Santiago egunean soka-dantza Goimendin
Uztailak 25, Santiago eguna dator ostiralean, eta urtean egiten ditugun emanaldien artean politenetakoa ere bai: Goimendiko soka-dantza. Bergara, Elgeta eta Eibar artean dagoen baserri auzo bat da Goimendi, berez, Elgetako Udalaren ardurapekoa, irteera naturala Plaentxi-Bergarara duena, baina Eibarrekin lotura handikoa.
Goimendi da auzoa, eta bertan Azurtza baserriaren ondoan dagoen Santiago ermitaren inguruan egiten dira jaiak (eskerrikasko Josu-ri argibideengatik).
Santiagotan ospatzen dira jaiak Goimendin, eta trikitixa, bertsolariak, herri-kirolak eta dantza izan ohi dira eduki nagusiak. Meza ondoren egin ohi dugu soka-dantza, aurreskua, atzeskua eta zerbitzariak taldekoak, eta soka osatzen auzotarrak. Urteren batean bertsolari famatu bat ere engainatu genuen sokara sartzeko eta gero komeriak fandangoa iristi zenean...
Aurtengo jaietako kartelean argazki bitxia atera dute.
Aintzane Agirrebeñak azaldu digunez Azurtzan bertan, Santixauetan ateratako erretratua da. Mahai gainean anplifikadorea jarrita dabil gizon kodrila probatan. Soinua jotzen diharduena Eugenio Ubera "Bergetxe" da, baina berez, bere aldamenekoa zen jaietara soinujole joandakoa, Zendoia. Eta honen ondoan Landakanda panderojolea. Goian Emilio Azurmendi, eta honen ondoan Aintzanen aita, Inazio Agirrebeña izan daitekeena.
Goimendi da auzoa, eta bertan Azurtza baserriaren ondoan dagoen Santiago ermitaren inguruan egiten dira jaiak (eskerrikasko Josu-ri argibideengatik).Santiagotan ospatzen dira jaiak Goimendin, eta trikitixa, bertsolariak, herri-kirolak eta dantza izan ohi dira eduki nagusiak. Meza ondoren egin ohi dugu soka-dantza, aurreskua, atzeskua eta zerbitzariak taldekoak, eta soka osatzen auzotarrak. Urteren batean bertsolari famatu bat ere engainatu genuen sokara sartzeko eta gero komeriak fandangoa iristi zenean...