Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Kezkako dantzariak Martin Zalakain ikusgarrian

2018/04/04

2017ko azaroaren 11n estreinatu zen Juan Antonio Urbeltzen azken lana Bilboko Arriagan: Martin Zalakain. Euskal Herriko hamaika txokotako dantzariak taula gainera ekarri ditu antzerkia eta dantza bera uztartu nahi izan dituen lanak; hala, Harkaitz Canok izen bereko Pio Barojaren eleberria antz...

Gehiago irakurri

Ostiral honetan, Plazara Dantzara Jainaga eta Narbaizakin

2018/03/22

Aste Santuko oporren atarian, dantzaldi-erromeria ospatuko dugu Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin, Patxi Montero dantza-irakasleak gidatuta: sokan, bikoteka lotuan, soltean, jauziak, kontradantzak eta joko-dantzak. Ostiral iluntzea dantzan ospatu nahi duten guztientzat irekita. Udaletxeko arkup...

Gehiago irakurri

Sarrerak agortuta, Martin Zalakain-en bigarren emanaldi bat egingo da Eibarren

2018/03/15

Bi egunetan sarrera guztiak salduta! Harrituta gaude Martin Zalakain ikusteko sortu den ikusminarekin. Sarrerak zein azkar agortu diren ikusita, egunean bertan bigarren emanaldi bat egingo da. 19:00etan izango da lehen emanaldia (internet bidez sarrerak agortu badira ere, badakizue txarteldegian iz...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain Eibarren maiatzaren 19an

2018/03/05

Arriagan, Victoria Eugenian edo Baluarten arrakastaz eskaini ondoren, Gernikan (apirilaren 21ean) eta Eibarren ( maiatzaren 19an)  ikusi ahal izango da Martin Zalakain ikuskizuna. Juan Antonio Urbeltzen koreografia, Ander Lipus-en taula zuzendaritza eta aktore lana, Harkaitz Canoren gidoia, eta A...

Gehiago irakurri

Ezpalak 2017 kronika: Zamalgoa berriro plazan

2018/02/26

Untzaga plazak Zamalgoa ikusi zuen joan den maiatzean, Nafarroa Beherean noizbait izandako zaldikoa dantzan hasi baitzen berriro ere, ia mende beteren ostean. Kezka Dantza Taldeko dantzariok 2017ko maiatzaren 28an, Ezpalak jaialdiaren baitan, atera genuen berriro jendeartera. Iz...

Gehiago irakurri

10 Goya besapean dator Handia asteburuan Eibarrera

2018/02/21

Kezkako dantzari talde batek Handia pelikularen errodajean parte hartzeko aukera izan genuen. Opari bat izan zen guretzat. Pelikula batean, horrelako pelikula batean gainera, parte hartzea izugarrizko goxokia izan zen. Pelikulan zehar gertatzen den ezkontza baten festan, ezteietan familia eta lag...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak 2017: Kronika

2018/02/20

"Arrate gainian 2017ko irailaren 8an". Han bildu gintuen ezpata-dantzak kofrade guztiak, beterano-beteranoetatik hasi eta Arrateko ezpatak eskuan lehenengoz hartzen zituztenetaraino. 50 dantzaritik gora, eguaraldi ona, giro hobea, jendetza zelaian eta gu prest, dantza eta egun berezirako prest. ...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain, Baionan asteburu honetan

2018/02/15

Bilbon, Donostian eta Iruñean izan ondoren, asteburu honetan Baionan eskainiko dugu Martin Zalakain ikuskizuna, Artedrama eta Argiarekin, eta Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Ander Lipusen aktore lan eta taula zuzendaritzarekin eta Harkaitz Canoren gidoiarekin. Arriagan estreinaldian ...

Gehiago irakurri

Eguen zuri eguna...

2018/02/08

Eguen zuri eguna Koko-janzteko egina Neska ta mutilak ibiltzeko Limosna on baten bila Hor goian goian goldia Haren gainean belia Etxe hontako nagusi jauna Nekazari langillia Emongo bozu emoizu Bestela ezetz esaizu Ate ondoko haiziak hartzen Amak ez gaitu biadu! ...

Gehiago irakurri

Txotxe, Handia, Goyak eta Koko-dantzak gau berean

2018/02/05

Koko-dantzen festan harrapatu gintuzten Goya sariek. Dantza eta kantu artean, astirik ez telebistari begiratzeko. Eta hori geu ere Handia pelikula sarituaren parte sentitzen garala, bertan parte hartzeko opari ederraz gozatu baitugu . Handia filmaren errodajea. Argazkia: David Herranz. ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com