu eskaera denon artean ekarpenak eginez osa dezagun. Nik azken aldiz aurtengo uztailean izan dut harremana berarekin. Nati Bohé Argentinako euskal dantza-irakaslea Ordiziara joatekoa zen Santanazaleen esku-dantza ezagutzera, eta Josebari deitu nion, festaren ordutegi eta xehetasunak argitu eta Natiri lagun ziezaion. Ohi bezala adeitsu eta zerbitzari erantzun zidan Josebak. Natiri harrera beroa eskaini zion eta ia-ia eskutik eraman zuen batetik bestera, santanazaleen tradizio zahar eta ederraren kanpoko eta barruko kontu guztiak erakutsiz, aurretik besteokin egin izan zuen bezala. Mila esker Joseba zure laguntasuna oparitu diguzulako eta dantza alorra zure izaera alai eta atseginarekin busti duzulako.
2014/11/08
Familiari, dantzako familiari eta lagun guztiei besarkada estuena. Ezin onartu, ezin sinistu, ezin irentsi Joseba Juarez lagun eta dantzari prestuaren agurrik gabeko agurra. Dantzan bego, bai horixe.
2014/10/09
Sentzilloak hankak altxata egiteko joera horren berri Argia dantzari taldeko maisuen bidez izan nuen nik lehen aldiz, 1995 urtean, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean Iñaki Arregik, Jexux Larreak eta Fernando Aristizabal-ek emandako "Jira Galdua - Gipuzkoako taula gimnastiko-koreografikoa" ikastaroan. Sentzilloak positibo-negatibo iraulketa bat izan zuela azaldu arren, eta agurra-erreberentzian egiten den lehen urratsak (destake laterala bezala izendatzen den hori) pauso bera, sentzilloa, abiadura mantsoan eta apainduraz hornitua dela azaldu arren, urteak behar izan nituen esplikatu ziguten hura behar bezala barneratzeko. Horrelako bideoak ere oso lagungarri gertatzen dira:
http://www.dantzan.com/[…]/frantisek-pospisil-euskal-dantzak-1927Gaur egun askok sumatzen dugu 1940-50 hamarkadetako Goizaldi izan zela ziur aski dantza egiteko molde zahar hori eraldatu eta berria egosi zuen lapikoa. Badirudi dantzakera irauli, estilizatu, kuadratu eta simetria zorrotzekoa Candido Pujana eta Montes-Oronoz-Gordejuela belaunaldien artean garatu zela. Ez dakigu Gordejuela sukaldakari nagusi edo pintxe izan ote zen, baina bai sumatzen dugu haren eskutik (edo oinetatik) lortu zuela distira eta hedapen handiena eredu horrek, Gipuzkoako dantzakera eredu nagusi bihurtuz. Poliki-poliki molde zaharra estaltzen joan da, ia-ia desagertarazi arte, nahiz eta han eta hemen uste baino arrasto gehiagok irauten duten.
2014/09/28
Kaixo Patxi,
Tira, nik bi kontu oso desbedin ikusten ditut hemen. Lehenengoa da ea eskola horretan euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketa batzuk egon beharko liratekeen ala ez. Bestea da, ea Euskal Herrian goi mailako edozein dantza (garaikide, klasiko, nahi den abizena jarrita) ikasketak egiten dituzten ikasleek euskal dantza tradizionalari buruzko gutxieneko ezagutza batzuk jaso beharko lituzketen ala ez. Nire artikuluan bigarren kontu honetaz dihardut, euskal dantza tradizionaleko ikasketarik bertan ezartzea ez baita une batean ere kontemplatu, eta beraz, hor ez baitago dezepziorik, aurreikusitakoaren konfirmazioa baizik.
Beraz, nire kritika nagusia da —eskola berrirako egin den ikasketa planen zirriborroa irakurri ondoren—, eskola horretan goi mailako dantza ikasketak egingo dituzten ikasleek, lau urte eta gradu mailako titulazio bat jaso arren, ez dutela euskal dantza tradizionalaren inguruan ia-ezer ikasiko. Plataforman aipatu dudanez, hemen ezagutu ditugu Utah-ko Unibertsitateko dantza ikasleak euskal dantza tradizionala ikastera etorrita, beraien irakasleak formazioan horrek garrantzi handia zuela sinesten baitzuen. Ikasketa plan honekin gerta daitekeena da dantza titulazioa eskuratzen duen ikasleek euskal dantza tradizionalari buruz ezta arrastorik ere ez izatea. Adibidez, Royal Balleteko dantzari honek ba ote daki saio didaktiko honetan egiten dituen "Rond de Jambe en l'air" eta "entrechat six" irekia, euskal dantza tradizionaletan bizi-bizi daudela, ez soilik Vestris-en oroitzapenetan?Royall Balleteko zuzendari artistiko izan zen Ninette de Valois-ek bazeken hori. Bilboko eskola honetako ikasleek jakingo dute? Ez, ez dirudi. Horixe da nik salatzen dudana nire artikuluan. Eta noski, horrek ez du batere zerikusirik euskal dantza tradizionaleko kideon premiekin. Baina hala ere larria eta salagarria iruditzen zait.
