Ezpata-dantza Gernikan Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean
1936ko urriaren 7an, Espainiako Gerra zibila hasita zegoela eta bonba hotsak entzuten hasita zeudela eratu zen Gernikako Juntetxean lehen Eusko Jaurlaritza. 80 urte pasata, 2016ko urriaren 7an, lehen Jaurlaritzaren eraketa gogoratu da leku berean, Gernikako Juntetxean eta bertan hango eta hemengo euskal dantzariekin osatutako ezpata-dantza dantzatu da.
Gernikako Juntetxearen atarian, Gernikako arbolaren eta azken bost lehendakarien aurrean dantzatu da ezpata-dantza.
Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean, Urki (Andoain), Gure-Kai (Deba), Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Elai Alai (Portugalete), Maritzuli (Baiona-Biarritz), Gasteizko dantzariak (Gasteiz) eta Kezka (Eibar) dantza taldeetako dantzariek, musikariek eta eskopetariek parte osatu dute ezpata-dantza.
Ondoren, ganbaradun arkua osatu da Lehendakariak Juntetxe barrura sartzeko eta ezpata-dantzarien taldea osatuta berriz erretiratu zen.
Hona Eitb-k emandako irudiak:
Hona Felipe Loiolak ekitaldian egindako argazki sorta bat: