Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Kaldereroen urteroko bisita alaia

2005/02/04

Eibarko kaleak kaldereroz beteta. Hartza beti bezala jendea izutzen. Kaldereroen azken dantzak Untzaga plazan. Hotza kentzeko dantza apur bat egitea onena! Kaldereroak etorri eta joan ziren. Urtero bezala, joan baino lehenago, Deportiboan argazkia atera zuten. ...

Gehiago irakurri

San Antonetako soka-dantza Azitainen

2005/01/16

Hirugarren urtez, Azitain auzoan egon ginen San Anton-ak ospatzen. Mezan ezpata-dantza eta ondoren, soka-dantza. Josu Garate eta Oier Ibarbia, atzesku eta aurresku lanetan eta auzokoak sokan. Aita San Migel dantzatzen bi argazki. Azken kalejirako zubiak egiten. ...

Gehiago irakurri

Irakasleen bilera

2004/12/23

Kezkako irakasleak bilera baten ondoren dantzako lokalean. ...

Gehiago irakurri

Horra Mari jaialdia Hezkuntza Esparruan

2004/12/16

Gure gazteek Musika Eskolak prestatutako jaialdi batean hartu zuten parte. Anek eta Aiert-ek prestatuko taldeak zinta-dantza, agurra eta arin-arina dantzatu zituzten. ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com