Casa-Cantabriak 50 urte

2008/06/09
Pasa den ekainaren 7an, Eibarko Kantabria Etxearen urrezko ezteien ospakizunak izan dira. Hori dela eta, Kezka dantza taldeak, urteurrenean parte hartzeko gonbidapena jaso zuen Eibarko Galizia Etxekoekin batera.2008-06-07_Casa-Cantabria-50-urte_OA_ 031

Irati Kortabitarteren eta Oier Ibarbiaren N-91ko ikasleek Gipuzkoako dantzak eskaini zituzten Eibarko Untzaga plazan: erreberentzia, uztai handien dantza, zinta-dantza eta bukatzeko fandango eta arin-arina. Txistulariak Felix Elortza, Andoni Altzibar eta Iñaki Barua izan ziren.