Orain arteko ekarpenak
Zumiriki, Oskar Alegriaren filma Eibarren
2022/04/07
Datorren maiatzaren 6an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Eibarko Coliseo Antzokian eskainiko da Oskar Alegriaren Zumiriki filma Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Eibarko Euskal Jaiaren baitan.
Posible da oroitzapen bererat bitan bidaiatzea? Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen...
Helmholtz organoarekin dantzan 60 urteren buruan
2022/03/22
Errekatxuko taller txiki batean musika tresna berezi bat eraikitzen jakin zuten 1960ko hamarkada hasieran. Projectors elkarteko Jesus Mari Agirre eta Aitor Alberdiren ekimenez Helmholtz organo eibartarra era askotako musika egiten entzuteko aukera izaten da urtero, eta 2021ean, 60. urteurrena dela ...
Martin Zalakain bideetara itzuli da
2022/03/17
Larunbat honetan Portugaleten eskainiko da berriz ere Juan Antonio Urbeltzen eta Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna. 2020rako hamar emanaldi hitzartuta zeuden eta lehen biak egin ondoren hirugarrenaren bezperatan lehertu zen pandemia. Pasa den abenduan, b i urteko etenaren ondoren ...
Koko-dantzak 2022: Azitainetik Mahatsarira
2022/03/16
Aurreko bi urteetan zailtasun handiak izan ondoren (Zaldibarko zabortegiaren istripua 2020an eta pandemia 2021ean), 2022ko koko-dantzetan normalitatera itzultzen hasteko lehen ahalegina egin dugu. Hori bai, talde txikiagoan eta ibilbide laburragoa oraindik, badaezpada ere. Errebaleko plaza berrian ...
2021eko San Juan eguneko aurreskua Coliseo antzokian berriz
2022/02/14
Bigarren urtez, 2020an bezala 2021ean ere, San Juan festak bertan behera geratu direnez pandemiaren eraginez, Coliseo antzokian egin da San Juan eguneko soka-dantza edo aurreskua. Mugatutako ikusle kopuru batek antzokian bertan ikusteko aukera izan du eta gainontzekoek etxetik jarraitu ahal izan du...
Koko-eskea eta koko-dantzak otsailaren 19an
2022/02/11
Badatoz berriz karnabalak, aratusteak, inauteriak... Aurten bai, 2022an iaz utzitako lanak betetzen hasteko asmoa dugu, nahiz eta ezingo ditugun nahiko genituzkeen guztiak egin. Gorosta eta Mandiolako hainbat baserritara eramango ditugu koko-dantzak eta koko-marruak otsailaren 19an.
Koko-dantzak...
Ezpata-dantza eta aurreskua Etxebarrian
2022/01/30
Pasa den ekainaren 13an Etxebarrian izan ginen bertako jai-batzordeak gonbidatuta emanaldia eskaintzen. Lea-Artibaiko Etxebarrian, Markinaren alboan dagoenean izan zen emanaldia. Bertako jai batzordeak maiatzerako gonbidatu gintuen lehenengo baina osasun-larrialdearen ondorioz ekainera atzeratu zen...
Dantzaren historia dantzan: Korrotik pikutara Eskoriatzan
2022/01/24
Datorren urtarrilaren 30ean, igandea, 19:00etan Eskoriatzan, Zaldibar aretoan Korrotik Pikutara, dantzaren historia dantzan emanaldia eskainiko dugu. Erromerietako dantzen historia-dantzatua da honakoa. Dantza-emanaldi didaktiko honen bitartez euskal dantzaren bilakaera ikusi eta gozatzeko aukera i...
2021eko ezpata-dantza Arraten izurritearen kontra?
2022/01/16
Arrateko erromeriaren historia luzean oso gutxitan gertatuko zena gertatu da azken bi urteotan: festarik eta erromeriarik ez. Ezpata-dantza ez da falta izan baina. Gure maisu jakintsu Juan Antonio Urbeltzek esaten du ezpata-dantzak izurriteen aurkako konjuroak direla. Arrateko 2021eko ezpata-dant...
Eibarko Dantzari Eguna 2021: antzokitik pantaila bidez
2022/01/03
Plazan dantzatzeko aukerarik ez, eta Coliseo antzokitik, sare bidez emitituz egin dugu 2021ko Eibarko Dantzari Eguna, ekainaren 10ean hain zuzen ere. Dantza eskolaren eta dantza taldearen urte zaila borobiltzeko emanaldia ez-ohiko baldintzetan beraz.
Eibarko Dantzari Eguna, Kezka dantza tald...
Orain arteko erantzunak
Kezka dantza taldea - Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
2025/08/20
Dolumin sentituena Dugunatarrei. Ezpalak jaialdiaren bueltan ezagutu genuen Iñaki eta beti adeitsu bezain animoso sentitu dugu, dantzaren maitale eta bultzatzaile nekaezin. Pena handia hartzen dugu. [...]
Kezka dantza taldea - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/02
Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.
Kezka dantza taldea - Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
2023/06/22
Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.
kezka - Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/09
Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.
Kezka dantza taldea - Aspaldiko partez, Maulen!
2021/10/29
Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!
Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
2021/06/09
Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.
Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
2021/06/08
Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.
Kezka dantza taldea - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.
2021/02/04
Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.
Kezka dantza taldea - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da
2019/07/03
Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako [...]
Kezka dantza taldea - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu [...]