Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

... que venimos en tren especial

2017/03/14

Horixe dio Eibarko kaldereroen konpartsak abesten duen abestietako batek. Izan ere bai, horrela iritsi ziren kaldereroak herrira 1991an, gerra aurreko konpartsa hura berreskuratu eta Estaziño kaletik gora kalejiran irten aurretik. Urteak dira, ordea, taldea Urkizun batzen hasi zela eta au...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren 2016ko ekitaldian

2017/03/08

Ramon Saizarbitoria idazle eta soziologoa omendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko dominaren bidez 2016 urtearen hondarrean . Sari honekin bere lana eta euskara batuaren alde egindakoak eskertu nahi izan dizkio Aldundiak. Ezpata-dantzariek egin ziote harrera omenduari abenduaren 15ean Donostia...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak: lehen hamarrekoa

2017/02/14

Hamarrekoa (diezmo) jasotzea ohikoa izan da eske-errondetan. Hamarrekoak jasoz hamarrekoa osatuko dugu aurten koko-eskean, 2008an abiatu baikenuen, eta beraz, hamargarrenez aterako dira koko-dantzari eta koko-marruak koko-dantzan eta koko-eskean 2017 urte honetan. Otsailaren 18an, larunbat honetan ...

Gehiago irakurri

Gurekin jarraitzen duzu dantzan Maitane!

2017/01/31

Hamar urte dira utzi gintuzula, Maitane Castillo . Eskerrak zure irriparre eta bizipozaren oroitzapena gurekin dugun. ...

Gehiago irakurri

Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/26

Familia ospakizun bat Usartzan (Eibar), eta senideak dantzan, zehazki, aurreskuan eta dantza soltean ageri dira Asier Sarasua k helarazi digun 1932ko argazki sorta honetan. Aurreskuaren soka ageri da argazkietako batean, eta dantzarako musika gramola bidez jarri zutela ikusten da irudietan. Sok...

Gehiago irakurri 5

Ezpata-dantza Gernikan Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean

2016/12/20

1936ko urriaren 7an, Espainiako Gerra zibila hasita zegoela eta bonba hotsak entzuten hasita zeudela eratu zen Gernikako Juntetxean lehen Eusko Jaurlaritza. 80 urte pasata, 2016ko urriaren 7an, lehen Jaurlaritzaren eraketa gogoratu da leku berean, Gernikako Juntetxean eta bertan hango eta hemengo e...

Gehiago irakurri

Plazara dantzara 2016 San Andresetan dantzan

2016/12/19

Eibarko patroia dugu San Andres eta jai eguna da herrian. Hau honela, azaroaren 30ez, Kezkako dantzari txiki zein helduko ezin izaten diogu festarako nahiari eutsi eta eguerdi aldera Untzaga plaza, erromeria giroan, dantzaz betetzen dugu urtero. San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti ...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak 2016: Kronika

2016/11/15

Eguna iritsi aurretik beldur ginen, irailaren 8 iritsi aurreko astea zeruari begira pasa genuen; beldur ginen euriak eta eguraldi txarrak ez ote ziguten bisita egingo Arrate egunean ere. Baina ezustean, ateri iraun zuen eguerdira arte, eta ezpata-dantzak zein trokeo-dantzek azken urteotan bezala ha...

Gehiago irakurri

Eibartik Suitzara, Untzagatik Arratera bezala: Kezka Zurich-en 2016 kronika

2016/11/09

2016ko uztaileko lehen egunetan Suitzan, Zurich-en dantza egiteko aukera izan dugu Kezka dantza taldeko kideok. Bertako euskal etxeak gonbidatu gintuen Internationales Volkstanztreffen Zúrich  jaialdian parte hartzera. Zuricheko euskal etxeko kideen laguntzarekin, besteak beste bertan bizi de...

Gehiago irakurri

Halloween, Olentzero, karnabalak... noruntz doaz gure neguko festak?

2016/11/08

Halloween ala Gaztañerre? Olentzero ala Santa Klaus? Disfrazatu ala koko-jantzi? Neguko festen iragana, oraina eta etorkizunaz gogoeta egitera gonbidatuz, Eibarko Udaleko Gazteria sailak antolatuta hitzaldia eskaini eskainiko du Kezka dantza taldeko Oier Araolazak datorren azaroaren 23an, 19:00et...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com