Dokumentuaren akzioak
Udazkeneko protokolo batzuk
Udazkenean ere tokatu dira hainbat potrokolo lan eta hor ibili dira Kezkako dantzariak eskariei erantzunez.
Ipuruako Jubilauak
Urteroko ohiturari jarraituz Ipuruako Nagusien Egoitzak omenaldia egin zien bere adinekoei urriko azken igandean. San Pioko elizan meza eta mezatik irteeran Agurra dantzatu zien Ekhik adinekoei. Musikari Usartza Udalaren Txistulari taldeak jardun zuen. Ondoren hamaiketakoa eta datorren urterarte.
Ospittala
Azaroan berriz, San Andrez aurreko asteburuan San Andres egoitzan adinekoak zaintzen aritzen diren mojei egin zitzaien omenaldia, Eibarko Udalak antolatuta. Enrike joan zen Agurra dantzatzera eta txistulari Usartza taldekoak.
Bakailauaren kofradia
Hori ere urterokoa izaten da, eta makina bat urte daramatzagu Kezkakook Bakailauaren kofradiakoen ekitaldian Agurra dantzatzen. San Andres jaien inguruan izaten da hori ere, eta oraingoan Ospittaleko omenaldiaren egun berean egokitu zen, azaroaren 27an. Enrikek Ospittaleko lanak bukatuta egin zien harrera hainbat tokitatik etorritako kofradiei, baita busti ere, euria ez zen eta aparte ibili.
Elgetako bariantia
Otsailean deitu zuten Elgetatik bariantearen lehen harria jarri behar zutela eta dantzari bat eskatzen ekitaldi hartarako. Herri lanak izan ohi direnerako azkar demonio bukatu dute bariante hori, eta azaro bukaeran, berriz ere dantzari eskaera etorri da, oraingoan inauguraziorako. Dantzari gazteentzat ezin egun okerragorik hautatu lan horietarako: azaroak 30a, San Andres eguna. Bezperako parrandaren ondoren, eguerdirako, Plazara Dantzararako altxatzea kostatzen bada, zer esanik ez goizeko 11.00etan Elgetan dantzan egin behar bada. Hori put... Eskakeo nabarmen bat alde batera utzita, azkenean bariante horri erabilera gehien emango diona -egunero pasatzen baita bide horretatik-, joan zen inauguratzera: Ekhi. Txistulari, Arantza, Ermukoa.
Emaitzak: lau potrokolo, eta bi dantzari, tarte baterako marroi hauetatik libre daudenak bina punturekin: Ekhi eta Enrike.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19