Orain arteko ekarpenak

Inozente eguna, eroen festak eta zoro feriak

2025/12/28

Inozente eguna, eroen festak eta zoro feriak
"Festa stultorum" edo "Eroen festak" daude ziur aski abenduaren 28a, Inozente Eguna, txantxekin ospatzearen jatorrian. San Nikolas, Eguberri eta Gabonzar artean ospatzen ziren egun horiek inauteri erako festak ziren: mozorroak, oturuntza neurrigabeak, dantza, kantu eta antzerki satirak, txintxarri,...

Gehiago irakurri

Herri-ondarearen apropiazio komertziala

2025/12/05

Herri-ondarearen apropiazio komertziala
Ondare-kulturalaren erabilera komertzialen arriskua presente dugu beti, baina oker ginen pentsatuz marka handi eta arrotzak zirela mehatxua, gutartzat aurkezten dena gertatu baitzaigu ardi-larruz mozorro jantzita hozka egin digun otsoa. 1. Momotxorro maskara herri-ondarea da, komunitate baten irud...

Gehiago irakurri

Sortzaile profesionalak eta kulturgile amateurrak

2025/11/27

Sortzaile profesionalak eta kulturgile amateurrak
Euskal kulturgintzako langileen prekarietate laborala agerian jarri duen  jardunaldia egin dute Donostian. Bertan agertu dituztenak, hala nola Atxagaren pentsioa  edo Ander Lipusen etsipena , esaterako, aski beharko lukete Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuak dimisioa emateko. Kultura sistema...

Gehiago irakurri

Olentzero bahitu duzue eta Olentzero-fakea darabilzue zuen interes komertzial eta instituzionalen zerbitzura

2024/12/24

Olentzero bahitu duzue eta Olentzero-fakea darabilzue zuen interes komertzial eta instituzionalen zerbitzura
Nortzuk dira Olentzero bahitzaile eta esplotadore nagusiak? Izendatu ditzagun: EITB, Bilboko Udala, Mungiako udala, Irungo udala, eta abar. Herri kultura eta festa-erritoak herritarroi lapurtu eta merkantzia bihurtuta zuen interes komertzialen mesedetan desitxuratuta baliatzeaz salatzen zaituzteg...

Gehiago irakurri

Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

2024/10/30

Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion lehen aldiz dantza efimeroa deneko ideia ho...

Gehiago irakurri

Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

2024/07/16

Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
Sei urte ditu. Gustura ari da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak, pedagogoak, komunikabide...

Gehiago irakurri 6

Eskrima eta euskal dantza ezpatek lotuta

2024/05/20

Eskrima eta euskal dantza ezpatek lotuta
Eskrima historikoari buruzko erakustaldi didaktiko bat ikusten izan gara Eibarko Armagintzaren Museoan . Hiru gauza partekatzen ditugu gutxienez euskal dantzariok eskrima historikoarekin: 1. Tresnak (ezpatak, makilak, brokelak...). 2. Tresna horien erabilera eskuekin. 3. Hain ezaguna ez den gorput...

Gehiago irakurri

Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"

2024/05/16

Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"
"Azken urteetan behin eta berriz diogu dantza gure gorputz hizkuntza dela, indarra jartzen ari gara hizkuntza izaera horretan", euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza dela aldarrikatu du Oier Araolazak eta euskal dantza hizkuntza gisa ulertzeak dakartzan onurak eta ondorioak azaldu ditu ...

Gehiago irakurri

Zer egin behar dugu tradizioarekin?

2024/05/03

Zer egin behar dugu tradizioarekin?
Txutxin ez zen itzul-ingurutan ibiltzekoa. Dantza-maisuengandik gorputzaren ezagutza izatea espero da, baina zientzialariak behin eta berriz ari zaizkigu gogorarazten buru-adimena bera gorputzetik abiatzen dela. Txutxin Irizar ezagutzean mugimenduak zer nolako xehetasun mailarekin ikusi eta definit...

Gehiago irakurri

Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan

2024/04/11

Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan
Konplexutasun maila handiena duen artea dantza dela zioen Félicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782-Paris, 1854) filosofo, teologo eta politikari ak. Aita Donostiak aipatu zuen Lamennais, dantza hizkuntza bat dela eta "hitz egiten" duela hari irakurri ziola gogoratuz. Jatorrizko aipuaren b...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2007ko deialdia

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko [...]

Anonimoak - Bizkaiko Dantzari Eguna 2007 Bilbon

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=447

Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere [...]

Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago [...]

Anonimoak - Morris dantzak, jatorria eta metafora

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira [...]

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/20

Bai, Jean Michel Guilcherren liburuan konsultatu eta berehala aurkitu dut. 308. orrian: Barcus, rival de Tardets, s'enorguieillit d'avoir possédé le dernier représentant de la lignée, [...]

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.