Martin Zalakain Eibarren maiatzaren 19an

2018/03/05
Martin Zalakain Eibarren maiatzaren 19an

Arriagan, Victoria Eugenian edo Baluarten arrakastaz eskaini ondoren, Gernikan (apirilaren 21ean) eta Eibarren (maiatzaren 19an) ikusi ahal izango da Martin Zalakain ikuskizuna. Juan Antonio Urbeltzen koreografia, Ander Lipus-en taula zuzendaritza eta aktore lana, Harkaitz Canoren gidoia, eta Argia, Duguna, Arkaitz, Maritzuli, Elai Alai, Haritz, Gure Kai, Astigar eta Kezka dantza taldeetako dantzarien eta musikarien parte hartzearekin, Pio Barojaren nobela dantzan jartzen du Martin Zalakain ikuskizunak. 

Martin Zalakain, Arriaga antzokia, 2017-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC by-sa

Eibarko Coliseo antzokian ikusi ahal izango da dantza, antzerkia, musika, kantu eta literatura batzen dituen ikuskizuna maiatzaren 19an. Kezka dantza taldeko 17 dantzari ari gara ikuskizun honetan parte hartzen, eta tartean, Martin Zalakain protagonistaren paperean ere Josu Garate dantzari eibartarra ari da. 

Martin Zalakain Eibarren

  • 2018ko maiatzaren 19an, larunbata
  • Ordua: 19:00 eta 22:00 (bi emanaldi izango dira, lehen emanaldiko sarrerak agortu baitira)
  • Tokia: Coliseo antzokia
  • Sarrera salmenta (Lehen emanaldiko sarrerak agortuta, bigarrenekoa salgai jartzeke daude oraindikKutxabank bidez eta Coliseo antzokiaren txarteldegian