Orain arteko ekarpenak
Santiago egunean soka-dantza Goimendin
2008/07/23
Uztailak 25, Santiago eguna dator ostiralean, eta urtean egiten ditugun emanaldien artean politenetakoa ere bai: Goimendiko soka-dantza. Bergara, Elgeta eta Eibar artean dagoen baserri auzo bat da Goimendi , berez, Elgetako Udalaren ardurapekoa, irteera naturala Plaentxi-Bergarara duena, baina Eiba...
Dultzaineroak soka-dantzan
2008/07/23
San Juan egunean egin ohi dugun soka-dantzan gonbidatu bereziak izan ditugu aurten. Eibarren predikamendu handia dago dultzaineroekin. Izan ere, 100 urtetik gora dira Lizarrako dultzaineroak etortzen direla San Juan jaien hasierarako, eta azken 61 urteetan Miguel Angel Elizaga etorri da hutsik egin...
Ikasturte bukaerako emanaldia normaltasunez
2008/07/23
Ekainaren 14an ospatu genuen Eibarko Dantzari Eguna. Dantza Eskolako ikasleentzat ikasturte bukaerako emanaldia izaten da ekitaldi hau eta Kezkako dantzariek urtero errepertorio zehatz bat mimoz prestatu eta aurkezteko baliatzen dugu. Gora-behera handirik gabe, ezusterik gabe, normaltasunez joan zen...
Ibartzabal eta beste hamaika arku-dantza
2008/07/15
Ekainaren 1ean ospatu genuen Eibarren Euskal Jaia eta Ezpalak jaialdia . Aurten arku-dantzak ziren Iruñea eta Eibarren antolatzen dugun nazioarteko dantza tradizionalen jaialdiko gai nagusia, eta atzerritik ( Tolouse , Burgos , Galizia ) eta Euskal Herritik ( Oñati , Añorga , Iruñea ) etorritak...
Musika eskolako jaialdia
2008/06/12
Joan den ekainaren 10an Eibarko Juan Bautista musika eskolako ikasleek kurtso amaierako jaialdia ospatu zuten Eibarko Coliseo antzokian. Irati Kortabitartek eta Oier Ibarbiak zuzentzen duten Kezka dantza tadeko N-91-92-93ko neskek eman zioten hasiera jaialdiari Marisol Arrillagaren soinu txikiko i...
Casa-Cantabriak 50 urte
2008/06/09
Pasa den ekainaren 7an, Eibarko Kantabria Etxearen urrezko ezteien ospakizunak izan dira. Hori dela eta, Kezka dantza taldeak, urteurrenean parte hartzeko gonbidapena jaso zuen Eibarko Galizia Etxekoekin batera. Irati Kortabitarteren eta Oier Ibarbiaren N-91ko ikasleek Gipuzkoako dantzak eskaini...
Sword Spectacular, ezpata-dantza guztien ama
2008/06/04
Munduko ezpata-dantza jaialdirik handiena da Sword Spectacular . 1996an antolatu zen lehen aldiz, eta azken urteotan lau urtetik behin antolatzen da eta Ingalaterrako hiri desberdin batean. 2008an York izan da Sword Spectacular jaialdiaren egoitza, eta bertan izan gara Kezka dantza taldekoak Arr...
Arku-dantzak Euskal Jaiaren asteburuan
2008/05/30
Hemen da Eibarko Euskal Jaiaren asteburu indartsuena, eta igandean izango dugu Eibarren Ezpalak jaialdia (larunbatean Iruñean), aurten arku-dantzen inguruan antolatu duguna. Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia ospatuko da bihar
(larunbata) eta etzi (igandea) Iruñean eta Eibarren. Frant...
Soka-dantza San Juanetako kartelean
2008/05/21
Kezka dantza taldeko Joseba Aranzabal-ek irabazi du Eibarko San Juan jaietako kartel lehiaketa. Soka-dantza zabal eta eder batekin osatu du kartela Josebak eta irudi bizi eta koloretsu horrek irabazi du saria. Zorionak Joseba!!
...
York-era goaz, Sword Spectacular jaialdira
2008/05/19
Ingalaterra, York -era (zaharrera...) goaz datorren asteburuan. Ezpata-dantzen munduko jaialdi handienean parte hartuko du Kezka dantza taldeak. Maiatzaren 23tik 26ra ospatuko da York-en International Sword Spectacular jaialdia eta Arrateko ezpata-dantza erakutsiko du bertan Eibarko dantza taldea...
Orain arteko erantzunak
Kezka dantza taldea - Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
2025/08/20
Dolumin sentituena Dugunatarrei. Ezpalak jaialdiaren bueltan ezagutu genuen Iñaki eta beti adeitsu bezain animoso sentitu dugu, dantzaren maitale eta bultzatzaile nekaezin. Pena handia hartzen dugu. [...]
Kezka dantza taldea - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/02
Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.
Kezka dantza taldea - Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
2023/06/22
Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.
kezka - Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/09
Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.
Kezka dantza taldea - Aspaldiko partez, Maulen!
2021/10/29
Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!
Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
2021/06/09
Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.
Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
2021/06/08
Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.
Kezka dantza taldea - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.
2021/02/04
Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.
Kezka dantza taldea - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da
2019/07/03
Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako [...]
Kezka dantza taldea - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu [...]