Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

12. Hirugarren milurtearen atarian

2006/04/11

Zer egiten du 2000. urteko gazte batek dantza tradizionalak dantzatzen? Ba al du zentzurik hirugarren milurtearen atarian folklore dantzak egiten jarraitzerik? Euskal dantza krisiak jota omen dago azken 20 urteetan. 60-70eko hamarkaden boomaren ondoren krisi existentzialistaren gaitzak jo zituen dantza talde gehienak, eta ez dirudi 90ekoan horri buelta ematerik lortu zaionik. Erreferentetzat ziberkultura eta internet dituen gizartean, harrigarria gertatzen da Elgoibarren ia 300 ikasle izatea ...

Gehiago irakurri

11. 1998, Haritzen XXV. urteurrena

2006/04/11

1998an Haritz Dantzari Taldearen 25. urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi burutu ziren. Udalaren babesarekin urte osoan zehar aparteko ekitaldiz bete zuten Elgoibar eta San Bartolome egunean plazaratu zen sokadantza bereziarekin jo zuen gailurra urteurrenak. Bezperan, 1998ko abuztuaren 23an, 25 urtetan egindako lana txalotuz herriko Urrezko Domina eskaini zion Gillermo Garate alkateak Elgoibarko Udalaren izenean Haritz dantzari taldeari eta San Bartolome egunean, Haritzen lehenengo sokan parte ...

Gehiago irakurri

10. Egunean egunekoa eta tokian tokikoa: Haritz Elgoibarren

2006/04/11

Azken urteotako Haritzen ekitaldi kopuruei begiratuz gero pentsa liteke Elgoibar dantzaren herria dela. Ez dago ekitaldi ofizial, ospakizun, inaugurazio, jai, ongi-etorri, urteurren, harrera ekitaldi edo bestelako ekintzarik Haritzen dantzari eta Udalaren txistularirik gabe. Horretaz gain, herritarrei zuzendutako dantza solteko eta erromeriako ikastaroak burutzen dira. Urtea, katekistek antolatzen duten Erregeen kabalgatarekin hasi eta Gabon Zaharreko feriarekin bukatzen du dantza taldeak. ...

Gehiago irakurri

9. Enbor bereko adarrak: familien pisua dantza munduan

2006/04/11

Familia izan da euskal tradizioan kulturaren transmisiorako espazio garrantzitsuena. Nekazal gizartetik hiri bizitzara pasa arren, kultura tradizionalaren zenbait alorretan eragina izaten jarraitzen du familia bidezko transmisioak. Horrela gertatzen da dantzan ere Haritz Dantzari Taldean bertan froga daitekeenez. Dantzaren munduarekin lotura handia erakutsi duten zenbait senitarte jaso ditugu hemen adibide moduan. Familia bereko kideek dantzarako joera erakutsi duten kasu ugari dagoen moduan, ...

Gehiago irakurri

8. Gipuzkoako dantzen ordezkari

2006/04/11

Elgoibarko sokadantza oinarrian hartuta eta Euskal Herri osoko dantzak ikasi eta aurkeztu arren, zerbaitek nabarmendu badu Haritz Dantzari Taldea, bere herrialdeko, hau da, Gipuzkoako dantzak ahalik eta txukunen aurkezteko ahalegina izan da. Lan horretarako erabakigarriak izan dira Haritzeko dantzariek izan dituzten dantza maisu apartak. Juan Antonio Urbeltz eta Argiako dantza maisuak batetik: Iñaki Arregi, Jexus Larrea eta Fernando Aristizabal. Eta Goizaldiko Iñaki Gordejuela dantza maisua, ...

Gehiago irakurri

7. Gure-Kai, Kezka eta Haritz: Deba Beheko dantzariak

2006/04/11

1970ko eta 1980ko hamarkadetan bailarako dantza taldeekin zenbait harreman izan zituen Haritzek. Debako Gure-Kai dantzari taldeko Txaro Garatek irakatsi zizkien elgoibartarrei Iribaseko Ingurutxoa 70eko lehen urteetan eta 80koetan, berriz, Debako San Roke eta Jorrai dantzak ikasi zituzten Haritzekoek Gure-Kaikoekin. Eibarko Kezkako dantza taldearekin Banako Zaharra ikasi zuten 1984an Haritzeko dantzariek. Gainera garai horretan dantza jaialdi bateratuak antolatu zituzten Haritz eta Kezkak, ...

