Orain arteko ekarpenak
Inozoarena egiten
2009/12/31
Inozo
hutsa naiz. Krisi hotsak zirela eta kultura babestu beharra
aldarrikatzen hasi zirenean pentsatu nuen dantzari ez ziola askorik
eragingo murrizketa aroak. Gutxi duenari nekez kenduko baitzaio asko.
Inuzentea ni. Horrenbeste urte, bilera, proposamen, txosten, porrot eta
lorpen txikien ondoren...
Baltasarren dilema: beltza ala belztua?
2009/12/23
Errege eguna hurbil da eta plaza publikora haserre itxuran agertu dira etorkinen zenbait elkarte. Baltasar erregearen paperean jaiotzez beltzak ez direnak aurpegia baldarki belztuta agertzea burla, gutxiespen keinu eta irain arrazistatzat jotzen dute. Herri guztietan larruazal beltz jatorrizkoak au...
Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen
2009/11/09
Pasa den asteko etakittorako zutabea egiteko orain bi urteko blogeko sarrera reziklatu nuen. Igandean blogera igo nuen. Sustatun aipatu zuten eta hortik han eta hemen atera da kontua, adibidez ElgoiBarren- en. Radio Euskaditik deitu zidaten eta Graffitin aritu nintzen horretaz. Orain...
Kalabaza hutsik
2009/10/31
Asteburu honetan Halloween ospatzen da mundu erdian. Estatu Batuetan izugarrizko hedapena izan du ospakizunak eta filmeen bidez mundu osora zabaldu da. Gure inguruan ere gero eta ohikoagoak dira Halloween festak taberna eta diskoteketan eta mozorro denda eta txinatar bazarretan egunotan ez da beste ...
Bortizkeria errituala
2009/09/03
Atera gara etxeko txikiekin buruhandi eta erraldoietara, eta hasi dira erraldoien baltsak eta umeen korrikaldiak. Buruhandi bat hurbildu zaigu erasokor, puxika altxatu eta kolpea jaurtitzera. Baina sorpresa, goxo-goxo, ia laztanduz pasa du goma-espuma umeen buru gainetik. Deskantsuan dagoen konpart...
Space invaders (II)
2009/07/28
Atzo Ordizian izan nintzen, Santaneroen esku-dantza ikusten . Ohi bezala argazki kamerarekin. Eta berriz ere lotsatu egin nintzen eskuan argazki kamera izateaz. 500 urte bete dituen tradizioa erreportero grafiko talde batek zer errespetu gutxirekin tratatu zuen ikusita sututa itzuli nintzen. Bero-b...
Amateurrak vs profesionalak
2009/07/07
Ziur aski datozen urteotan behin baino gehiagotan eztabaidatuko dugu
amateur eta profesionalen onura eta kalteetaz. Izan ere, hamarkada
batzuetan ezkutuan izan dugu dantza alorreko profesionalaren figura eta
orain azaleratzen hasi da berriz. Eta "berriz" diot, dantza
tradizionala amateurismoarekin l...
Cartas al director: Monica Runde
2009/05/15
SusyQ aldizkarian irakurri dut Monica Runde dantzariaren ondoko gutuna eta ezer gehiago esan beharrik gabe konpartitu beharrekoa iruditu zait. "Crisis ¿qué crisis? Como muchos trabajadores llevo desde los 17 currando. Eso son 30 años de profesión y, según la seguridad social, me quedan otros 18 par...
Dantza pasteurizatua
2009/05/07
San Antonio egunez Urkiolan adina erroskila salduko zituen bere garaian “munduko musikak” zigilua asmatu zuenak. Orain berriz, kexu dira ez dela diska alerik saltzen, ezta etiketa guaiena jarrita ere. Salmentak urri izan arren markak bidea egin du eta “munduko musikak” etiketak funtzionatzen jarrait...
Filipe Oihanburu bisitan
2009/05/06
Orain pare bat hilabete Le Journal du Pays Basque-en irakurri genuen Filipe Oihanburu dantza eta abesbatz zuzendari ezagunak liburu berria idatzi zuela bere ibilbideen berri emanez. Artikuluan bertan esaten zuen liburua erosi nahi zuenak berari idazteko. Arantzak idatzi zion, ordainketa nola egin ...
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Commando Dantzan: Dantzan Bizi
2012/10/01
Mila esker eta zorionak Arrabots taldeari ekimenagatik, parte hartu duzue dantzazale guztioi zuen dantza-pozagatik eta Eire Vilari edizio lan ederrarengatik.
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2012/01/01
Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!
Anonimoak - Pedro Esat: Otsagabiako dantzak
2011/11/08
Aupa Julen! Oso interesgarriak zure azalpenak! Otsagabian Arrarasek egindako aldaketen inguruan informazio dezente Rosa Villafranca eta Angel Aldaia-ren "Las Danzas de Ochagavia. 300 años de [...]
Anonimoak - Pedro Esat: Otsagabiako dantzak
2011/11/07
Guk ere buelta bakarrarekin ikasi genuen Argia dantzari taldearekin, Urbeltz eta konpainia Otsagabian ikasten izan zirenean, 1969 inguruan, horrela egiten baitzuten. Irudi zaharretan modorroa buelta [...]
Oier A. - IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA
2011/09/18
joooeeeee, itxuraz gafatuta nago!!!! Ezin nire mezuak ager arazi!!! Mikel, lehenengo mezua ez da nirea. Nik bigarrena idatzi dut, baina testua ez da ageri, ez [...]
Anonimoak - Sestaoko XXV. Folklore erakustaldia
2011/06/22
Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz [...]
Anonimoak - Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen
2011/06/20
Mila esker argibide gehigarriengatik Karlos! Gehitu ditut testu nagusira. Horrez gain, artikulua argitaratu eta gero jaso ditudan beste zenbait informazio gehitu dizkiot testuari. Mintxo Garaikoetxeak [...]
Anonimoak - San Lorentzoko danzanteen kofradiak boletina estreinatu du Online
2011/05/26
Eskerrikasko San Lorentzoko danzanteei boletin mamitsu eta interesgarriagatik. Artikulu gehienak zorrotzak eta argigarriak dira, baina penaz irakurri dut Erronkariko ttun-ttunari buruzkoa, dantza horren azken mendeko [...]
Anonimoak - L`Arboç: Festa Major 2009
2011/05/24
Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren [...]
Anonimoak - Peromingo 2011: Fandango Serrano
2011/05/09
Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak [...]