Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arrateko dantzak 2017: Kronika

Dokumentuaren akzioak

Arrateko dantzak 2017: Kronika

2018/02/20 11:05
Arrateko dantzak 2017: Kronika

Argazkia:Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

"Arrate gainian 2017ko irailaren 8an". Han bildu gintuen ezpata-dantzak kofrade guztiak, beterano-beteranoetatik hasi eta Arrateko ezpatak eskuan lehenengoz hartzen zituztenetaraino. 50 dantzaritik gora, eguaraldi ona, giro hobea, jendetza zelaian eta gu prest, dantza eta egun berezirako prest.

2017 09 08 Arrate MG 0062 FL
Argazkia: Felipe Loiola - dantzan-eus CC BY-SA

Zumarragako dantzariak gonbidatu

 MG 0074
Argazkia: Felipe Loiola - dantzan.eus CC BY-SA

Kezka dantza taldeak ezpata-dantza Arratera berriro igo zuenetik, urtero-urtero gonbidatu berriak izaten dira gurean, askotan ezpata-txikiak eskuan eta azkendari lanetan ibiltzen dira, eta bestetan taldean, ezpata-luzeak elkarri emanda. Aurten ezpata-txikiak eskuan agertu zaizkigu Zumarragatik etorritako bi gonbidatuak; Oihane Vicente eta Eneko Galdos. Ezpatak ondo ezagutzen dituzte biek, beraien herrian, Santa Isabel jaietan Antioko baselizan azkendari lanetan ibilitakoak baitira. Dantzari finak biak, ederto bete zituzten lanak, aldare zein prozesioko zortzikoak eta baita ezpata-dantza zein trokeo-dantzetakoak ere. Zorionak eta eskerrik beroenak bi kofrade berriei.

K170908 ARRATE IMG a  9877 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

2017 09 08 Arrate MG 0643 FL
Argazkia: Felipe Loiola - dantzan.eus CC BY-SA

Ohiturak mantenduz

Meza nagusian Gipuzkoako ezpata-dantzaren zortzikoa egin zuten dotore bi gonbidatuek, altare aurrean, Antion egin bezala. Ezpata-luzeekin elizako aldaretik hasi eta sarrerako aterainoko bi dantzari ilarak lagundu genituen Oihane eta Eneko, Josu Garatek taldearen gidaritza hartzen zuen bitartean. 

K170908 ARRATE IMG a  9579 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Meza ostean prozesioa laguntzen dugu talde osoak gurutzeraino eta Salvea kantatu ostean, eliza atarira bueltatu eta Amabirjinaren aurrean Gipuzkoako zortzikoa dantzatzen da berriro, Luken Aranburu eta Eider Agirrebeñak lagundu zituzten gonbidatuak azken honetan. Ondoren, zelaira hurbilduta, hau hartzeko prestatzen gara. 12:00ak aldera izaten da hori. Usartza txistulari taldeko lagunak prest izaten dira oholtzan, zezenaren doinuarekin dantzarioi zelaian ongietorria emateko. Aurten ere bertan ziren Enrike Montero, Iratxe Jimenez, Asier Castelos eta Iñaki Orbegozo. Zelaia luze eta zabaletara hartuta Gipuzkoako ezpata-txikien zortzikoa dantzatu zuten berriro lau azkenadariek eta bi parrilak osatuta, Jone Saez, Egoitz Blanco, Jone Lahidalga eta Miren Hazasek ere ezpata-txikiak hartu zituzten, Arrateko zortzikoa egiteko. Josu Garate eta Oihane Llorentek begiratzen zituzten parrilen gain gainetik.

 

K170908 ARRATE IMG a  9812 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Ezpata-dantza amaituta Arrateko trokeo-dantzak bata bestearen atzetik egiten ditugu: Makil-txikiena, Makil-handiena eta Makil-brokelena. Eneko Galdosek hartu zuen lehenengo probalekuko aurreko aldea, makil-txikien buruzagi lanak elegantziaz osatuz. Oihane Vicentek jarraitu zuen hau, Makil-handien buruzagi lanak egin zituen honek eta baita ederto borobildu ere. Trokeo-dantzekin amaitzeko etxeko Luken Aranburuk izan zuen brokel-makilen buruzagi izateko ardura. Hiru dantzetako taldeak ere ederto aritu ziren zortziko eta jokuetan.

Arrate 2017: IZ_9906
Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Bazkalostekoak

Tiro Pitxoiko goiko jangela bete genuen ezpata-dantzara hurbildutako guztien artean. Han, bapo bazkaldu ostean Enrike Izagirrek berak idatzitako eguneko kronika ederra irakurtzen digu eta Oier Araolazak kofrade berriei ongietorria ematen die Arrateko Amaren dantzarion dominak entregatuz. Oihane eta Enekok pozik erantzun zioten honi. Gonbidatuak ez ziren, ordea, domina jaso zuten bakarrak izan. Arraten hamar urtez dantza egiten duten dantzariek ere beren domina propioa jasotzen baitute eta aurtengoan Esther Kareaga eta Abel Iriondok eskuratu dute hau. Zorionak biei!

 MG 0747
Argazkia: Felipe Loiola - dantzan.eus CC BY-SA

 MG 0757
Argazkia: Felipe Loiola -dantzan.eus CC BY-SA

Arrate gainian, zelaian dantzan hasitakoa, zelaian dantzan amaitu zen 2017 honetan ere. Horrela jarrai dezan urte askoan!

Hona argazki gehiago:

Arrate, 2017.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.