Lehenengo kuestioari buruz, alegia, euskal dantza tradizionalaren alorrean behar dugun eskola goitik etorriko zaigun zain egon beharrean geuk eraiki behar dugun, beno, bai, ados nago, akaso hobe litzatekeela azpitik sortu eta eraikiko bagenu. Ez nago ziur horretaz, baina tira, teorian azpitik eraikitzea egokiagoa izaten da goitik hastea baino. Baina hori horrela izanda ere, nik ez dut uste administrazioa horren erantzunkizunaz libratu behar dugunik eta gu (ados jartzeko gai ez garalako, horren premiaren kontzientzia ez delako zenbaitek nahiko genukeen bezain konpartitua edo ados jarrita ere ahuldade handia dugula indar egiteko) ez bagara gai horretarako (eta orain arte ez gara gai izan) beharrezkoa ikusten dut erakundeek ekimena bere gain hartzea. Hain zuzen ere horretarako daude (besteak beste) erakundeak, jendartean antolatzeko gai ez garan gauzetan ardura hartzeko: babes soziala, garraio-bideak, azpiegiturak, hezkuntza... Bai, hezkuntza, eta hau hezkuntza da.
Egunotan han eta hemen ikusi dut (baita LKSren txostenean ere) Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola ekipamendu kulturala edo kultur gastu bezala aurkezten. Eta ez nago batere ados horrekin. Hau ez da kultura. Hau Hezkuntza da. Eta Hezkuntzan askoz onartuago daukagu erakunde publikoen ardura eta ekimenerako zilegitasuna. Euskal Filologiako unibertsitate ikasketak ez ziren martxan jarri euskara irakasleekin elkar hartu eta proiektu bat adostu zutelako. Gotzon Garatek Deustun martxan jarri zituen oso modu xelebrean, ezer antolatu aurretik prentsan oharra argitaratuz, "datorren ikasturtean euskal filologiako ikasketak eskainiko ditu Deustuko unibertsitatean". Ikasleak izen-emateko deitu zuten eta dekanoak ez zuen beste erremediorik izan ikasketak martxan jartzeko. Ondoren EHUn filologiak eskaintzen hasiz gero euskal filologia eskaini beharra zeukala argi ikusi zen, eta hor ere goitik ekin zitzaion. Euskaltegiak eta ikastolak azpitik sortu ziren (dantza talde eta dantza eskolak bezala), baina filologia ikasketak goitik. Horrelako mila adibide daude. Oraintsu Energia Berriztagarrietan ikasketa berriak jarri dira Eibarko Unibertsitate Esparruan. Unibertsitate agintariek aurreikusi dute egon daitezkeela ikasleak hori ikasteko prest eta ikasketak martxan jarri zituzten. Dantza tradizionaleko sektorea batu eta ikasketak batzuk martxan jartzea albiste ona litzateke, baina hori ez dela gertatzen ikusita erakunde publiko zein unibertsitate batek martxan jartzea ere albiste ona litzateke nire ustez.
2014/09/11
Kaskainetak, kriskitinak... Hor ere mundu oso bat ikasteko eta lantzeko! Gure dantzen historian zenbat erabili izan diren eta gaur egun zein baztertuak ditugun!
2014/09/02
Programa hau oso adibide ona da ikusteko ze gauza interesgarriak egin daitezkeen ideiak, ezagutza eta baliabideak daudenean. Gurean amestu, amesten ditugu horrelako saioak, baina...
2014/07/31
Gipuzkoako dantzen dantza-maisu handi bat, ziur aski gaur egungo Gipuzkoako dantzakeran eragin handienetakoa izan duen dantza-maisua joan da. Pujanatarrak maiz aipatzen dira, baina gaur egun Gipuzkoako dantzak egiteko talde gehienetan darabilgun estiloan Gordejuelaren aztarna nagusi dela esango nuke.
Webgune honetatik kanpo ez dirudi oihartzun handirik izan duenik Iñaki Gordejuelaren heriotzaren albisteak, eta dantzariok dugu horren ardura. Geu ez bagara konsziente nor izan den Gordejuela, bere dantzakera eredutzat dugunok ez badakigu nor izan den Gordejuela, zer eskatuko diogu ba dantzari ez direnei?