Gehiago irakurri

6. Musikariak

2006/04/11

Haritz Dantzari Taldeko dantzariak zorionekoak dira 25 urte horietan dantzan egin ahal izateko doinuak jartzen izan dituzten musikariekin. Txistulari edo danbolinteroak dira dantza talde batek behar beharrezko dituen musikariak. Badira afinazio eta trebetasun aparta erakusten duten txistulariak, baina dantzariak nahiago izaten du dantza ezagutuko duen danbolinteroa. Poltsikoko txistulariak ere ez dio laguntza handirik eskaintzen dantzariari, dantzaren erritmoa jarraitzeko beharrezkoa duen ...

Gehiago irakurri

5. Dantza taldearen euskarria: Dantza Eskola

2006/04/11

Haritz Dantzari Taldearen sorreran eta 25 urteko ibileran sokadantzak taldeari bizkar-hezurra eskaini badio, Dantza Eskola izan da taldea hezur-mamitu eta biziarazi duen odola. Haritzen sorrerako bultzatzaile nagusia izan zen Ion Arrietak ez du duda izpirik agertzen dantza taldea eta eskolaren arteko loturari dagokionean: "Nik ez nuke ipiniko Haritz Dantza Taldearen sorrera umeen dantza taldearekin loturarik izan gabe. Biak batera". 1966garren urte inguruan abiatu zuen Elgoibarko Izarra ...

Gehiago irakurri

4. Juan Antonio Urbeltz eta Haritz Dantzari Taldea

2006/04/11

4.1. Juan Antonio Urbeltzen argia Euskal dantza tradizionala eta folklorearen alorreko pertsonalitaterik interesgarrienetakoa dugu Juan Antonio Urbeltz. Euskal dantzaren historian eta norabidean funtsezko eragina izan duen gizona da, denboran eta planteamentuetan aitzindaria. Euskal Herri osoko dantza taldeetan nabari daiteke bere lanaren arrasto sakona. Pribilejioa, plazerra eta ohorea da Haritz Dantzari Taldearentzat, dantzan emandako lehenengo urratsetatik Urbeltzeniaren iturri ...

Gehiago irakurri

3. Nazioarteko folklore jaialdiak

2006/04/11

1986an Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldearekin harremanetan hasi ziren Haritz dantzari taldeko kideak. Odeoian ospatzen ziren jaialdiei segida eman nahian Juan Antonio Urbeltzengana jo zuten eta honek Portugaleteko taldeari bisita egitea aholkatu zien. Jose Inazio Sarasua eta Lourdes Odriozola Elai-Alaiko Jose Inazio Beitiarekin jarri ziren harremanetan eta berehala bizkaitarrek beren konfidantza osoa eskaini zieten elgoibartarrei. 1974. urtetik munduko folklore jaialdi ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Bai horixe!

2011/05/24

Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren bastonersak makila-dantzak eginez, ball de gitanes delakoak (zinta-dantza eginez), mota askotako musikariak, e.a. castellers-ak ere ikusgarriak, herriko kale estu horietan.

pausoak

2011/05/09

Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak jotzen ere a zer erakustaldia.

Bai horixe!

2011/03/02

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.

horrela egiten da

2011/02/08

Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta eredu bakoitzetik zer jaso nahi duen eta horrekin osatzen du berea.

Beste gauza bat da zer esaten dugun egindakoaz, nola kontatzen dugun, baina praktikan materialak handik eta hemendik bilduta "berregiten" aritzen gara. Urbeltz-ek, Levi-Strauss-i jarraituz, "bricolage" bezala izendatzen du jarduera mota hori, eta gure zeregina horixe litzateke ondorioz, "bricoleur" onak izatea.

"Bricoleur" onak beste batzuk baztertutako materialak jaso eta erabilera berriak ematen artistak izaten dira. Larrain-dantzaren berregite prozesuan albo batera geratu ziren zenbait material berrerabiltzea oso interesgarria iruditzen zait, eta "seriean" ekoiztutakoren ondoan, dantzatu, erakutsi, gozatu eta sustatzeko modukoa iruditzen zait.

Izena "luzea", "motza", edo "ertaina" jarri ez zait horrenbeste ajola. Lizarrakoek "Lizarrakoa" dela jartzea nahi badute, primeran, dantzakera hori baztertua baitute, eta hala ere, beretzat errekonozitzen dutela esan nahi baitu horrek.

Hizkuntza adibide

2011/02/08

Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi dute tradizio ororen tentsio bera: aldaketa eta zurruntasunaren artekoa. Ez da egia Euskaltzaindiak Etxepare-ren edozer ontzat ematen duenik. Iturritzat du, baina Euskaltzaindiak gaur egun egiten duen euskara asko aldatu da Etxeparek egiten zuenetik.

Hizkuntzak (eta dantzak) aldatzen doaz denborarekin batera, baina noizean behin aldaketa handiak gertatzen dira, eta beste batzuetan "atzeraka" saltoak egiten saiatzen gara. Arabako Laguardia herria adibidez, halako batean Euskaltzaindiak esan zigun Biasteri esan behar geniola euskaraz, eta horretara ohitu garenean, paper zaharrak aztertu dituztela eta etorkizunera begirako erabakia dela hemendik aurrera Guardia esan behar dugula. Eta gu txintxo-txintxo, historia eta etorkizuna biak uztartu nahian.

Dantzan ere antzera gertatzen da. Halako batean larrainetan egiten ziren erromerietako dantza guztiak suite batean batu eta larrain-dantza izena jarri zioten. Gerora, hasieran irekiago eta libreagoa zen dantza hori zurruntzen joan zen, eta halako batean eredu itxi eta zehatz bat adostu zuten zenbaitek. Baina, horren aurreko dantzatzeko moduak ere badira larrain-dantza, eta ez du esan nahi horrek beti zaharrena denik hoberena, baina bidean galdutako gauza interesgarriak (eta batzuetan, berriarenak baino hobeak) direnak berreskuratzea aberasgarria iruditzen zait zalantzarik gabe.

Inauteriak

2011/02/03

Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta joaldunak beti bezain ikusgarri aurkitu genituen. Hori bai, jendetza handia zegoen, eta argazkilariak zientoka. Santiago Yañiz argazkilariak ere egin du gogoeta horren inguruan: http://santiyaniz.blogspot.com/2011/02/disfrazados-de-fotografo.html

izenak eta izanak

2011/02/03

Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri ematen duelako, baina izena jartzerakoan beste kezka batzuk ere izan ditugu buruan. Akaso ez dugu asmatu, baina aitortu behar dizuegu ez zaigula iruditzen kontu erraza. Aldaketak egin ditugu eta orain "Lizarrako larrain-dantza" jarri diogu izenburua (lehen testuan ere aipatua zegoen Lizarrakoa zela, izenburua laburra jartzeagatik ez genuen jarri). "Luzea" den aipamena ere kendu dugu izenburutik, baina badakigu horrek "gaizkiulertuak" eragin ditzakeela dantzarien artean, gehienek ez baitute Lizarrako larrain-dantzaren atzean dagoen historia ezagutzen.

Ezagutzen dugu Ibai-Ega eta Lizarrako Gaiteroek egindako lana (DVDa) eta Izar, uste dut benetan interesgarria litzatekeela lan horri segida ematea, eta oraingo larrain-dantza "laburraren" aurretik egiten zen larrain-dantza ere ezagutzera ematen ahalegintzea.

Carnival king of Europe

2010/11/29

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden kamera batekin italiar batzuk. Hauek bai dabiltzala pauso batzuk aurrerago!

Monika. Guk badugu DVD hori, Italiatik bidali ziguten eta. Nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan dantzari@dantzan.com helbidean eta konponduko gara.

Eskerrikasko Ortzadar!

2010/10/30

Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!

Irakaslea?

2010/10/08

Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?