Halloween, Olentzero, karnabalak... noruntz doaz gure neguko festak?
Halloween ala Gaztañerre? Olentzero ala Santa Klaus? Disfrazatu ala koko-jantzi? Neguko festen iragana, oraina eta etorkizunaz gogoeta egitera gonbidatuz, Eibarko Udaleko Gazteria sailak antolatuta hitzaldia eskaini eskainiko du Kezka dantza taldeko Oier Araolazak datorren azaroaren 23an, 19:00etan, Portalea Kultur Etxean.
Gure kultura eta ospakizunak egunetik egunera aldatzen ari dira, eta aldaketa horien norabidean gutako bakoitzak badugu zeresana. Zer motatako festak izan diren, zein aldaketa izan diren azken urteotan eta aurrera begira zein festa mota bultzatu nahi ditugun gogoeta egiteko gonbitea izango da hitzaldia.
Gazteak, helduak, gaiarekin interesa duen edonor, eta bereziki hezkuntzan eta aisialdian ume eta gaztetxoekin lan egiten duzuenak gonbidatuta daude gogoeta gogoeta tarte honetara.
Hitzaldia: "Halloween, Olentzero, karnabalak... noruntz doaz gure neguko festak?"
- 2016ko azaroak 23, asteazkena, 19:00etan
- Portalea Kultur Etxea